'The American Literary West' Nazioarteko III. Biltzarra Gasteizen

Bizkaie! 2014-10-08 13:47   Kulturea

Gasteizeko Euskal Herriko Unibersidadeko Letren Fakultadeko Areto Nagusia izango da The American Literary West Nazinoarteko III. Biltzarraren egoitza urriaren 8tik 10era bitartean. Topaketa horretan, besteak beste, muga kontzeptuaren esangura, inplikazino eta konnotazino desbardinak aztertuko ditue Ipar Amerikako Mendebaldeagaz lotuta erabilten danean.

Gasteizeko Euskal Herriko Unibersidadeko Letren Fakultadeko Areto Nagusia izango da The American Literary West Nazinoarteko III. Biltzarraren egoitza urriaren 8tik 10era bitartean. Topaketa horretan, besteak beste, muga kontzeptuaren esangura, inplikazino eta konnotazino desbardinak aztertuko ditue Ipar Amerikako Mendebaldeagaz lotuta erabilten danean.

The American Literary West (Ipar Amerikako Mendebalde literarioa) Nazinoarteko Biltzarraren hirugarren edizinoa UPV/EHUko Rewest (Research in Western American Literature) ikerketa-taldeak antolatu dau. Horren helburua da Ipar Amerikako Mendebaldeko literatura zientzia-komunidadean sortzen dagoan gero eta interes handiagoa finkatzea eta literatura honi eragiten deutsien aurreretxi tradizionalakaz amaitzen laguntzea. Izan be, literatura hori gehienbat western formula deritxenakaz identifiketan da (kutsu popularra daben nobelak, mugaldeko mitologiaren estereotipo klasiko ugariz beteak), eta hori ez da zuzena.

Biltzarrak, besteak beste, muga kontzeptuaren esangura, inplikazino eta konnotazino desbardinak aztertuko ditu, Ipar Amerikako Mendebaldeagaz lotuta erabilten danean. Mendebaldea eta bere mugak aztertuko dira eremu literario eta kultural anitza legez, eta atentzino berezia emongo jake Mendebaldearen iruditeria tradizionala barrikusi eta barritzen daben testuei. Eskualde zein literatura-mugak zeharkatu dituan generoari aplikautako ikuspegi transnazionalen eta diziplinartekoen alde egingo da. Interes berezia izango dabe Mendebaldeko literaturearen eta XXI. mendeko zenbait jazoera sozio-politiko, ekonomiko eta kultural batzuen arteko loturan oinarritutako lanek, besteak beste, irailaren 11, atzeraldia, globalizazinoa, immigrazinoa, feminismoa, multikulturalismoaren goraldia edo gaur egungo ingurumen-krisia.

Topaketak Mendebaldearen irudikapen literarioa aztertuko dau AEBetatik harago, bai eta generoaren presentzia be beste diziplina artistiko batzuetan. Interes berezia jarriko da western literaturearen eta zinemearen arteko transferentzietan eta iruditeria horrek beste esfera batzuetan daukan presentzian, esaterako, telebistan, musikan edo itzulpenean.

Hirugarren edizino honetan bost berbaldi emongo dira, ondokoen eskutik: Kirmen Uribe idazlea (Bilbao-New York-Bilbao, Mussche...), Willy Vlautin idazlea (Vida de motel, Northline...) eta Krista Comer (Rice U.), David Fenimore (U. Nevada, Reno) eta Susan Kollin (Montana State U.) irakasleak. Era berean, mahai-inguru bi egongo dira, bata Mendebalde literario globalean oinarrituta José Aranda (Rice U.), Neil Campbell (Derby U., UK) eta Allan Weltzien (U. Montana Western) adituakaz, eta, bestea, western zineman oinarrituta, Kepa Sojo eta Patxi Urkijo zinemagile eta irakasleakaz eta Félix Linares kazetari eta idazleagaz. Biltzarrean musika-emonaldia be egongo da, Toni Monserraten eta Willy Vlautin beraren eskutik (Richmond Fontaine taldeko liderra).


Informazino gehiago eta egitarau osoa ikusteko erantsitako .pdf artxibora jo.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu