Museoen etorkizuna, eztabaidagai BizBAK udako ikastaroetan
2012-07-04 18:24 jardunaldiakMusealizazino prozesuak museotatik harago ikastaroa egingo dabe garagarrilaren 5ean eta 6an BizBAK EHUko Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura ikastaroetan. Finantzatzeko modu alternatiboak eta gizarteagaz hartu-emonak izateko modu barriak aztertuko ditue hainbat adituk.
Musealizazino prozesuak museotatik harago ikastaroa egingo dabe garagarrilaren 5ean eta 6an BizBAK EHUko Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura ikastaroetan. Finantzatzeko modu alternatiboak eta gizarteagaz hartu-emonak izateko modu barriak aztertuko ditue hainbat adituk. Bilboko Zazpi Kaleetako UPV/EHU-BBK Etxean egingo da ikastaroa, goizez.
Museoek eta ondare zentroek euren finantza-bideragarritasuna bermatzeko bide barriak topau behar ditue, eta euren babesleekaz hartu-emonak sendotzeko moduak asmatu. Mintegian estadu espainiarrean martxan ipinitako hainbat egitasmo aztertuko dira.
Ikastaro osoa gaztelaniaz izango da. Garagarrilaren 5ean, ondoko berbaldiak izango dira: La crisis, la crisis de los museos y las alternativas de patrimonialización, Iñaki Diaz Balerdi (EHU); El teatro Romano de Cartagena como motor de dinamización de la ciudad, Elena Ruiz Valderas (Antzerki Erromatarraren Museoa); Procesos de museización de los núcleos históricos. Algunos ejemplos catalanes, Josep Manuel Rueda (Patrimoni Arquitectònic, Arqueològic i Paleontològic-eko Zuzendari Ordea. Generalitat de Catalunya). Eguna amaitzeko, mahai-ingurua egingo dabe, ondareak eta museoek krisiaren aurrean daben papelaren aurrean.
Garagarrilaren 6an, beste hiru berbaldi prestau ditue: Procesos de Patrimonialización para el desarrollo de productos turísticos, Oscar Navajas (Antonio de Nebrija Unibersidadea); Patrimonio (no sólo industrial) y ciudades creativas, Roberto Gómez de La Iglesia ( C2+i); La economía de la cultura en tiempo de crisis, Gonzalo Arroita.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!