Karmengo Ama, Axular, Lauro eta Hernani BHI ikastetxeak, irabazle Teknoskopioa proiektu-lehiaketan

Bizkaie! 2012-05-07 12:43

Elhuyar Fundazinoak antolatutako Teknoskopioa proiektu-lehiaketearen azokea eta sari-banaketearen ekitaldia barikuan, maiatzaren 4an, izan ziran UPV/EHUren Bilboko Bizkaia Aretoan. Karmengo Ama, Axular, Lauro eta Hernani BHI ikastetxeak nagusitu dira aurten. Danetara, 75 talde izan dira lehian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

34 euskal jazz talde izango dira Donostiako 47. Heineken Jazzaldian

Bizkaie! 2012-05-07 12:19   Musikea

Euskal musikariek edota Euskal Herrian bizi diran musikariek osotutako 34 jazz taldek parte hartuko dabe garagarrilaren 19tik 23ra bitartean Donostian egingo dan 47. Heineken Jazzaldian.

Bermeoko Udalak eta Nuntxaku Kultur Alkarteak hitzarmena sinatu dabe Jose Doneko Kapilaren erabilerea arautzeko

Bizkaie! 2012-05-07 11:58   Musikea

Hitzarmen honen bitartez, Nuntxaku Kultur Alkarteak kudeatuko dau Kapilaren erabilerea eta autogestinoa izango da erabiliko dauen finantziazino bidea. Horretarako, urte osoan zehar egiten diran ekitaldiak alkarteak antolatutakoak izango dira.

Aitor Arrutia eta Oihana Bartra irabazle, Eskualdeetako Bertsolari Txapelketako lehenengo ekinaldian

Bizkaie! 2012-05-07 11:08   Bertsolaritzea

Martxan da Eskualdeetako Bertsolari Txapelketea, astegoienean saio bi izan dira; bata, Enkarterriko bertsolarien artekoa, eta, bestea, Hego Uribekoen artean. Enkarterriko eskualdean, Aitor Arrutia izan da nagusi, eta Hego Uriben, Oihana Bartra.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Topaguneak hizkimizki.com webgunea aurkeztu dau

Bizkaie! 2012-05-07 10:42

Euskeratik eta euskeraz sortu dan tresna barri honek hizkuntzen arteko poltsikorako oinarrizko hiztegiak sortzea dau helburu. Danetara, 43 hizkuntza batzen ditu eta euren arteko konbinazinoak eginez 1.806 oinarrizko hiztegi sortzen ditu webguneak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Joan Mari Irigoien eta Enrique Vila-Matas idazleek Argital 2012 sariak jaso ditue

Bizkaie! 2012-05-04 16:26   sariak-autortzak

Joan Mari Irigoien eta Enrique Vila-Matas idazleek Argital 2012 sariak jaso zituen atzo, Bilbon, Euskadiko Editoreen Alkarteak eta Euskadiko Liburu Ganbereak antolatutako Euskadiko Editoreen Gauaren bosgarren edizinoan.

Antonio Trashorrasen 'El callejon' filmak eta euskal zineari buruzko Fant Laburrean erakusketeak inaugurauko dabe Fant 2012

Bizkaie! 2012-05-04 15:52

Epaimahaiaren sari nagusia lortzeko lehiatuko dan El Callejón luzemetraiaren emonaldiak eta euskal film laburrei zuzendutako Fant Laburrean saioak edegiko dabe gaur, hilak 4, Fant 18, Bilboko Zinemaldi Fantastikoa.

Getxoko III. Euskera Plana onartzeko prozesua aurkeztu dabe

Bizkaie! 2012-05-04 15:47   Euskerea berbagai

Imanol Landa Getxoko alkateak III. Euskara Plana onartzeko prozesua aurkeztu eban eguenean, Andres Isasi Musika Eskolan. Ekitaldian Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia izan zan, euskereagaz izandako esperientziaren ganean berbetan

Nontzefilmak lehiaketako lan onenak maiatzaren 5ean proiektauko ditue Bilboko Fant jaialdian

Bizkaie! 2012-05-04 15:04   Barriak

Nontzefilmak film laburren lehiaketearen sari banaketea eta lanen proiekzinoa zapatuan egingo dabe, maiatzaren 5ean. Ekitaldia Bilboko Alondigako Golem zinema-aretoan egingo dabe, 19:30ean, Fant Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren barruan.

Jose Inazio Lasa, Antton Kazabon eta Jose Antonio Perez-Fonsecaren lliburu bana kaleratu dau Ereinek

Bizkaie! 2012-05-04 13:18   Kulturea

Erein argitaletxeak Jose Inazio Lasaren Denboraren hosto artetik poema liburua, Antton Kazabonen Ai, Ximun, Ximun! umeentzako narrazinoa eta Jose Antonio Perez-Fonsecaren Behorraren ondarea liburuak aurkeztu ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Erlijinoak ardatz hartuta abiatuko da Filosofiari eta zientzia politikoari buruzko zikloa Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean

Bizkaie! 2012-05-04 12:31   jardunaldiak

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Erlijioak: antxinako lengoaiak / aro barriak izenburupean antolatu dituan lau topaketetako lehenengoa jasoko dau datorren astelehenean, maiatzaren 7an. Topaketen helburua, erlijinoen bilakaereari buruzko eztabaida eta gogoeta foro izatea da.

Edo! argitaletxe barriak bost liburu kaleratuko ditu udagoienean

Bizkaie! 2012-05-04 12:07   Kulturea

Argitaletxe barria aurkeztu dabe, Edo!, independentea, autofinantzatua eta borondatezko lanean oinarritukoa. Talde eragileak urte bi emon ditu proiektua prestetan, eta udagoinean argitaratuko ditu lehenengo lanak.

Junes Casenave-Harigilek 'Xiberoko antzertia edo pastorala' aurkeztu dau Maulen

Bizkaie! 2012-05-04 11:00   kulturbiz

Junes Casenave-Harigile ohorezko euskaltzainak Xiberoko antzertia edo pastorala liburua aurkeztu eban apirilaren 28an, Mauleko Ondarearen Etxean.

Euskaltzaindiak 'Anaitasuna' aldizkariaren Interneteko bilatzailea hobetu dau

Bizkaie! 2012-05-03 15:49

Euskaltzaindiak Anaitasuna aldizkariaren Interneteko hemerotekan aldaketa batzuk egin ditu, eta bilatzaile barritua gehitu. Bilatzaile barri horrek aldizkariaren katalogoan egindako azken hobekuntzak aprobetxetan ditu, eta ondorioz, aldizkarietako artikuluen bilaketak hobeto egingo dira, besteren artean eremuka egin ahal izango diralarik.

Herrien arteko VII. Berba Probak Mungian

Bizkaie! 2012-05-03 11:37   Bertsolaritzea

Lagune, igerri esakune! lelopean, herritarren ekimenari esker eta Txokolo kultur alkarteak bultzatuta, maiatzaren 12an Herrien arteko VII. Berba Probak egingo dira Mungian. Goizeko 11:00etan hasita, Mungiako eta inguruetako esakuneak eta bertsoak batzen dituan txapelketearen zazpigarren edizinoa da aurtengoa.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Portugaleteko Folklore Azokeak 40 artisau batuko ditu astegoienean

Bizkaie! 2012-05-03 11:11   Kulturea

Aurkeztu barri dabe maiatzaren 5ean eta 6an egingo dan VII. Portugaleteko Folklore Azokea. Aurten 40 parte-hartzaile izango ditu azokeak, artisauak, alkarteak eta abar. Goizez eta arrastiz egongo da edegita. Artisauek erakustaldiak egingo ditue, eta tailerretan parte hartzeko aukerea be izango dala jakinarazo dabe antolatzaileek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Martxan da 2012ko Eskolarteko Bertsolari Txapelketea

Bizkaie! 2012-05-02 18:26   Bertsolaritzea

Martxan dagoz herrialdeetako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak; lehenengo saioak eguaztenean, hilaren 2an, hasi dira. Idatzizko sariketatan zein bat-bateko saioetan parte hartzeko aukerea eukiko dabe ume eta gaztetxuek, maila bitan banatuta, adinaren arabera: 14 urtera artekoak eta 14-18 urte bitartekoak. Finala bagilaren 16an izango da, Aguraineko Harresi aretoan.

Magia ikuskizun ugari Txurdinaga eta Otxarkoagako VIII. Magia Topaketetan

Bizkaie! 2012-05-02 15:49

VIII. Magia Topaketak barikuan, maiatzaren 4an, hasiko dira Bilboko Otxarkoaga-Txurdinaga barrutian, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak jakinarazo dauenez. Aurten, ganera, egun gehiago ditue topaketek, izan be maiatza osoa hartuko dabe 16 ikuskizunen emonaldiek.

Eszenatoki barria ganbera-musika kontzertuen XIII. Eleizetan Jaialdian: San Juan Ergoien baseleizea

Bizkaie! 2012-05-02 15:43   Musikea

Egitarauari jagokonez, esperientzia eta kalidade handiko musika taldeen eskutik dator aurten XIII. Eleizetan. Danetara 5 kontzertu izango dira. Asteon, maiatzaren 5ean izango da lehenengoa; iluntzeko 20:00etan Boroako San Pedro baseleizan, Método Cardiofónico izenburua dauen German Diazen ikuskizun barria.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Hik Hasi euskal heziketarako egitasmoak Hazi Hezi aldizkaria aurkeztu dau Bilbon

Bizkaie! 2012-05-02 14:49

Helburua, umeek —personek— euren nortasuna garatu deien tresnak eskaintzea izango da, persona autonomo, solidario eta kritikoak sortzen laguntzea, euren behar emozional, fisiko eta psikologikoak asetzeko.