Ondarearen Europako Jardunaldiek parte-hartze handia izan dabe Bizkaian
2011-11-22 10:43 jardunaldiakOndarearen Europako Jardunaldiek 80 ekitalditik gora antolatu zituen urrian; antolatzaileen jakinarazo dabenez, parte-hartze handia egon da, eta jentearen harrerea be ona izan da. Labur geratu dira, jardunaldien aurtengo parte-hartzaile askok esandakoa. Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak sustatu eta koordinau eban ekimena, 44 udalen eta erakunderen laguntzinoagaz
Marc Légasseren 'La sombra de Axular y otros relatos' argitaratu dau Txertoak
2011-11-21 16:49 KultureaLa sombra de Axular y otros relatos argitaratu barri dau Txertoa etxeak. Liburuan Marc Légasseren (1918-1997) lau testu batu ditue; hiru frantsesetik gaztelaniara itzuli dira, eta laugarrena, barriz, egileak zuzenean argitaratu eban gaztelaniaz, 1956an.
'Euskal Irudigileak', logotipo, izen eta webgune barriagaz datoz
2011-11-21 14:52Izen barrian euskerazko berbak hartu dira, laburragoa eta zuzenagoa dan mezua eta izena lortzeko (Euskal Irudigileak) eta jarraian jatorrizko izendapen deskriptiboa (Asociación Profesional de Ilustradores de Euskadi) dator, FADIPeko kideak diran beste alkarteakazko lotureagaz jarraituz.
Tomas Tranströmer Nobel saridunaren lanak itzultzeko XXV. Jokin Zaitegi bekea abian da
2011-11-21 12:01 KultureaArrasateko AED alkarteak eta Elkar argitaletxeak, Kutxa Fundazinoaren laguntzinoagaz, Jokin Zaitegi idazlea gogoratzeko eta harek literatura unibersala euskeratzen egindako ahaleginagaz segiduteko, XXV. Jokin Zaitegi Sariketa antolatu dabe. Aurtengo Literaturako Nobel saridunaren lana itzultzeko erabiliko da bekea.
Aingeru Epaltzak 'Yo que fui rey de Navarra' kaleratu dau, Ttarttalo argitaletxearen eskutik
2011-11-21 11:37 KultureaAingeru Epaltzak Yo que fui rey de Navarra liburua aurkeztu barri dau, Ttarttalo argitaletxearen Abra bilduman. Angel Errok itzuli dau gaztelaniara nobelea, izan be, 2009an kaleratutako Izan bainintzen Nafarroako errege (Erresuma eta Fedea II) lanaren itzulpena da.
Irratigintzearen etorkizuna eztabaidagai, Leioako Campusean
2011-11-21 10:52Radio is dead. Long life radio! Ikus-entzunezko eta Komunikazinoa eta Publizidadeko I. Nazinoarteko Kongresua antolatu dau EHUko Ikus-entzunezko Komunikazinoa eta Publizidade Sailak, zemendiaren 24an eta 25ean, Leioako Campusean.
The Sparteens taldeak 'Bi doberman beltz' umoretsua kaleratu dau
2011-11-18 15:48 MusikeaThe Sparteens taldeak Bi doberman beltz diskoa aurkeztu dau egunotan, Donostian. Negu Gorriak taldearen abesti ezaguna 60ko hamarkadako estilora eroan dabe, twist eta guateke doinuz. Daborduko hasi dira lana aurkezten, hurrengo hitzordua Andoainen izango da, zemendiaren 19an, gaztetxean; eta hurrengoa, Durangoko Azokan, abenduaren 5ean.
Artea, matematikea eta magiaren eguna, Guggenheim museoan
2011-11-18 14:44 jardunaldiakZapatuan, zemendiaren 19an, artea, arkitekturea, matematikea eta magia batzen dituan jarduera ludiko eta hezigarriz betetako eguna izango da Guggenheim Bilbao Museoan, Espainiako Matematika Errege Alkarteagaz lankidetzan. Umeen Nazinoarteko Eguna atxaki hartu dau Matematika Alkarteak mendeurrena Bilbon ospatzeko.
'Bez sniegu' film labur poloniarrak irabazi dau Zinebi 53ren sari nagusia
2011-11-18 14:32 BarriakMagnus von Hornen fikzinozko Bez Sniegu film labur poloniarrak irabazi dau Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazinoarteko Zinemaldiaren, Zinebi 53. edizino honetako Sari Nagusia. Filmak 35 minutuko iraupena dauka, eta gaia amaiera tragikoa izango dauen nerabeen arteko maitasuna da.
La Fundición aretoak 25. urteurren-jaia ospatuko dau abenduan
2011-11-18 13:13 KultureaJai berezia atondu dabe La Fundicióneko arduradunek abenduaren 1ean, aretoaren 25. urteurrena ospatzeko. Bertan artistek eta ikusleek bat egingo dabe, eta La Fundiciónen urteotako ibilbidea batzen dauen liburua jasoko dabe, bertan izan diran konpainien eta ikuskizunen argazkiekaz, artistekaz eta abar.
Elhuyar Fundazinoak Stimula ikerketa-proiektu europarra koordinauko dau
2011-11-18 11:14Elhuyar Fundazinoak Europako Batasunak finantzautako Stimula Stimulating Science And Technology Competences Through Innovative Means For Teaching And Learning (Zientzia eta Teknologiako gaitasunak estimuletan hezkuntza-baliabide barritzaileen bidez) hezkuntza arloko ikerketa-proiektua koordinauko dau, Elhuyarreko iturriek adierazo dabenez.
2012ko Leioako Umore Azokan parte hartzeko epea edegi dabe
2011-11-18 09:57 KultureaLeioako Umore eta Kale Artisten Azokearen 2012ko edizinoa maiatzaren 17, 18, 19 eta 20an egingo da, eta daborduko antolatzaileek edegi dabe proposamen artistikoak aurkezteko epea. Holan, azokan parte hartu nahi daben konpainia, artista eta alkarteek 2012ko urtarrilaren 30era arte euren egitasmoak bialdu ahal izango ditue.
Begoñazpi ikastoleak Juan Luis Arregi enpresaburua eta Luis de Lezama abadea saritu ditu
2011-11-18 09:54Bilboko Eleizbarrutiko ikastetxea dan Begoñazpi ikastoleak Gazte Role Model Sariaren laugarren edizinoan Juan Luis Arregi enpresaburua eta Luis de Lezama abadea sarituko ditu. Autormen horrek, giza-hartu-emonetan, lana aberastasunaren sortzaile lez eta familia eta lagunek daben garrantzian gazteentzat eredu diran persona ekintzaileen eta barritzaileen lana autortu nahi dau.
Aurtengo Lauaxeta Saria, Durangoko Gerediaga alkartearentzat
2011-11-17 16:57 sariak-autortzak
Lauaxeta Saria Gerediaga alkarteak jasoko dau, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik. Ekitaldia abenduaren 1ean izango da, 11:00etan, Foru Jauregian, eta Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak emongo deutso saria Durangoko alkarteari.
Salgai honezkero Seaskaren egutegia
2011-11-17 14:22Urtero legez, aurten be Seaskak bere egutegiak argitaratu ditu. Ganera, 2012 urte berezia izango da, izan be, egutegiaren formula horren 30. urtemugea izango da
'Animalien afera' dibulgazinoko liburua kaleratu barri dau EHUk
2011-11-17 11:53Animalien aferak liburua argitaratu barri dabe EHUko Juan Ignacio Perez Iglesias eta Miren Bego Urrutia irakasle eta animalia biologian adituek. Animalia-espezieek zelan eboluzionetan daben aztertu dabe lanean. Zemendiaren 17an egingo dabe aurkezpena, Bilboko Enpresa Ikasketen Unibersidade Eskolan, Elkano kalean, 19:00etan.
Arriolako XXII. Jazz Blues Jaialdia 2011 zemendiaren 17tik 26ra
2011-11-16 17:49 MusikeaElorrion urteroko hitzordua dabe blues eta jazz zaleek zemendiaren 17tik 26ra; aurtengo Arriolako XXII. Jazz Blues Jaialdian, besteak beste, Belceblues, The Hot Wok, Carl Winter Trio eta Sons of the delta lako taldeak izango dira. Carl Winter Trio aurten Getxoko XXXV. Nazinoarteko Jazz jaialdiko txapelketea irabazi dauen taldea da.
Euskal Kulturearen XIII. Jardunaldiak barritasunez betetako programeagaz datoz
2011-11-16 16:58 jardunaldiakUdalerriko hainbat alkartegaz eta ekimenakaz (Bizarra Lepoan, Albe, Sendi, Egizu, UK aldizkaria, euskaltegiak eta Itxartu Dantza Taldea) alkarlanean Getxoko Udalak antolatu ditu Euskal Kulturearen XIII. Jardunaldiak mota guztietako publikoarengana heltzeko.
Surfa eragile ekonomiko bihurtzea, World Surf Cities Network ekimenaren helburu
2011-11-16 16:52Munduko bederatzi urik surfa eragile ekonomiko lez indartzeko nazinoarteko lehenenego sarea aurkeztu dabe Donostian. Urietako ordezkariak Surfa eta barrikuntza jardunaldietan partzen hartzen dabilz egunotan.
Bilbao Hiria 23. Pop Rock Lehiaketeak baditu finalistak
2011-11-16 16:20 MusikeaBilbao Hiria Pop Rock Lehiaketearen 23. edizinoa azken fasera heldu da kategoria bakotxeko finalakaz. Finalak zemendiaren 18an (Beste Joerak), 25ean (Metal) eta 26an (Pop Rock) izango dira, ohikoa dan legez, Bilborock aretoan.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...