Rafael Santandreu eta Javier Iriondo aurrez aurre 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenean
2014-10-07 11:07 jardunaldiakJentaurreko barriketaldien bitartez literaturara hurreratzeko helburua dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren Eztabaidak Literatureagaz ekimenak, Javier Iriondo idazle, coach eta kirolariaren eta Rafael Santandreu psikologoaren arteko topaketea aurkeztuko dau gaur, urriak7. Bertan, konbidatu biek literaturearen eta emozinoen ganean berba egingo dabe.
Jentaurreko barriketaldien bitartez literaturara hurreratzeko helburua dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren Eztabaidak Literatureagaz ekimenak, Javier Iriondo idazle, coach eta kirolariaren eta Rafael Santandreu psikologoaren arteko topaketea aurkeztuko dau gaur, urriak7. Bertan, konbidatu biek literaturearen eta emozinoen ganean berba egingo dabe.
Eztabaidak martitzenetan izaten dira, hilero, arratsaldeko 19:30etik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, eta espezializautako kazetari bat ibilten da ekitaldiaren aurkezle eta gidari moduan. Topaketa hau, Kulturan espezializauta dagoan Radio Euskadiko Alicia San Juan kazetariak gidatuko dau.
Oraingo honetan, Eztabaidak Literatureagaz ekimenak, euren ezagutzak liburu formatoan aurkeztu dituen, eta emozinoen kudeaketea, motibazino eta garapen personal alorretan adituak diran bi persona batuko ditu, literaturatik sortzen diran edo literatureak eragin leikezan sentimenduen eta emozinoen ganean berba egiteko.
Javier Iriondo (Zaldibar, 1966) ekintzaile, idazle, hizlari eta prestatzaileak esperientzia zabala dauka zenbait negozio arlotan. AEBetan, zezta-puntan, kirolari profesionala izandakoa dogu 1987tik 1990era eta bertan hasi eban bere ibilbide profesionala, marketingean eta garapen personalean espezializatuz. Hainbat herrialdetan argitaratu dan Donde tus sueños te lleven nazinoarteko best sellerraren egilea da. Bere azken liburua Un lugar llamado destino da, lehenengoaren jarraipena, eta norbera hobetzearen, adiskidetasunaren eta benetako maitasunaren aldeko itxaropen kantua.
Rafael Santandreuri (Bartzelona, 1969) jagokonez, Psikologia ikasi eban Bartzelonako Unibersidadean, eta bere prestakuntzea Ingalaterran eta Italian osotu eban. 2000. urtean irakasle lana egin eban Ramón Llull Unibersidadean, eta Mente sana Psikologia aldizkariaren erredaktore buru izan zan. Urte luzez psikoterapian jardun ondoren, Escuela de felicidad idatzi eban, eta haren ostean, herrialde askotan arrakasta handia izan eban El arte de no amargarse la vida. Oraintsu Las gafas de la felicidad lana kaleratu dau.
Zortzigarren edizinoa
2007ko urtarrilean Eztabaidak Literatureagaz egitaraua martxan jarri zanetik, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoak idazle bikoteen arteko alkarrizketak jaso ditu, besteak beste, Ana María Moix eta Luisa Etxenike, Alfonso Sastre eta Carlos Gil, Luis Eduardo Aute eta Ruper Ordorika, Juan Manuel De Prada eta Aitzpea Goenaga, Juan Bas eta Juan Madrid, Fernando Marías eta Toti Martínez de Lezea, María Dueñas eta Lorenzo Silva, Alberto Vázquez-Figueroa eta Almudena Arteaga, Jordi Esteva eta Rosa Regás edo Juan José Millás eta Pedro Ugarte.
Bidebarrieta Kulturgunea, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, liburuaren eta literaturearen garapena eta sustapena helburu nagusi dituan kultureari eskainitako gunea da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!