Julio Jorqueraren 'Mi último round' filmak irabazi dau Zinegoak jaialdiaren sari nagusia

Bizkaie! 2012-02-13 10:11   Barriak

Antolatzaileen esanetan, 5.000 ikusle baino gehiago batu dira aurtengo jaialdiko filmak ikustera eta zazpi egunetan, danetara, 21 herrialdetatik bialdutako 71 film proiektau ditue.

Euskal artista gazteek euren lanak Guggenheim Bilbao Museoan erakusteko aukerea izango dabe

Bizkaie! 2012-02-10 15:33   kulturbiz

Datorren martiaren 5era arte parte-hartzaileek arte-sorkuntza proiektu bakar bat aurkeztu behar dabe, horretarako propio itxitako hormea bakarrik hartuko dauena. Ez dago mugarik ez formatuari ez teknikeari jagokonez. Obrek aurretik beste lehiaketa batera aurkeztu bakoak eta beste erakusketa batean ikusgai jarri bakoak izan behar dabe.

'Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa' jardunaldia egingo dau Euskaltzaindiak Donostian

Bizkaie! 2012-02-10 14:26   Euskerea berbagai

Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa deitutako jardunaldia egingo dau Euskaltzaindiko Corpus batzordeak, zezeilaren 24an, Donostiako Luis Villasante Euskararen Ikergunean. Akademiak izen bereko liburua aurkeztu barri dau, eta orain, jardunaldian, lan horretan planteautako gaien inguruko hausnarketea bultzatu gura dau.

Venus jainkosearen maitasun istorioak, Bilboko Berreginen Museoan

Bizkaie! 2012-02-10 13:35   Kulturea

Venus maitasunaren jainkosa greziarraren zazpi eskultura erakutsiko dituan ibilbide gidatua atondu dau Bilboko Berreginen Museoak zezeilaren 14rako, San Balendin egunerako. Bisitea 18:00etan izango da, eta Venus edo Afrodita jainkoseak gizaki zein jainkoekaz izandako maitasun istorioen sekretuak agirian itxiko ditu.

Bihotzez jaialdia Leioan

Bizkaie! 2012-02-10 11:48

Bihotzez alkarteak (Sortzetiko Kardiopatiak dituen Umeen Familien Alkartea) eta Leioako Udalak ongintzazko Bihotzez Jaialdia antolatu dabe zezeilaren 11rako; hitzordua Kandelazubieta Kiroldegian izango da, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

Bilbok XIX. mendean bizi izandako hedapena aztertu dabe 'Bidebarrieta' aldizkarian

Bizkaie! 2012-02-10 10:24   kulturbiz

Bidebarrietahumanitateei eta gizarte zientziei buruzko aldizkariaren 22. zenbakia Interneten argitaratu barri dabe Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Bidebarrieta Kulturguneak eta Eusko Ikaskuntzak. Bilbo: hirigunea, zabalkundeak eta mugak liburukian uriak XIX. mendean izandako hedapenari buruzko jatorrizko 20 bat ikerketa-lan argitaratu bakoak jaso ditue.

Antony, Bobby McFerrin eta Jamaican Legends, Donostiako 47. Heineken Jazzaldian

Bizkaie! 2012-02-09 13:02   Musikea

Donostiako 47. Heineken Jazzaldian, besteak beste, Antony, Bobby McFerrin, Jamaican Legends (Sly & Robbie, Monty Alexander eta Ernest Ranglin), Yellowjackets, Ray Gelato, Marc Ribot, Ninety Miles (Stefon Harris, David Sánchez eta Nicholas Payton) eta Peter Evans lako artistak izango dira garagarrilaren 19tik 23ra bitartean.

'Les adieux à la reine' filmak edegiko dau gaur Berlinale jaialdia

Bizkaie! 2012-02-09 10:44   Barriak

Benoît Jacquot zuzendari frantsesaren Les adieux à la reine filma izango da 62. Berlinale jaialdiko lehenengoa. Chantal Thomas idazlearen izen bereko nobelea dau oinarri pelikuleak, Frantziako Iraultzaren hasieran dago girotuta, eta Luis XVI. eta Maria Antonieta errege-erreginen zerbitzarien ikuspuntutik kontauta. Berlinale zezeilaren 9an hasiko da, eta 19an, amaitu.

'Aita, zonbia naiz', zonbi, sorgin eta gaueko izakiak protagonista

Bizkaie! 2012-02-09 10:23   Barriak

Aita, zonbia naiz animazinozko filma geure zinema-aretoetara helduko da egunotan, estreinaldia zezeilaren 10ean izango da, hain zuzen be. Pelikuleak Xixongo Nazinoarteko Zinemaldian Enfants Terribles saria irabazi eban igaz, eta aurtengo Goya sarietarako hainbat izendapen ditu.

Injinerutzak hurretik ezagutzeko aukerea, egunotan Bilboko Goi Eskolan

Bizkaie! 2012-02-08 17:27   jardunaldiak

Bilboko Injinerutzako Goi Eskolan Injinerutzak aurkezteko Jardunaldiak egingo ditue zezeilaren 8an eta 9an, 16:30etik 19:00etara bitartean. Bilboko Eskolearen ekimenez antolatu dira topaketak, eta Batxilergoko ikasleen asistentzia handia espero dabe. Diziplina anitzeko laborategi bat, tailer mekaniko bat eta 17 erakusmahai izango dira ikasle bisitarientzat.

Arte sorkuntzeak teoria eta militantzia femininistan daukan eragina aztertuko dabe Arte Eder fakultadean

Bizkaie! 2012-02-08 14:53   jardunaldiak

Arte sorkuntzan teoria eta militantzia feministen eragina. Arte sorkuntzearen eraginak teoria eta militantzia feministetan jardunaldiak zezeilaren 9an eta 10ean egingo dira, EHUren Arte Eder fakultadean, unibersidadeko iturriek jakinarazo dabenez.

54. Zinebi jaialdian parte hartzeko epea edegi dabe

Bizkaie! 2012-02-08 14:02   Barriak

Zinebiren 54. edizinoa martxan dago, izan be, edegi barri dabe Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia Nazinoarteko Zinemaldian parte hartzeko epea: abuztuaren 15era bitartean aurkeztu daitekez filmak. 2012ko zinemaldia zemendiaren 16tik 23ra bitartean egingo dabe, antolatzaileek jakinarazo dabenez.

Arte Eder fakultadeko ikasleen berbaldi-zikloa hasiko da gaur BilbaoArten

Bizkaie! 2012-02-08 13:16   jardunaldiak

Euskal Herriko Unibersidadeko Arte Eder fakultadeko zortzi ikaslek sorkuntza artistikoaren ganeko berbaldiak eskainiko ditue martiaren 28ra arte, eguaztenero, Bilbaoarten. Lehenengo berbaldia zezeilaren 8an izango da, Iker Perezeren Lo metafísico en la puesta en escena cinematográfica. Saioa 19:30ean hasiko da.

Blas de Otero Fundazinoaren 'Imagenes para unos versos' III. argazki lehiaketearen sariak erabagi dira

Bizkaie! 2012-02-08 13:14   sariak-autortzak

Blas de Otero FundazioNak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, idazle bilbotar bikainaren poesia ezagutarazotea helburu dauen Imágenes para unos versos argazki lehiaketearen saria Álvaro Escriche sevillarrari emotea erabagi dabe. Datorren martiaren 15ean, 96 urte beteko dira idazlea jaio zanetik.

Arkaitz Basterraren 'Life and Film' dokumentala bariku honetan estreinauko da Bilbon eta Gasteizen

Bizkaie! 2012-02-08 10:36   Barriak

Life and film (The labyrinthine biographies of Vojtech Jasny) Sonora Estudios eta Arkaitz Basterraren produkzinoaren emoitzea da. Dokumentalak Jaengo Jaialdiko lehenengo saria irabazi eban eta Montrealgo Zine Jaialdian, Munduko Dokumentalak atalean aurkeztu zan 2009an.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Manu Katchek abiatuko dau BBK Masters at Work zikloa

Bizkaie! 2012-02-08 10:29   Musikea

Manu Katche perkusino-jotzaileak edegiko dau BBK Masters at Work zikloa zezeilaren 14an, Bilboko BBK Salan. Eszenatokian, lagun izango ditu Tore Brunborg saxo-jotzaiolea, Laurent Vernerey baxu-jotzailea eta Jim Watson tekladu-jotzailea. Emonaldia 20:30ean hasiko da.

BerbaTek: hizkuntza-, ahots-, eta multimedia-teknologiak praktikan

Bizkaie! 2012-02-07 17:53   Euskerea berbagai

Hizkuntza-industrien euskarri teknologikoa bilakatzeko bokazinoa dauka BerbaTek proiektuak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

The Kooks, Glasvegas eta Warpaint, Bilbao BBK Live 2012n

Bizkaie! 2012-02-07 17:23   Musikea

Bilbao BBK Live jaialdiko arduradunek aurtengo karteleko beste hiru talderen barri emon dabe: The Kooks, Glasvegas eta Warpaint. Klaxons bandeak, barriz, ez dau Bilbon joko; udako kontzertu guztiak bertan behera itzi ditue, disko barriaren grabazinoa aurreratu dabelako.

Euskara Bizia batzordea sortu barri dau Bizkaiko Foru Aldundiak

Bizkaie! 2012-02-07 14:42   Euskerea berbagai

Euskara Bizia batzordea sortu barri dau Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak, euskereari lotutako arloak aztertu eta ekitaldi bakotxerako proposamenak aurkezteko helburuagaz. Euskara Bizia batzordeko kideen artean, besteak beste, Eudeleko, Alkarbideko, Azkue Fundazinoko eta Euskaltzaindiko ordezkariak egongo dira

Lapurdiko inauteri eta negu ohiturak Thierry Truffaut antropologoaren eskutik

Bizkaie! 2012-02-07 13:31   kulturbiz

1978. urtean, Thierry Truffaut antropologoa Lapurdiko inauteri eta negu tradizinoen inguruko datu zehatzak jasoten hasi zan. Garai haretatik pasa dan 2011 urtera, 33 urtetan zehar, datu base bati formea emoten joan da, bakarra bere generoan, Bidasoaren iparraldeko euskal kultura popularraren adierazpenen berreskuratze eta ezagutzearen alde.

»» Ikusi argazki guztiak (3)