Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko zugatzen ganeko liburua berrargitaratu dabe

Bizkaie! 2012-07-06 16:28

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak 5.000tik gora zugatz ditu, Zamudio eta Derioko udalerrietan hartzen dituan 213 hektareatan banatuta. Bertako zugatz espezieen ganeko Zuhaitzen liburua lanaren berrargitalpena kaleratu barri dabe.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak 5.000tik gora zugatz ditu, Zamudio eta Derioko udalerrietan hartzen dituan 213 hektareatan banatuta. Bertako zugatz espezieen ganeko Zuhaitzen liburua lanaren berrargitalpena kaleratu barri dabe.

Ingurumenari jagokonez, balio handiko lekua da, izan be 91 espezie dagoz parkean. Espezie bakotxak bere fitxea dauka, jatorria, hostoak eta fruituei buruzko informazinoa zabalagaz.

Parkeko arbola gehienak europarrak dira, baina Amerika, Afrika eta Asiakoak be badagoz, eta Ozeaniakoren bat be topau daiteke. Bitxikerien artean, azpimarratzekoak dira Araucaria Araucana-Txileko Pinua eta Acacia Melanoxylon-Akazia Australiarra. Halan be, zugatz ezagunagoak dira nagusi, besteak beste, haretxak, pagoak, pinuak, gorostiak, ereinotzak, hurretxak, arteak eta astigarrak. Ganera, zazpi moeta astigar dagoz gaur egin, apurka-apurka espezie horretako bildumea osotuz doa.

Zuhaitzen Liburua sei kilometroko luzeradun bost ibilbidetan egituratuta dago. Lehenengo ibilbidea 101 eraikinaren inguruan dago eta 23 espeziek osozen dabe; bigarrena, gaur egun parkean dagoan bide-gorriaren ibilbide bera da, 28 espeziekoa, espezie moeta gehien dituana da; hirugarrena 201 eta 226 bitartean dagozan eraikinak inguratzen dituan bidea da, 407 eraikinera arte ailegetan da; laugarren ibilbidea BTEK Teknologiaren Interpretazio Zentroaren inguruan dago eta 18 espezie ditu, zugatzik gazteenak dira; eta, bosgarrena 810 eraikinean hasi eta 600 eta 700 zenbakidun eraikinak inguratze ditu, hau da luzeena.

Laugarren ibilbidea BTEKek ikasleekaz egiten dituan Bioteknologia Tailerretan erabilten dau, parkeko zugatz-espezieen identifikazino unidadean hain zuzen be. Bertan, EAEko espezieen identifikazino genetikoa egiten da, DNA sekuentziak eta polena erabiliz.

Bizkaiko Teknologia Parkeak 2002. urtean argitaratu eban lehenengo bider Zuhaitzen Liburua. Orduan, 78 espezie egozan, eta hiru ibilbide. Hamar urteren ostean, espezieen zerrenda gaurkotu, epe honetan landatutako espezie barriak gehitu, eta ibilbide barriak batu dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu