Guggenheim Bilbao Museoak X. Nazinoarteko Eskultura Topaketea hartuko dau

Bizkaie! 2011-10-21 14:01   jardunaldiak

Sculpture Network erakundeak antolatu dau X. Nazinoarteko Eskultura Topaketea eta nazinoarteko artistek eta adituek esku hartuko dabe. Zemendiaren 10etik 12ra hartuko dau Guggenheim Bilbao Museoak X. Nazinoarteko Eskultura Topaketea, Brancusi-Serra erakusketea ikusgai dagoala gogoan hartuta. Aurtengo topaketea Eskultura, gaur; ikerketarako espazio bat — esperientzia birkodetua lemapean dator.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Getxoko II. Euskara Sarirako hautagaiak aurkezteko epea zabalik

Bizkaie! 2011-10-20 18:43   Euskerea berbagai

Datorren zemendiaren 2ra arte zabalik egongo da Getxoko Udalak antolatutako Argia Ereiten Getxoko Euskara Saria-ren bigarren edizinorako hautagaiak aurkezteko epea. Helburua euskerearen gizarte erabilerea babestu, sustatu edo zabaltzeko zereginetan nabarmendu diran erakunde, alkarte edo persona fisiko nahiz juridikoak goraipatzea da.

Erramun Martikorenak 'Gure lurretik' disko barria kaleratu dau

Bizkaie! 2011-10-20 18:19   Musikea

Gure lurretik disko barria argitaratu dau Erramun Martikorenak, Elkar diskoetxearen eskutik. 2001. urtean kaleratu eban Kantuz sortu naiz diskoari jarraipena emon deutso lan barriak. Maitasuna, herrimina, Ameriketako euskal exodoa (Martikorenaren ama, Anna, Kaliforniako Stockton herrian jaio zan) gaiak landu ditu, besteak beste, Baigorriko kantariak.

Ur Apalategik jasoko dau euskerazko narratiba arloko Euskadi Literatura Saria

Bizkaie! 2011-10-20 17:21   sariak-autortzak

Ur Apalategik jasoko dau Euskadi Literatura Saria euskerazko narratiba alorrean, Fikzioaren izterrak ipuin-bildumeagaitik. Haur eta Gazte Literatura alrloan, barriz, Miren Agur Meabek hartuko dau saria Errepidea lanagaitik. Bestalde, Jon Bilbao, Bajo el influjo del cometa lanagaitik saritu dabe gaztelaniazko narratiba arloan.

ArtFutura 2011, kultura eta sorkuntza digitaleko jaialdia urriaren 21etik 23ra

Bizkaie! 2011-10-20 15:21   jardunaldiak

ArtFutura 2011 edizinoaren egoitza nagusia AlhóndigaBilbao zentro barria izango da, eta, protagonista berezi moduan, kultura digitalari buruzko dokumental barri bi izango ditu: Connected eta Press, Pause, Play. Era berean, Rostoren lan barria be izango da (The Monster of Nix), Terry Gilliam eta Tom Waitsen ahotsakaz eta The Residents taldearen musikeagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Josefina Triguero Espainiako lehenengo emakumezko epaileak jasoko dau Manuel de Irujo 2011 saria

Bizkaie! 2011-10-20 14:23   sariak-autortzak

Orain dala 33 urte Espainiako lehenengo emakumezko epaile izan zan Josefina Triguerok (Madril, 1946) jasoko dau gaur, urriak 20, Bilboko Zabalguneko eraikinean, Justizia arloko Manuel de Irujo 2011 saria. Haren jurisdikzino-jardunbidea guztiz bat datorrelako epaileek izan beharreko lanbide-doeakaz eta Espainian karrera judiziala egiten lehenengo emakumea izatea bere garaian ohiz kanpokoa izan zalako.

Martxan dago 2011ko CAF-Elhuyar teknologia eta dibulgazino sariketea

Bizkaie! 2011-10-20 12:27

Elhuyar Fundazinoak eta CAF enpreseak 2011ko CAF-Elhuyar sarien deialdia egin barri dabe. Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskerazko dibulgazinoa, kazetaritzea eta narrazino-lanak bultzatzeko helburua dauka sariketeak. Aurten 18 urte beteko ditu lehiaketeak.

Euskal Herriko bertso-eskolek jai ederra egingo dabe Lesakan, zemendiaren 12an

Bizkaie! 2011-10-20 11:17   Bertsolaritzea

Euskal Herriko Bertso-eskolek topaketea egingo dabe Lesakan, zemendiaren 12an. Helduen bertso-eskolen arteko hartu-emonak bultzatzea da ekimenaren helburu nagusia, eta bide batez, alkarregaz bertsoaz, jaiaz eta lagun-taldeaz gozatzea, topaketearen arduradunek adierazo dabenez. Parte hartzeko deialdia bertso-eskoleei egin bajake be, bertsozale guztiak konbidau gura ditue antolatzaileek.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

EHUk Marilyn Strathern, antropologia feministearen aditu nagusietako bat, honoris causa doktore izentauko dau

Bizkaie! 2011-10-19 18:33   sariak-autortzak

Marilyn Strathern Gizarte- eta kultura-antropologiako aditu ezagunenetakoa da mundu osoan eta antropologia feministan aditu nagusietako bat da. Teresa del Valle UPV-EHUko Giza Antropologiako katedraduna emeritua doktoregaiaren amabitxia izango da.

Bertsogintzea Ikastetxeetan martxan da Bizkaiko 153 eskolatan

Bizkaie! 2011-10-19 18:08   Bertsolaritzea

Urtero lez, ikasturte honetan be Bertsogintzea Ikastetxeetan proiektua landuko dau Bertsozale Alkarteak Bizkaiko hezkuntza arautuko hainbat eskolatan. Ganera, aurten inozkoen ikastetxe gehien batu dira; izan be, Bizkaiko Ikastolen Alkarteagaz sinatutako hitzarmenaren ondorioz, aurreko urteetan baino ikastola gehiagotan jorratuko da.

Bermistorian jardunaldiak, Bermeoko historia hobeto ezagutzeko

Bizkaie! 2011-10-19 15:33   jardunaldiak

Bermistorian azokea antolatuko dabe Bermeon, hilaren 19tik 23ra bitartean, herriko historiaren inguruan ahal danik eta bisitari gehien batzeko asmoz. Berbaldiak, bisita gidatuak, ikuskizunak eta antxinako azokea atondu ditue egunotan herrian.

Emakumeek publizidadean eta bideo-jokoetan daben ikusgaitasunari buruzko jardunaldiak Leioan

Bizkaie! 2011-10-19 13:18

UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeko Ikus-entzunezko Komunikazinoa eta Publizidadea sailak antolatu dituan jardunaldi honeek urriaren 19an eta 20an, eguaztena eta eguena, egingo dira eta euskera hutsean izango dira.

Trikitixea eta biolina izango dira Nazinoarteko Trikitixa Jaialdiko protagonistak Andoainen eta Oñatin

Bizkaie! 2011-10-19 12:32   Musikea

Nazinoarteko Trikitixa Jaialdiaren hamargarren edizinoa atontzen dabilz egunotan Andoainen eta Oñatin Euskal Herriko Trikitixa Alkarteko arduradunek, izan be horreetan herrietan egingo dira aurtengo ekitaldiak. Urriaren 28an, Andoaineko Bastero kulturunean, eta, hilaren 30ean, Oñatiko Institutuan, Euskal Herriko eta kanpoko musikariek emonaldi ederrak eskainiko ditue. Eta zapatuan, Oñatin bertan, berbaldiak, kontzertuak eta kalejirak antolatu ditue.

Urriak 19, Bularreko Minbiziaren Kontrako Nazinoarteko Eguna

Bizkaie! 2011-10-19 11:18

Urtero legez, aurten be, ACAMBI, Bularreko Minbiziaren Bizkaiko Alkarteak, Bilboko Udalaren eta BBKren babesagaz, Bilboko eta Bizkaiko herrietako kaleetara urtengo dau gaur azken 25 urteotan bularreko minbiziaren kontrako burrukan eta gaixotasunaren prebentzinoan alkarteak egindako beharra ezagutarazoteko.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Euskerea Londresko Language Show hizkuntzen azokan izango da urriaren 21etik 23ra

Bizkaie! 2011-10-19 10:40   Euskerea berbagai

Etxepare Euskal Institutuak, Eusko Jaurlaritzearen ordezkari, Londresko The Language Show 2011 hizkuntzen azokan hartuko dau parte datorren barikutik domekara, urriaren 21etik 23ra, euskerea beste herrialdeetako hizkuntzakaz batera nazinoartean erakusteko.

Ze Esatek! taldea disko barria atontzen dabil estudioan

Bizkaie! 2011-10-18 18:53   Musikea

Ze Esatek! talde gipuzkoarrak laster atarako dau disko barria Elkar diskoetxeagaz. Egunotan Usurbileko Hi-Gain estudioan dabilz beharrean. Daborduko badakigu zein izango dan lanaren izenburua: Rock & Ron. Ska, reggaea, funkya, rocka... eta beste makina bat estilo lantzen ditue

Euskadi izango da Espainiako ekitaldi gastronomiko handienaren protagonista Madrilen

Bizkaie! 2011-10-18 18:24   Jan edanak

Euskadi izango da protagonista eguaztenean, hilaren 19an, Madrilen, urtero Espainian ospatzen dan ekitaldi gastronomiko handienean, Millesime ekitaldian.

PreZinebik hainbat film eskainiko ditu zemendiaren 4tik aurrera

Bizkaie! 2011-10-18 15:26   Barriak

Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraien Nazioarteko Jaialdiaren 53. edizinoaren aurreko PreZinebi izeneko programea aurkeztu dabe. PreZinebi zemendiaren 4an hasi eta 11n amaituko da, festibala bera abiatzeaz batera. Ibone Bengoetxea Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza zinegotziak eta Ernesto del Río Zinebiko zuzendariak aurkeztu eben ekimena.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Musika hizpide, musika lanbide' Euskadiko Soinuak jardunaldiak Bilbon

Bizkaie! 2011-10-18 14:15   Musikea

Euskadiko Soinuak ekimenak, Euprel eta Ehde alkarteakaz lankidetzan, musika sektoreari zuzendutako jardunaldiak antolatu ditu urriaren 19, 20 eta 21ean Bilboko Alondigan.

Zinema Euskeraz programeak 40.000 ikusletik gora izango ditu EAEn

Bizkaie! 2011-10-18 13:02   Barriak

Aurtengo ikasturtean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskoletako 40.000 ikasle inguruk hainbat pelikula ikusiko ditue euskeraz, Zinema Euskeraz programeari esker. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren ekimena da Zinema Euskeraz; egitasmoaren helburua herritarrei zinemea euskeraz ikusteko aukerea emotea da. Eskoletako emonaldiez gan, beste jarduera batzuk be abiatu dira