Uratloia, Uraren Euskal Agentzia-Urak sustatutako kirol jarduera barria

Bizkaie! 2012-07-04 14:51

Jarduera honen helburu nagusia euskal gizarteari gure ingurumeneko baliabide hidrikoek dituen aukerak ezagutarazotea da. Uratloia izeneko kirol ekintza honetan bi diziplina buztartzen dira, alde batetik, oinezko lasterketea eta, bestetik, uger egitea.

Uraren Euskal Agentzia-Urak garagarrilean zehar bultzatuko dauen kirol modalidade barria aurkeztu dau egunotan. Jarduera honen helburu nagusia euskal gizarteari gure ingurumeneko baliabide hidrikoek dituen aukerak ezagutarazotea da. Uratloia izeneko kirol ekintza honetan bi diziplina buztartzen dira, alde batetik, oinezko lasterketea eta, bestetik, uger egitea.

Danetara, 3 txapelketa egingo dira, Lurralde bakotxeko bat, Hondarribian (Gipuzkoan, garagarrilaren 7an), Garaion (Araban, garagarrilaren 15ean) eta Gorlizen (Bizkaian, garagarrilaren 25ean). Ekintza herrikoiak izango dira, guztiontzat edegiak familian edota lagunen artean gozetakoak horreen distantziak txikiak baitira, zailtasun berezirik bakoak.

Prentsaurrekoan, Uraren Euskal Agentzia-Uraren Erakunde Harreman eta Barrikuntzarako zuzendaria dan Enrique Urrutiak esan dau Uratloia aukera parebakoa dala agentziak gauzatzen dauen jarduerea euskal gizarteari erakusteko; hiru astegoien horreetan gune berezi eta bitxi bilakatuko dira aitatutako kokalekuak, bertan, baliabide hidrikoei protagonismoa emonez, modu lasaian kirola egin ahal izango dogulako.

Uraren Euskal Agentzia-Uraren asmoa da uraren masa desbardinen balioa indartzea, eta baliabide hidrikoei zor jakon errespetuagazko jarrerearen alde dei egin dau; horretarako, aukera ezin hobea izango da itsasoetako, ibaietako eta urtegietako uraz gozetea eta uraren egoera ekologikoa ona danean, ondo pasetako emoten deusku aukerea aprobetxetea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu