Leyre Balerdik egin dau 2012ko Ferixa Nausikoak iragarriko dituan kartela

Bizkaie! 2012-07-05 18:00

Leyre Balerdik egindako Danok Elorrixora!!! izeneko kartelak iragarriko ditu aurtengo Elorrioko Ferixa Nausikoak, abuztuaren 31tik irailaren 9ra egingo diran jaiak. Saritutako irudian ondare ibilbideko harlauza gorria ikusten da eta haren inguruan emakumeak, gazteak, umeak, abereak eta abar batuta.

Hirugarren urtez, epaimahaiak jentearen eretxia aldez aurretik jakiteko aukerea izan dau, euren epaiaren oinarri moduan.

Epaimahaian, Ana Otadui Elorrioko Alkate andrea, Fernando Azkarate eta Jaione Igartua zinegotziak, udal ordezkaritzan eta José Ramón Lazkano eta lñaki Larrañaga jaietako batzordearen ordezkari moduan. Horreek guztiek Patxi Granado eta Ibon Urizar diseinugileen aholkularitzapean jardun dabe.

Elorrioko Udalak eskerrak emon nahi deutsez parte hartu daben 3 gizon eta 4 emakumeei aurkeztu dituen 10 proposamenakaitik eta, jakina, zoriondu egin dau irabazlea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu