Bilboko Injinerutza Goi Eskolako ikasleek Formula Student kotxea aurkeztu dabe gaur

Bizkaie! 2012-07-05 18:39

Bilboko Injinerutza Goi eskola Teknikoak 2008tik parte hartzen dau lehiaketa honetan, beraz, Bilbotik Silverstonera bidaiatzen dauen bosgarrena izango da. Edizino honetan Bilboko Eskolako taldea garagarrilaren 11tik 15era izango da lehian, lau kontinentetako 110 unibersidade desbardinetako taldeen ondoan.

Bosgarren urtez jarraian, Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoa nazinoarte mailako ikasleen arteko probarik entzutetsuenean, mundo osoko unibersidadeakaz lehiatuko da. Formula Student AEBetan 1998an sortutako lehiaketa bat da, eta 2007an, Silverstoneko 1 Formulako ingeles zirkuitu ospetsura eroan zan; hortxe etorkizuneko injineru ikasleek, formula kategorian lehiatzeko, monoplaza bat diseinau, garatu, eregi eta gidatzeko kapaz dirala frogatu behar dabe.

Bilboko Injinerutza Goi eskola Teknikoak 2008tik parte hartzen dau lehiaketa honetan, beraz, Bilbotik Silverstonera bidaiatzen dauen bosgarrena izango da. Edizino honetan Bilboko Eskolako taldea garagarrilaren 11tik 15era izango da lehian, lau kontinentetako 110 unibersidade desbardinetako taldeen ondoan. Gehiengoa europarrak izan arren, ba dira Australia, Hegoafrika, Egipto, Tailandia, India edo Pakistaneko taldeak be.

Formula Student Bizkaia prototipoaren doikuntza lanek erritmo bizia izan dabe azken asteotan Eskolako tailerrean, eta monoplazaren ondoan, boxe batzuk inprobisau ditue hamar ikasle inguruk, gaua bertan lanean igaro dabelarik. Ibilgailuaren eraikuntza lanetan parte hartu dauen talde nagusia, Eskolako hogeitamar ikasle inguruk osotu dabe, eta horreetako gehienak dira Industria Injinerutzako tituludunak, nahiz eta beste titulazino batzuetako 80 ikasleren kolaborazinoa be izan daben.

Taldeak Charles Pinto irakaslearen ikuskaritzea izan dau eta Adrián Ibarra izan da project leaderra. Espezializazino alorrean, lan talde desbardinak antolatu dira, Motorrean, Transmisinoan, txasian, karrozerian, suspensinoan eta direkzinoan, nahiz Antolakuntzan espezializauta. Eta zazpigarren talde espezializatu bat, ibilgailu elektrikoan espezializautakoa izan da, laster Montmelón lehiatuko dana. Alor teknikoari jagokonez, aurten prototipoan garatu daben barrikuntzarik nagusienak, alde batetik, karrozeria arinago bat lortzeko helburuagaz, basalto zuntzaren erabilerea; eta bestetik, pilotatzea errazteko, enbrageko pedala kendu eta pneumatiko aldagailua bolantean jartea izan da, martxa aldaketa bolantetik egiteko.

Proiektuak 80.000 euroko aurrekontua izan dau, kopuru honek ibilgailu elektrikoa – Bizkaian egiten dan lehenengoa- be kontuan hartzen dauelarik. Ibilgailu elektrikoa, barriz, abuztuan lehiatuko da Montmeló zirkuituan izango dan antzeko ekimen baten. Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntzinoaz gan, Sener eta Vicinay enpresa pribatuen eta AIC-Automotiv Intelligence Center zentro teknologikoaren babesa be izan dau Formula Student Bizkaia Taldeak.

Monoplazaren ezaugarri teknikoei jagokenez, 4 metro luze, 1,4 zabal eta 1,2 altuera dauka Bilbon eregitako monoplaza honek eta 260 kiloko pisua. Sei abiadurako eta 92 zaldi potentziadun Kawasaki Ninja ZX-6R motorraz horniduta, 136 kilometro orduko abiadurea hartu leike.

Student Formularen Historia

1981ean, Society of Automotive Engineers izenekoak (SAE) SEA Formula eratu eban, mundu osoko unibersidadeetako 140 talde ingururen gaitasunak frogatzea helburu eban norgehiagoka. 1998an, erakustaldi bat egin zan Erresuma Batuan, eta bertan, unibersidade amerikarretan eregitako ibilgailu bi ikasle europarrek sortutako ibilgailu biren kontra lehiatu ziran. Ekimenak izandako erantzun bikaina ikusita, IMechE erakundeak (Institution of Mechanical Engineers), SAEgaz eta IETgaz (Institution of Engineering & Technology) batera, Student Formula sortu eban. Ordutik, lehiaketea urtero antolatu izan da, azken sei urteotan Silverstoneko zirkuituan. FS Bizkaia taldea 2006an abiarazo zan Eskolako Injinerutza Mekanikoa Sailaren barruko proiektu barritzaile moduan. Pare bat urteko prestaketa eta ikerketa lanen ondoren, 2007/2008 denporaldian, lehenengo prototipoa amaitu eban.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu