Gaztelugatxeko inguruak garbituko ditue zapatuan Bermeoko Udalak eta boluntarioek
2012-07-05 11:29Bermeoko Udaleko Ingurumen Sailak Gaztelugatxeko kala inguruak garbitzeko hitzordua jarri dau datorren zapatuan, garagarrilaren 7an, boluntarioakaz batera. Ekimena, EDE Fundazinoa, Surfrider Foundation eta Gaztelugatxeko Doniene santutegiko alkartearen laguntzinoagaz egingo dau Udal bermeotarrak.
Bermeoko Udaleko Ingurumen Sailak Gaztelugatxeko kala inguruak garbitzeko hitzordua jarri dau datorren zapatuan, garagarrilaren 7an, boluntarioakaz batera. Ekimena, EDE Fundazinoa, Surfrider Foundation eta Gaztelugatxeko Doniene santutegiko alkartearen laguntzinoagaz egingo dau Udal bermeotarrak.
Jarduerearen helburua da inguru horretara itsasoak ekarritako hondakin guztiak kentzea, botilak, kutxak, plastikoak, sareak eta sokak. Ekimen honegaz euskal kostaldean hain berezia dan Gaztelugatxeren ingurumen-balioa eta bere paisajearen balioa zaintzen eta mantentzen lagundu nahi da, eta 16 urtetik gorako persona guztiek parte hartu leikie. Joan gura izan ezkero, aurretiaz abisau ingurumena@bermeo.org helbidera mezu elektronikoa bialduta edota 946-17 91 46 (Gaizka) edo 944-00 99 99 (Arrate) telefono zenbakietara deituta.
Hitzordua Eneperiko jatetxean, Gaztelugatxe inguruaren ondoan dagoan aparkalekuan izango da, goizeko 9:30ean, eta itsasbeherea aprobetxauko da garbiketa lanak egiteko. Antolatzaileek garbiketa lanak zelan egin azalduko dabe eta itsasoaren kutsadureari buruz berba egingo dabe. Ondoren, eskularruak eta poltsak banatuko dira eta boluntarioak taldeetan antolatuko dira.
Kalaren zailtasuna kontuan izanda, zakuetan jasotako hondakinak eskuz esku osotutako giza katearen bitartez eroango dira hatxetaraino. Bertan, kable baten bidez igoko ditue errepidera, ondoren, hondakinen edukiontzi batera eroateko eta hortik hondakin geldoen zabortegi batera eroango dira. Garbiketa lanetan parte hartzen daben persona guztiei ura eta jana banatuko jake.
Bermeoko Udaleko Ingurumen Sailak, Gaztelugatxeko Doniene santutegiko alkarteak, EDE Fundazinoak eta Surfrider Foundation-ek herritarrak konbidau ditue ekimen honetan parte hartzera eta modu horretan gure ingurua jagoten laguntzera.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!