Metapostaren lehenengo urtean 700.000 dokumentu bialdu deutsez 12.000 erabiltzaileei

Bizkaie! 2012-02-24 10:18

Metapostaren erabiltzaileek 20.000 dokumentu igon ditue euren postontzietara, eta dokumentu horreetatik %10 Metapostan sinatuak izan dira ziurtagiri digitalari esker.

Usopop jaialdia, musika barriak eta amalurra bat eginda Saran

Bizkaie! 2012-02-23 17:38   Musikea

Musika barriak eta amalurra ditu ardatz Sarako Usopop jaialdiak. Zezeilaren 25ean festibalaren hirugarren edizinoa egingo dabe, Lizarreta mendatean. Aurten, Ruper Ordorika, Rover bakarlaria, Islaia taldeaeta Aloe Vera DJa izango dira taula ganean.

Emakumeak eta literatureari buruzko erakusketea, Bilboko Alondigan

Bizkaie! 2012-02-23 17:04   Kulturea

Emakumeak eta literatura erakusketeak emakumezkoek literaturan dauken lekua nabarmenduko dau Bilboko Alondigan, zezeilaren 27tik martiaren 21era bitartean. Makina bat idazle izango dira protagonista, bai bertakoak bai urrunekoak: Miren Agur Meabe, Txaro Arteaga, Lucía Etxebarria, Simone de Beauvoir, J.K. Rowling, Isabel Allende, Gloria Fuertes, Jasone Osoro, Maria Asun Landa eta abar.

Txakolina eta Arabar Errioxako ardaoak Alemaniako Prowein Azoka ezagunean izango dira

Bizkaie! 2012-02-23 14:40   Jan edanak

Aurten txakolina eta Arabar Errioxako ardaua Alemaniako Prowein azokan izango dira, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren eskutik. Arabar Errioxako ardaoak eta txakolinaren upategiak nazinoarteko ezagutarazotea dau helburu Jaurlaritzeak. Prowein azokea Dusseldorfen izango da, martiaren 4tik 6ra.

Bilboko 469 merkatari euskera eskoletara joan dira 2009tik 2011ra

Bizkaie! 2012-02-23 11:32   Euskerea berbagai

Bilboko dendetan euskerearen erabilerea normalizetako Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak bultzatzen dauen Biribilko programeari esker, 2009 eta 2011 artean, uriko 469 merkatari euskera eskoletara joan dira. Bilbao Dendak plataformea lankidetzan ibili da ekimen honetan.

MobyDick, The Riff Truckers eta Planetaleta euskal taldeak, Katalunian

Bizkaie! 2012-02-23 10:14   Musikea

Hiru kontzertu eskainiko ditue Katalunian eguenetik zapatura bitartean, Euskal Herriko Musika Etxeen Sareak Etxepare Euskal Institutuaren eta Xarxa Cases de la Música Popular de Catalunya erakundearen parte-hartzeagaz bultzaturiko ekimen batean. Helburu nagusia da Euskal Herrian garatzen dan kalidade artistiko musikala ezagutzera emotea.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Eusko Jaurlaritzeak lankidetza hitzarmena izenpetu dau Idahogaz

Bizkaie! 2012-02-22 11:59   Euskaldunak munduan

Alde biko izaera dauen politika horren bitartez, Eusko Jaurlaritzeak eskualde eta estadu sare bat eratu nahi dau, euskal enpresen interesetarako plataforma izan daitezan munduko hainbat tokitan hartu-emonak ezartzerakoan.

Leioako Umore Azokeak 400 proposamen artistiko jaso ditu

Bizkaie! 2012-02-21 14:50   Kulturea

Leioako Umore Azoka-Kaleko Artisten Azokea maiatzaren 17tik 20ra bitartean egingo da, eta daborduko 400 proposamen artistiko baino gehiago jaso ditue, antolatzaileek jakinarazo dabenez. Konpainia, alkarte eta banaitzaileentzat erakusleiho garrantzitsia da Leioako Azokea.

Praxitelesen Afrodita knidiarra izango da 'Artelana bere testuinguruan' zikloaren protagonista Berreginen Museoan

Bizkaie! 2012-02-21 14:48   Kulturea

Praxitelesen Afrodita knidiarra izango da Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoan Bilboko Berreginen Museoaren pieza garrantzitsuenak ezagutzera bideraturiko zikloaren protagonista, eguen honetan, zezeilaren 23an.

Mikel Markezek hiru kontzertu egingo ditu asteon Ipar Irlandan

Bizkaie! 2012-02-21 14:26   Musikea

Mikel Markez kantaria Ipar Irlandan izango da asteon, Hiri hartan izan zen lan barria aurkezten. Zemendian kaleratu eban lana, eta ordutik makina bat kontzertu egin ditu Euskal Herrian.

Antzerki Eskolen I. Jaialdia egingo dabe Bilbon, garagarrilean

Bizkaie! 2012-02-21 13:53   Kulturea

Bilboko Unibersidade Antzerki eta Antzerki Eskolen I. Jaialdia egingo dabe aurten, garagarrilaren 10etik 15era, Campos Eliseos Antzokian. Anima Eskoleak eta Egile Fundazinoak antolatuko ditue topaketak. Izena emoten daben taldeen artean, epaimahaiak sei aukeratuko ditu, zuzenean parte hartzeko.

Black Sabbathen ordez, Ozzy & Friends taldeak joko dau Azkena Rock jaialdian

Bizkaie! 2012-02-21 12:51   Musikea

Black Sabbath taldea ez da 2012ko Azkena Rocken izango, jaialdiaren antolatzaile Last Tour Internationaleko iturriek jakinarazo dabenez. Tommy Iommi gitarristearen gaixotasunak atzeratu egingo dau talde mitikoaren itzulerea. Dana dala, Black Sabbathen ordez, Ozzy & Friend proiektu barria izango dogu taula ganean Gasteizeko Mendizabalak. Aurtengo Azkena Rock bagilaren 14tik 16ra bitartean izango da.

Benito Lertxundik erabiltzaile batek eitb.com webgunera bialdutako argazki bat aukeratu dau disko barriko azalerako

Bizkaie! 2012-02-21 11:15   Musikea

Jaizubiako Paduretan hartu eban argazkia Hondarribian bizi dan Mireia Berenguer 29 urteko kataluniarrak. Argazkia egunsentian ataratakoa da, behelaino zarratua zala eta isiltasun eta bakardade inguru magikoan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Etxepare Euskal Institutuak eta AIE-k lankidetza hitzarmena sinatu dabe euskal musikea Estadu mailan ezagutarazoteko asmoz

Bizkaie! 2012-02-20 17:51   Musikea

Hitzarmen honen helburu nagusia euskal musika produkzinoak Estadu mailan ezagutarazotea da; horregaz batera, balio artistiko barriei adierazpide esparru barriak eskaintzea, negu-parteko zirkuitu sendo eta egonkor bat sortzea eta Autonomia Erkidegoen arteko artisten trukea sustatzea be sinatutako itunaren helburuen artean dagoz.

Bermeoko VIII. Bertsopaper Lehiaketea martxan dago

Bizkaie! 2012-02-20 16:43   Bertsolaritzea

Bermeoko Udaleko Euskera sailak VIII. Bertsopaper Lehiaketea ipini dau martxan. Parte-hartzaileek 11 eta 18 urte bitartean euki behar ditue. Udaleko iturriek jakinarazo dabenez, lehiaketearen helburua gaztetxuen artean bertsozaletasuna eta sormen lana sustatzea da. Bertsopaperak jasoteko epea martiaren 16ra arte egongo da zabalik.

'Indalecio Prieto eta Euskadi' izeneko jardunaldiak egingo ditue Bilbon zezeilaren 22an eta 23an

Bizkaie! 2012-02-20 14:42   jardunaldiak

Indalecio Prieto XX. mendeko euskal politikari garrantzitsuena izan da, José Antonio Aguirre lehendakariagaz batera, politikari sozialista ezagunari buruzko hausnarketa hori egin dau oraintsu José Luis de la Granja, UPV/EHUko Historia Garaikidean katedradun eta Eusko Ikaskuntzako kideak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

XI. Bilboko Zirkuitua zezeilaren 23tik apirilaren 27ra

Bizkaie! 2012-02-20 14:01   jardunaldiak

Programazinoa zezeilaren 23an inaugurauko da, Otxarkoagako Udaltegian, Miren De Miguelen So in love musika lanagaz. Antzezle eta sopranoak, eta Kepa de la Fuente jantzariak, zuzenean joko daben musikariakaz batera, musikea eta berbea, bizitza erreala eta amesak buztartuz, antzerkia ulertzeko modua batzen dauen planteamendu eszenikoa proposatzen dabe.

Leitzaundi, Erauntsi, Beteranoak, Bilixkorriko, Bertze Maldikoak eta Rimak Exkaxko Nafarroako taldekako txapelketako bigarren fasera

Bizkaie! 2012-02-20 11:13   Bertsolaritzea

Bost saio izan ditu Nafarroako taldekako txapelketako hirugarren astegoienak eta behin horreek jokatuta amaitu da lehenengo fasea. Sei taldek lortu dabe bigarren faserako sailkatzea: aurreko astetik sailkatuta egoan Leitzako Leitzaundi taldeagaz batera, Oronoz-Malerrekako Erauntsi, Barañaingo Beteranoak, Etxarriko Bilixkorriko, Auritz-Iruñeko Bertze Maldikoak eta Lesakako Rimak Exkaxko.

Hamalau izendapenetatik sei irabazita, Urbizuren 'No habrá paz para los malvados' nagusi Goya sarietan

Bizkaie! 2012-02-20 10:33   Barriak

Ezustekorik barik joan da Goya sarien XVI. edizinoa. Gorka Urbizu zinemagile bilbotarraren No habrá paz para los malvados filmak sei Goya irabazi ditu, horreetako hiru sari garrantzitsuenetakoak: film onena, zuzendari onena eta gizonezko aktore onena (Jose Coronado). Ganerakoan, jatorrizko gidoi onenarena, muntaia onenarena eta soinu onenarena be jaso ditu.

'Cesare deve morine' Taviani anaien lanak irabazi dau Berlinaleko Urrezko Hartza

Bizkaie! 2012-02-20 10:07   Barriak

Paolo eta Vittorio Taviani anaiek zuzendutako Cesare deve morire filmak irabazi dau 62. Berlinale jaialdiko sari nagusia. Drama gogorra kontau dabe zinemagile italiarrek, Erromako kartzela bateko presoen bizimodua; aktoreak, ganera, benetako presoak dira. iItorio gogor eta gordinak izan dira nagusi, kritika soziala eta politikoa osogai garrantzitsua izan da.