Bilboko Udalak 1980 aurreko argazkiak jasoko ditu irailean Abusu auzoaren historia errepasauko dauen erakusketarako

Bizkaie! 2014-09-03 11:32   Kulturea

Bilbao Izan programeak Bilbo eta Arrigorriagaren artean kokatuta eta banatuta dagoan auzo honen historia zabaldu nahi dau, udal funtsetatik nahiz partikularren bildumetatik aukeratutako irudien bitartez. Dokumentazino horren bidez, auzoak 83ko uriolen aurretik eukan itxurea gogoratu ahal izango da, baita antxinako herriko jaiak, tranbia zaharra eta bertako saltokiak be, besteak beste.

Uriko ondarea ezagutarazotea helburu dauen Bilbao Izan programeak, urte amaieran Bilboko Abusu auzoaren historia errepasauko dauen argazki-erakusketea osotzeko behar dituan 1980 aurretik ateratako irudiak batzeari ekin deutso, Bizkaiko uriburuko Udalak jakinarazo dauenez.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Abusu Sarean eta Andre Berri alkarteakaz, Abusu zentro soziokulturalagaz, liburutegi-sareagaz eta Bilbao Kirolak erakundeagaz alkarlanean, erakusketa honetan parte hartzera konbidau nahi izan ditu argazki personalak ixteko prest dagozan auzoko lehengo eta oraingo bizilagun guztiak. Batutako material guztia ikusgai jarriko da, inprimidutako kopietan nahiz pantailan proiektauta, Abusuko kiroldegian zemendiaren 26tik aurrera.

Bilbao Izan programeak Bilbo eta Arrigorriagaren artean kokatuta eta banatuta dagoan auzo honen historia zabaldu nahi dau, udal funtsetatik nahiz partikularren bildumetatik aukeratutako irudien bitartez. Dokumentazino horren bidez, auzoak 83ko uriolen aurretik eukan itxurea gogoratu ahal izango da, baita antxinako herriko jaiak, tranbia zaharra eta bertako saltokiak bere, besteak beste. Erakusketearen komisarioa, UPV/EHUko Historia Garaikideko Sailean irakasle dabilen Susana Serrano Historia Garaikideko doktorea izango da.

Dagoeneko formatu digitalean dagozan argazkiak bialdu nahi dituenek www.expobilbaoizan.net webgunea edo cultura@ayto.bilbao.net helbide elektronikoak erabili leikiez. Irudiak eskaneau behar dituenek, barriz, Abusuko zentro soziokulturalera eroan leikiez irailaren 26a arte (astelehenetik barikura, 16:00etatik 20:00etara) edota Ibaialdeko udal liburutegira (astelehenetik barikura, 09:00etatik 13:45era).

Bilbao Izan programearen barruan antolatutako aurreko erakusketetan, Errekalde, Basurtu, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako eta Deustu eta Begoñako eleizateetako historia errepasau da, arrakasta handiz errepasau be, tokian tokiko gazteen ikusminari adinekoen oroimena eta nostalgia gehitu jakezalako. Igaz, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalari buruzko erakusketea 60.000 lagun inguruk bisitau eben Erriberako Merkatuan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu