Baionan ospatu dabe UEUren Udako Ikastaroen 40. urteurrena

Bizkaie! 2012-07-06 14:05

UEUren Udako Ikastaroek 40 urte bete ditue, eta urterrena ospatzeko ekitaldia egin eben garagarrilaren 5ean Baionako Euskal Museoan. Euskalgintzako jentea, agintariak, euskaltzainak, kazetariak, UEUko ordezkariak eta beste makinatxu bat lagun batu ziran.

UEUren Udako Ikastaroek 40 urte bete ditue, eta urterrena ospatzeko ekitaldia egin eben garagarrilaren 5ean Baionako Euskal Museoan. Euskalgintzako jentea, agintariak, euskaltzainak, kazetariak, UEUko ordezkariak eta beste makinatxu bat lagun batu ziran. Jean Haritxelar euskaltzaina, Eneko Bidegain kazetaria, MUko irakaslea eta UEUko kidea eta Karmele Artetxe UEUko zuzendaria izan ziran bertan.

Karmele Artetxe UEUko zuzendariak hartu eban lehenengo hitza, Hemen hasi zan dana, Baionako kultur asteetan, esanez. Izan be, Karlos Santamariak erakutsi eban Euskal Unibersidadea sortzeko preminea. 1973. urtean lehenengo aldiz antolatu ziran Udako Ikastaroak, eta Euskaltzaindiaren babesa euki eben. Erakundeek urteurrenik ez dabela ospatzen azpimarratu eban Artetxek sarreran, diru laguntza publikoen murrizketea salatuz. Eusko Jaurlaritzearen laguntza izenduna kendu jako aurten UEUri, eta beste laguntzak txikitu dira.

Artetxeren ostean, UEUren oinarri izan dan Jean Haritxelar euskaltzainak egin eban berba. Lehenengo ikastaroak Donibane Lohitzunen antolatu ziran, han 90 ikasle eta 20 irakasle inguru alkartu zirala gogoratu eban euskaltzainak, danak, euskera hutsez jarduten. Klaseak emon behar zirela eta euskeraz bakarrik, hori zan gure helburua, ganeratu eban Haritxelarrek.

Bigarren urtean, 1974ean, jente gehiago hurreratu zan Donibane Lohitzunera, gazteria gose zan. Gero Ustaritzeko Landagoenera joan ziran. Berak emondako berbaldi batean 400 ikasle inguru batu zirala azaldu eban euskaltzainak. Holan emoten geuntson euskereari behar eban mailea, gogoratu dau.

Eneko Bidegain kazetariaren esanetan, UEU katebegia da. Hainbat katebegiko kate batek lotzen gaitu, eta belaunaldiak, eskuz esku goaz aurrera, euskareari, euskal ikasketei eta euskerazko jakintza arloari etenik emon barik. UEU euskereak gizarte honetako arlo guztietarako balio dauela erakusteko adibide garbia da, Bidegainen ustez. UEU euskal komunidade zientifikoaren eta euskal unibersidade munduaren topagune atsegina da, ganeratu eban. Hor alkartzen gara ikasleak, irakasleak, arlo batekoak, bestekoak, alkar ezagutzen dogu, jakintzak alkartrukatzen doguz, giro onean, zientzia buruan eta euskera bihotzean.

Berbaldian, lehenaldiari eta orainari begiratu ostean, etorkizunera salto emon eban Bidegainek, irakasleikuspegitik. “Hunkigarria da ikustea biharko ikerlariak prestetan doguzala", adierazo eban. UEU hor dagoen bitartean eta UEUren inguruan euskeraz ikertu eta pentsamendua sortzen dabenak dagozan dauden bitartean, euskerea biziko da, esanez amaitu eban.

Hitzaldiak eskaini ziran bitartean, Asisko Urmeneta marrazkilaria UEUren 40 urteak irudiz azaltzne ibili zan, paper zuri luze baten. Biñeten antzera, urteka-urteka, irudiak sortu zituan, UEUn egondako jazoerak konteako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu