Durangoko 49. Azokan parte hartzeko epea irailaren 30ean zarratuko da
2014-09-02 10:58 KultureaAbenduaren 5etik 8ra egingo dan Durangoko 49. Azokan parte hartu nahi daben argitaletxe, diskoetxe, produkzino-etxe, alkarte, erakunde eta banatzaileek irailaren 30era arteko epea dabe izena emoteko. Horretarako, aurreko urteetan lez, sareko izen-emotea irailaren 1etik aurrera egin daiteke www.durangokoazoka.com webgunean.
Abenduaren 5etik 8ra egingo dan Durangoko 49. Azokan parte hartu nahi daben argitaletxe, diskoetxe, produkzino-etxe, alkarte, erakunde eta banatzaileek irailaren 30era arteko epea dabe izena emoteko, antolatzaileek jakinarazo dabenez. Horretarako, aurreko urteetan lez, sareko izen-emotea irailaren 1etik aurrera egin daiteke www.durangokoazoka.com webgunean.
Nobedade nagusi bi izango ditu aurtengo edizinoak izen-emoteari jagokonez: erakusmahai erdia kontratetako aukerea eta norbanako produktoreentzako egokituko dan gunea; honetarako izena emoteko epea irailaren 15ean zabalduko da.
Bestalde, erakusmahai erdia kontratau nahi dabenek Durangoko Azokako araudian jasota dagozan baldintza batzuk bete behako ditute, besteak beste, gitxienez hiru produktu erakusgai izatea eta erakusmahaia zein enpresagaz konpartiduko daben adierazotea.
Autoprodukzinorako gunea, barritasuna
Liburu eta diskoen konsumoan ez eze, produkzinoan be aldaketak bizi doguz merkatuan. Ondorioz, autoprodukzinorako jokerea ugaritu egin da azken urteetan. Joera barriak izan leiken beharrizanari erantzuteko, edizino honetan liburuen eta diskoen autoprodukzinorako gune barria izango da. Norbere lanak produzidutea erabagi dauen sortzaileari edota alkarteari zuzendutako espazio bereiztua izango da eta izena emoten daben guztien artean konpartidutakoa. Gune barrian izena emoteko baldintza nagusia da gehienez bi produktu erakusgai izatea, Durangoko Azokearen araudia betez.
Autoprodukzinoaren gunean izango diran parte-hartzaileek izen-emote epe desbardina izango dabe: irailen 15etik urriaren 15era, eta horreek be sarean egin beharko dabe.
Durangaldeko argitalpenak
Gerediaga Alkarteak eskualdeko sortzaile, alkarte eta erakundeei ezelako kostu barik Durangoko Azokan euren produktuak erakusgai jarteko aukerea emongo deutse.
Azokearen araudi nagusia beteteaz gan, helbide fiskala Durangaldeko udalerriren baten izan behar dau eskatzaileak. Produktu guztiak Durangaldeko argitalpenak izenburupean erakutsiko dira. Izena-emoteko Gerediaga Alkartera jo behar da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!