Bilbok kolore bizia izango dau astegoienean IX. Una Ria con Duende topaketearen hasiereagaz

Bizkaie! 2014-09-03 15:18   Musikea

Una Ría con Duende irailaren 6an, hasiko da, 20:00etan, Tablaoa Kalean atalagaz. Aurreko urtean lez, inaugurazinoko ikuskizun honek kalera aterako dau flamenkoa. Oraingo honetan, aukeratutako eszenatokia Unamuno plazea da, Berriketan proposamenagaz. Proposamen barritzaile horrek jantza flamenkoa eta txalaparta musikea buztartzen ditu.

Ibaiondoko barrutia aire eta erritmo flamenkoz beteko da bederatzigarren urtez jarraian, zapatu honetan (irailaren 6an), Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Una Ría con Duende topaketa flamenkoak hasiko diralako. Ekimen hori, gure uriko kultur hitzordu nagusien artean finkatu da, konbidautako artisten kalidadearen zein, gero eta anitzagoa dan eta arte horren adierazpen guztiak berotasunez hartzen dituan ikus-entzule kopuruaren ondorioz.

Topaketak iraila osoan iznago dira 5. barrutiko — Ibaiondoko hainbat eszenatokitan eta, ohikoa danez, jantza, gitarra, kante eta txalo-konpas tailerrakaz batera, Esapainiako artista azpimarragarrien emonaldiak izango dira, amaiera ekitaldian eszenatokira igoko dan María Vargas Cadizeko kantaorea, berbarako. Azken ekitaldi hori irailaren 27an izango da (20:00etan, Bilborocken), tradizinoa eta modernotasuna buztartuko dituan Emakumea eta flamenkoa zikloaren barruan eskainiko dan ikuskizun bikotxean.

Una Ría con Duende zapatu honetan, irailaren 6an, hasiko da, arratsaldeko 20:00etan, Tablaoa Kalean atalagaz. Aurreko urtean lez, inaugurazinoko ikuskizun honek kalera aterako dau flamenkoa, bertaratzen diran guztien gozamenerako. Oraingo honetan, aukeratutako eszenatokia Unamuno plazea da, Berriketan proposamenagaz. Proposamen barritzaile horrek jantza flamenkoa eta txalaparta musikea buztartzen ditu.

Topaketek lekua izango dabe, baita be, jantza eta beste diziplina batzuetako eskolakaz lotuta dagoan eta urtetik urtera gero eta jarraitzaile gehiago dituan bertako adierazpen flamenkoarentzat. Bertako flamenko jardunaldia hurrengo astegoienean izango da, irailaren 13an, ordu berean, Bilboko Eleizbarrutiko Museoan. Oraingo honetan, hainbat artistak, oraintsu hil dan Paco De Lucíaren lana aztertuko dabe.

Programazino eszenikoak irailaren 20an jarraituko dau, Bidebarrieta Kulturgunean emongo dan errezitaldi didaktikoagaz. New flamenco Project, tradizino flamenkoaren eta klasikoaren arteko kultur alkarrizketea bilatzen dauen musika egitasmoa da, Oscar Manuel musika zuzendariaren aginduetara.

Una ría con duende ekimenaren 2014ko edizinoak Bilborock aretoan emongo deutso amaierea bere arte programazinoari irailaren 27an (arratsaldeko 20:00etan); ikuskizun bikotxean, errezitaldi flamenkoa María Vargasegaz + Ana Fargasen eta Paco Jimenoren Mas que palabras Ikuskizun flamenkoa izango dira.

Programautako emonaldi guztiak dobakoak izango dira, Bilborocken eskainiko dan ikuskizun bikotx hori izan ezik. Ekitaldi horretarako sarrerak 15 euroan salduko dira, irailaren 9tik aurrera, Bilborocken bertan eta Power Recordsen.


Prestakuntza tailerrak

Programa didaktikoa datorren martitzenean, irailaren 9an, hasiko da, jantza, gitarra, kante eta txalo-konpas tailerretarako hastapeneko jardunaldiakaz (dobakoak). Helburua, partaideek kante, gitarra eta perkusino flamenkoaren oinarri erritmikoakaz eta melodikoakaz hartu-emonak izatea da, baita jantzearen oinarrizko mobimentuakaz be. Hastapen saio horreetarako ez da aurretik izenik emon behar, eta San Frantziskoko Udaltegian egingo dira, arratsaldeko 19:00etatik gaueko 21:00etara.

Aurreikuspenen arabera, aurreko edizinoetan lez, prestakuntzako tailerrak izango dira programearen oinarri nagusietakoak. Irailaren 15ean hasiko dira jantza klaseak eta txalo-konpas tailerra San Frantziskoko Udaltegian, eta irailaren 22tik aurrera kante eta gitarra tailerrak. Ikastaroetan parte hartzeko matrikuleak 25 euroko kostua dauka, eta lanbakoek eta Diru-sarreren Berme Errentaren jasotzaileek beherapenak izango ditue. Izena emoteko epea zabalik dago honezkero www.bilbao.net udal webgunearen eta 010 telefono zenbakiaren bitartez. Eskainitako plaza kopurua baino eskari gehiago badago, zozketea egingo da, eta zozketa horretan lehentasuna izango dabe barrutian eta Bilbon erroldatutakoek.

Una Ría con Duende topaketen helburu nagusia gure uriko biztanleei musika genero horren erritmo biziak eta energiaz betetakoak hurreratzea da. Flamenkoaren ezaugarri nagusietakoa mueta guztietako kultur eraginak bereganatzeko dauen gaitasun handia da. Euskadin eskola eta flamenko diziplinen jarraitzaile asko dagoz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu