Bertsolaritzeari buruzko ikerketa-lanak sustatzeko sariak sortu ditue

Bizkaie! 2014-10-07 11:26   Bertsolaritzea

Mintzola Fundazinoak, Mikel Laboa Katedreagaz alkarlanean, bertsolaritzeari buruzko ikerketa-lanen eta master amaierako lanen proiektuak sustatzeko hiru sari emongo ditue, 2.000 eurokoa bakotxa. Zemendiaren 17an amaituko da eskariak aurkezteko epea.

Mintzola Fundazinoak, Mikel Laboa Katedreagaz alkarlanean, bertsolaritzeari buruzko ikerketa-lanen eta master amaierako lanen proiektuak sustatzeko hiru sari emongo ditue, 2.000 eurokoa bakotxa. Zemendiaren 17an amaituko da eskariak aurkezteko epea.

Xabier Etxaniz EHUko Euskerearen Arloko errektoreorde eta Mintzolako patronatuko kideak, Beñat Gaztelumendi Mintzolako patronatu kidea eta Ikerkuntza arduradunak eta Juan Kruz Igerabide Mikel Laboa Katedrearen zuzendariak aurkeztu dabe deialdia.

Deialdi honen helburua ondoko hau da: deialdi publikoa argitaratzea ikergai nagusia bertsolaritzea (edozein jakintza arlotatik aztertua) daben master amaierako lanen proiektuak nahiz ikerketa-lan monografikoen proiektuak egiteko hiru diru-laguntza esleitzeko.

Master-amaierako lanen proiektuak eukiko dabe lehentasuna, baina beste ikerketa-lan monografiko batzuen proiektuak be onartuko ditue, geroko tesiak bultzatzeko helburuagaz, horreen ikergai nagusia bertsolaritzea bada, nahi dan jakintza arlotik ikertua. Edozelan be, unibersidade irakasle doktore batek bermatu behar dau proiektua.

Ebaluazino erispideen barri be emon eben aurkezpen, hain zuzen be: kontuan hartuko dabe: proiektuaren helburuak eta interesa; proiektuaren ebaluazino orokorra (arlo teorikoa, aurrekariak eta metodologia); proiektuaren garapen-mailea; egitasmoaren bideragarritasuna; eskatzailearen espedientea eta curriculuma; eta, euskerazko lana izatea.

Auikeratuen izenak eta ordezkoen zerrendea, zemendiaaren 28an jakinarazoko dabe, beranduen. Proiektuaren araberako ikerketa-lana eginda entregetako epea 2015eko bagilaren 15a izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu