Euskal jantza alardeak garagarrilean, Bilboko Arriaga plazan

Bizkaie! 2012-07-06 15:38   Kulturea

Garagarrilaren 8an, Basurtuko Beti Jai Alai taldeak alardea egingo dau Arriagako plazan. Ostean, beste hiru janzta emonaldi izango dira bertan, garagarrilaren 14, 21 eta 28an. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren Dantza plazetan ekimenaren barruan dago egitaraua.

Garagarrilaren 8an, Basurtuko Beti Jai Alai taldeak alardea egingo dau Arriagako plazan. Ostean, beste hiru janzta emonaldi izango dira bertan, garagarrilaren 14, 21 eta 28an. Euskal folklorea erromeria tradizional, jantza alarde eta kalejiren bitartez bultzatze helburu dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren Dantza plazetan ekimenaren barruan dago egitaraua.

Dantza plazetan programea urte osoan Bilboko auzo guztietan egiten da, eta garagarrilean alardeak eskaintzen ditue Arriaga plazan, euskal folklorea udan Bilbora bisitan datozaneu hurreratzeko. Emonaldi guztiak Arriaga plazan izango dira, 19:00etan.

Garagarrileko alardeak ondoko jantza taldeek egingo ditue: Basurtuko Beti Jai Alai, Santutxuko Gaztedi, Bermeoko Alkartasuna eta Kastañoseko Salbatzaile jantza taldea.

Hemen, egitaraua:

- Garagarrilak 8, domekea: Basurtuko Beti Jai Alai
- Garagarrilak 14, zapatua: Santutxuko Gaztedi Jantzari Taldea
- Garagarrilak 21, zapatua: Bermeoko Alkartasuna
- Garagarrilak, 28 zapatua: Kastañoseko Salbatzaile Jantza Taldea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu