'Barraketan euskeraz' hitzarmena berretsi dabe Bizkaiko Aldundiak, Eudelek eta AFADEk

Bizkaie! 2012-07-05 14:19   Euskerea berbagai

Igaz bezela, Alkarbide, Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilgunea arduratuko da barraketako euskarriak preparau eta AFADEra helarazoteaz. Aurten, gainera, Getxoko Udalak atondu dituan euskerazko hainbat musika-bilduma jarri ditu Alkarbidek AFADEko arduradunen esku.

Afadek (Euskadiko Ferialarien Alkartea) Eudelek eta Bizkaiko Foru Aldundiak berretsi egin dabe barraketako hizkuntza-paisaia euskeratzea helburu dauen Barraketan euskeraz hitzarmena. Igaz sinatu eben lehen aldiz lankidetzan jarduteko konpromisoa eta 2011ko emoitzak aztertu ondoren, hitzarmena berrestea erabagi dabe hiru erakundeek.

Igaz bezela, Alkarbide, Bizkaiko Euskara Zerbitzuen Bilgunea arduratuko da barraketako euskarriak preparau eta AFADEra helarazoteaz. Aurten, gainera, Getxoko Udalak atondu dituan euskerazko hainbat musika-bilduma jarri ditu Alkarbidek AFADEko arduradunen esku.

AFADEk Bizkaiko udalerrietan kudeatzen dituan 30 jai-esparruetan jarriko dira errotuluak, ele bietan edo euskera hutsean, ondoko udalerri honeetan, hain zuzen be: Abadiño (Matiena), Areatza, Arrigorriaga, Balmaseda, Bakio, Basauri, Bermeo, Bilbo (Deustua/Errekalde), Elorrio, Durango, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Muskiz, Mundaka, Mungia, Ondarroa, Ortuella, Plentzia, Santurtzi, Sestao, Sondika, Trapagaran, Ugao-Miraballes, Urduña eta Zornotza.

Edozelan be, Bizkaiko udaletako euskera zerbitzu guztiek be eskura izango ditue barraketan jarteko kartel ereduak eta musika-bildumak, bakotxak udalerriko jaietan egoki ikusten dauen zabalkundea egin daian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu