Babelgo torrean zubiak eregiz
2012-07-06 12:35 Euskerea berbagaiSinergia da gakoa, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeko ikertzaile horreen eretxiz: hizkuntzek dituen ezaugarri komunak erabiltea da oinarria, eskoletan ikasle benetan eleaniztunak hezteko; begiratzen gabilz zelan diseinau programa berezi bat hizkuntzen arteko loturak areagotzeko, eta horren eraginkortasuna ebaluetako.
Eskola-ikasleak eleaniztun osoak izan daitezen, hizkuntzen ezaugarri komunak gehiago aprobetxetako programa bat osotu nahi dau Dream taldeak. Euskeraz, aditzari erreparetea nahikoa da perpausa batek objektu zuzenik ba ete dauen jakiteko. Zergaitik ez erabili jakintza hori, gaztelaniazko sintaxia ikasteko? Euskeraz zein gaztelaniaz, badakigu baldintzazko esaldiak egiten. Orduan, zer dala eta abiatzen gara hutsetik, ingelesez gauza bera ikasi behar dogunean? Hezkuntzan ohikoa bezain okerra dan jokera hori irauli nahi dau Dream (Donostia Research group on Education And Multilingualism) taldeak. Sinergia da gakoa, UPV/EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultadeko ikertzaile horreen eretxiz: hizkuntzek dituen ezaugarri komunak erabiltea da oinarria, eskoletan ikasle benetan eleaniztunak hezteko; begiratzen gabilz zelan diseinau programa berezi bat hizkuntzen arteko loturak areagotzeko, eta horren eraginkortasuna ebaluetak', azaldu dau Durk Gorter Ikerbasque ikertzaile eta taldeburuak.
Dream-ek gai horren inguruan egindako ikerketa-lanek oso harrera ona dabe munduan. Horren adibide barrienetakoa da, esaterako, Gorterrek berak eta Jasone Cenoz katedradunak The Modern Language Journal AEBko aldizkari prestigiotsuan 2011ko udagoienean egindako ekarpena. Hezkuntza eleaniztunari eskainitako ale monografiko horretan, eurek idatzi eben atarikoa, bai eta euskerazko, gaztelaniazko eta ingelesezko idazkuntza-ahalmena jorratzen dauen artikulu bat be. Izan be, euren jardunak badauka zerikusirik think globally, act locally filosofiagaz. EAEko datuak aztertzen doguz. Hezkuntza eleaniztunerako upealako laborategia da gurea, eta, alde horretatik, oso interesgarria da, baina, dana dala, gure proiekzinoa nazinoartekoa da, batez be. Gure helburua da hemen gertatzen diran fenomenoak topetea eta beste herrietan egiten dan ikerketeagaz konparetea, eta, holan, nazinoartean zabaltzea, dino ikertzaileak.
Kontzientzia metalinguistikoa piztu
Elebidunek errazago ikasten dabe hirugarren hizkuntza bat. Kontzientzia metalinguistikoa dabe aitagai Dream-en, eta, hain zuzen be, kontzientzia hori ahalik eta ondoen erabili eta piztuko dauen programea zehazteko bidea urratzen dabilz ikerlan honetan. Ikertzen gabilz ia zer gertatzen dan gure hezkuntza eleaniztunean dagozan hizkuntzak (euskerea, gaztelania, ingelesa, frantsesa) sail estankoetatik ataraten badoguz, hau da, ikasleek dagoeneko badakiezan hizkuntzak erabilten baditue, oinarri moduan, beste hizkuntzak ikasten laguntzeko. Teorian, eta egin izan diran beste ikerketa batzuen arabera, emoitzak oso onak dira, baina praktikara eroan nahi doguz, dino Gorterrek.
Edozein hizkuntzatatik edozein hizkuntzatara egin daitekez zubi-lanak, ikerketa-talde honen eretxiz. Eta ez gaztelaniaren eta frantsesaren, alemanaren eta nederlandarraren, edo itxuraz alkarren antza daben beste zenbait hizkuntzaren artean bakarrik. Hemen itxureak ez dua garrantzirik, muinak baino: gure gizartean, sarritan iruditzen jaku euskerea ezin dogula horretarako erabili, guztiz desbardina dalako. Baina, askotan, maila kontzeptuala da gakoa. Gauza askok ez dabe zerikusirik hizkuntzen arteko distantziagaz. Sakonagoa da. Hizkuntza-baliabideak aitatu ditu ikertzaileak: ikasle batek jadanik badakiena erabil daiteke beste hizkuntzak hobeto erabilteko.
Proiektu honek ibilbide luzea dauka egiteko. Dagoeneko egin ditue lehen proba esperimentalak: galdetegiak, behaketak, alkarrizketak… Esaterako, testak egin doguz, hizkuntza desbardinak modu jakin batean erabilita. Begiratu dogu ia zer gertatzen dan estimulu edo galdera batzuk hizkuntza desbardinetan eta aldi berean planteetan badoguz, eta hizkuntza guztietan zeozer produziduteko eskatzen badeutsegu ikasleei, azaldu dau Gorterrek. Halan da be, esperientzia gehiago batu nahi ditue; eskolan esku-hartze oso bat gauzatu. Horretarako, proiektu handiago bat atontzen dagoz orain.
Hainbat bide, jomuga bakarra
Hezkuntza eleaniztuna, hizkuntzak eskoletan: gai horri lotutako alderdi guztiak jorratzen ditue. Izan be, askotariko diziplinetan dira adituak ikerketa-talde honetako kideak. Cenoz eta Gorter hizkuntza gitxituen eta hezkuntza eleaniztunaren alorrean dira jantziak. Baina baditue, kultura-aniztasunean eta ikasle etorkinen hizkuntza-egoeran (Felix Etxeberria), estadistika eta ebaluazinoan (Juan Etxeberria), familia-aholkularitzan eta eskola-harremanetan (Juana Maria Maganto) eta irakaskuntzan eta eskola-antolaketan (Xabier Etxague) trebatutako taldekideak be. Eurekaz egiten dabe lan, era berean, Jokin Aiestaranek, Eli Arozenak, Irune Ibarrak, Garbiñe Bereziartuak eta Beñat Muguruzak be. Guztien artean, ikertu ez eze, jentea trebatu (Eleaniztasuna eta Hezkuntza Europar Masterra antolatzen dabe) eta lortutako emoitzak zabaldu (Uda Ikastaroak, txostenak…) be egiten ditue.
Ekarpen nagusi bat dabe helburu lan horreek guztiek: pentsau zenbat inbertiduten dan hizkuntzak ikasten, zenbat lan egiten daben irakasleek eta ikasleek, zenbat ikastaro antolatzen diran horri buruz… Zubi batzuk eregiteko aukerea baldin badaukagu eta ikaskuntza hori modu eraginkorragoan zelan egin daitekeen ikusi, eta holan eleaniztasunean kalidade handiagoa lortzen bada, hori ona da guztiontzat.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!