Euskarabentura martxan, gaur Atharratze eta Maule bitartean ibiliko dira

Bizkaie! 2025-07-02 08:09   Euskerea berbagai

Euskal Herriko 126 gazte jzioquitarrek ekin deutse abentureari.

Atharratzen hasi eta ia 800 kilometro egin ostean garagarrilaren 31ean amaituko da espedizinoa Getxon. Helburuak ondokoa da: gazteen hizkuntza ohituretan eragin eta gazte euskaldunenen sarea elikatzen jarraitzea.

Goizean goiz abiatu dira autobusak Bilbo, Gasteiz eta Donostiatik. Iruñea zein Donibane Lohitzunen gazte jzioquitarrak jasota, eguerdian heldu dira Atharratzera. 126 gazteak 12 taldetan atondu dira, talde horreetan egingo ditue espedizinoko dinamikea, otordu zein kontaketak. Bazkalostean ekimenaren ikur diran kamiseta laranjak eskuratu ditue. Horreek soinean Atharratzeko Udalak harrera egin deutse. Maite Pitrau alkateak azaldu dauenez, Zuberoan jente asko kanpora joaten da lan egin eta biziten eta, beraz, kulturea gorde eta erakustea oso garrantzitsua da nabarmendu dau. Bidai ona opatu gazteei eta espedizinoari hasiera ofiziala emoteko danak alkarregaz atara dabe erretratua ura, ura ura, Euskarabentura! oihukatuta.

Aurtengo barrikuntza nabarmenena da PRIMERAN plataforman eskainiko dirala saioak. Debagoieneko Abao Komunikazino Agentzia (ABAO) arduratuko da jzioquitarren bizipenak ardatz izango dituen saioak grabeteaz; hasi aurreko sentimenduak, lehen eguneko urduritasunak, espedizinoaren egunerokoa, lagunak egitea... Holan, espedizinotik kanpoko gazteakana heldu eta euskaldunen sareak elikatzen jarraitzea da asmoa.

Lehen saio biak garagarrilaren 10 eta 24ean estreinauko dira PRIMERAN  plataforman, hain zuzen espedizinoak Euskal Herria zeharkatzen dauen bitartean. Hirugarrena abuztuan eskainiko da eta irailean, barriz, laugarrena eta azkena.

Parte-hartzaileen datuei erreparauta, danetara, 126 gazte dabiz Euskarabenturan. Errealidase linguistiko, sozial, ekonomiko eta cultural anitzekoak dira. Herrialdeka ondokoak dira kamiseta laranjea izango daben gazteen kopuruak: Bizkaiko 43 (% 34,12), Gipuzkoako 26 (% 20,63), Nafarroako 24 (% 19,05), Arabako 13 (% 10,32), Lapurdiko 13 (% 10,32), Baxe Nafarroako 5 (% 3,97) eta Zuberoako 2  (% 1,59). Aurten ez da diasporako kiderik izango.

Ipar Euskal Herriko kideen parte-hartze handiena dau aurtengoak: 20 jzioquitar izango dira espedizinoan. Taldean gehienak emakumeak dira, 77 (% 61,1) eta gizonezkoak 49 (% 38,9). Gazteakaz batera, 28 lagunek osotutako lan-talde urdina espedizinoan da: koordinatzaile 2, xerpa (begirale) 2, xerpa laguntzaile 2, xerpa buru 2, mediku bi, 3 erizain, gidari 2, argazkilari 1, kameralari 1 eta komunikazino arduradun 1. AurtenIpar Euskal Herriko kide bi Xerpa lanetan ibiliko dira. Urtero,

EuskarAbenturak osasun lan talde bat abenturara etortea nahi izaten dau baina aurten oraindino osotu aik dago. Bateren batek interesik baleuko alkarteagaz hartu-monetan jarteko deia egiten dabe.  

Ibilbidea

Aurreko urtean bezela Atharratzen hasi da eta, beraz, espedizinoak Zuberoan etapa bat gehiago egingo dau EuskarAbenturak. Danetara, 27 herritan pasauko dabe gaua: Atharratze, Maule, Pagola, Larzabale, Donibane-Garazi, Auritz, Abaurregaina, Iruña, Añana, Argantzun, Gasteiz, Izarra, Elosu, Araia, Zerain, Tolosa, Lesaka, Urdazubi, Baiona, Urruña, Donostia, Zarautz, Lekeitio, Aulesti, Gernika, Bermeo, Bilbo eta Getxo. Horreen artean Abaurregaina da aurtengo espedizioan ezagutuko daben herri barria. Edozelan be, horreek eta beste hainbeste herri zeharkatuko ditu marea laranjeak.  

Euskarabentura 2025

- Garagarrilak 1: Atharratze.
- Garagarrilak 2: Atharratze - Maule.
- Garagarrilak 3: Maule - Pagola.
- Garagarrilak 4: Pagola - Larzabale.
- Garagarrilak 5: Larzabale - Donibane Garazi.
- Garagarrilak 6: Donibane Garazi - Orreaga - Auritz.
- Garagarrilak 7: Auritz - Abaurregaina.
- Garagarrilak 8: Abaurregaina - Larrasoña - Iruñea.
- Garagarrilak 9: Iruñea - Ilundain - Irulegi - Ilundain - Añana.
- Garagarrilak 10:  Añana - Argantzun.
- Garagarrilak 11:  Argantzun - Gasteiz.
- Garagarrilak 12:  Gasteiz.
- Garagarrilak 13:  Gasteiz - Izarra.
- Garagarrilak 14:  Izarra - Elosu - Araia.
- Garagarrilak 15:  Araia - Zerain.
- Garagarrilak 16:  Zerain - Beasain - Tolosa.
- Garagarrilak 17:  Tolosa.
- Garagarrilak 18:  Tolosa - Oihartzun - Lesaka.
- Garagarrilak 19:  Lesaka - Urdazubi.
- Garagarrilak 20:  Urdazubi - Amaiur - Baiona.
- Garagarrilak 21:  Baiona - Miarritze - Urruña.
- Garagarrilak 22:  Urruña - Hendaia - Donostia.
- Garagarrilak 23:  Donostia.
- Garagarrilak 24:  Donostia - Zarautz.
- Garagarrilak 25:  Zarautz - Deba - Lekeitio.
- Garagarrilak 26:  Lekeitio - Aulesti.
- Garagarrilak 27:  Aulesti - Gernika.
- Garagarrilak 28:  Gernika.
- Garagarrilak 29:  Gernika - Bermeo.
- Garagarrilak 30:  Bermeo - Bakio -Bilbo.
- Garagarrilak 31:  Getxo.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu