Bost diseinatzaile bizkaitarrek bat egin dabe Guggenheim Bilbao Museoagaz 15. urteurrena ospatzeko

Bizkaie! 2012-03-08 13:55

Oraingo honetan bost diseinatzaile bizkaitar batu dira ospakizunetara: eraikina gaitzat hartuta elastikoak sortu ditue. Elastiko sorta hori Museoko Denda-Liburudendan eta on line dendan (www.tienda.guggenheim-bilbao.es) baino ez da egongo salgai, martiaren 8tik aurrera.

Paco Ibañezek errezitaldia emongo dau Bilbon Blas de Oteroren eguna ospatzeko

Bizkaie! 2012-03-08 13:04   Musikea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Blas de Otero poeta bilbotarraren (1916-1979) jaiotzearen urteurrena ospatuko dau datorren eguenean, martiaren 15ean, Paco Ibáñez kantautore valentziarrak eskainiko dauen errezitaldi bereziagaz.

EAEko biztanleen % 32 elebiduna da, V. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera

Bizkaie! 2012-03-08 10:37   Euskerea berbagai

EAEko 16 urtetik gorako biztanleen % 32 elebiduna da, % 17,2 elebidun hartzailea eta %50,8 erdaldun elebakarra, aurkeztu barri dan V. Inkesta Soziolinguistikoaren emoitzen arabera. 2006an baino elebidun gehiago dago, puntu bi gehiago.

Rith 2012, gaelikoaren aldeko lasterketea martxan

Bizkaie! 2012-03-08 09:32

Gaur, hilak 8, hasiko da Rith 2012, gaelikoaren aldeko lasterketearen bigarren edizinoa. Gaoth Dobhair (Gweedore, Donegal)-tik abiatuko da eta 1000 kilometro baino gehiago egin ondoren, Inis Mór (Aran Islands, Galway)-en amaituko da martiaren 17an, Saint Patrick eguna ospatzeko egiten dan jai egunaren barruan.

Euskal Ikasketetarako Fundazino Popularrak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2012-03-07 17:09   Euskerea berbagai

Andres Urrutiak adorea eskatu dau aurrera egiteko eta bidean lankide izateko. Alper-alperrik izango dira gure arteko hitzarmenak, letra horreek zehazten ez badira ekintza eta egitateetan. Horreen bila doaz gaur Euskaltzaindia eta Euskal Ikasketetarako Fundazino Popularra. Inor ahaztu eta gitxietsi barik, danokaz batera, euskereak eta euskalgintzeak gu danok behar gaituelako.

'Zentzua eta iraunkortasuna' egitasmoak hainbat esku-hartze artistiko gauzatuko ditu Urdaibain

Bizkaie! 2012-03-07 16:37   kulturbiz

Zentzua eta iraunkortasuna izeneko ekimena aurkeztu dabe Bilbon, 2012 Fundazinoak sustatutako 2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea ekimenaren barruan. Arte garaikidiearen alorreko hamar sortzailek hartuko dabe parte egitasmoan, naturearen, lurraldearen eta esparru publikoaren ganeko esku-hartze artitiskoen bitartez. Proiektua guztiak Urdaibain gauzatuko ditue, eta Urdaibairte izeneko ekimen artistikoaren zati dira.

Durangaldea eta Busturialdea irabazle Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketako sailkapen-fasean

Bizkaie! 2012-03-07 14:23   Bertsolaritzea

Amaitu dira Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketako sailkapen-faseko saioak, atzo Igorren eta gaur Zallan egindako saioekaz. Igorren, Arratia eta Durangaldeko taldeak lehiatu ziran; gaur, Zallan, Enkarterri eta Busturialdeko bertsolari gazteak ibili dira kantuan. Durangaldeak eta Busturialdeak egin dabe aurrera sailkapen-fasean

Fermin Muguruzaren 'Next Music Station: Lebanon', Bartzelonako Euskal Etxeko Zinemaldian

Bizkaie! 2012-03-07 12:51   Barriak

Fermin Muguruzak zuzendutako Next Music Station: Lebanon dokumentala Bartzelonan aurkezuko dabe, bertako Euskal Etxeak antolatutako Zinemaldiaren barruan. Martiaren 8an proiektauko dabe lana, eta Muguruza bertan izango da. Bartzelonako Euskal Etxeko Zinemaldia martiaren 1ean hasi, eta 30ean amaitu da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Miren Asiainek irabazi dau VI. Etxepare Saria

Bizkaie! 2012-03-07 11:50   sariak-autortzak

Miren Asiain iruindarrak sortutako Hara! albumak irabazi dau VI. Etxepare Ilustrazino Saria. Egileak berak egin ditu bai irudiak bai testua be. 6.000 jasoko ditu Asiainek, ganera lana aurton argitaratuko dau Pamiela etxeak. Edizino honetan 16 lan aurkeztu dira.

'What about Columbus' dokumentala aldi berean estreinauko dabe Euskal Herrian, Perun eta Indian

Bizkaie! 2012-03-07 11:14   Barriak

Lander Camarerok gidatutako What about Columbus dokumentala hiru lekutan estreinauko da aldi berean, martiaren 10ean: Bilboko Alondigako Golem zinema-aretoetan; Perun, Limako Ventana Indiscreta aretoan, eta Indiako Puneko Filmategi Nazionalean. Euskal Herria, Peru eta Indiakoa hiru zinemagile taldek Antoine de Saint-Exuperyren Printze txikia egokitu dabe

Garbage, Bloc Party, Mumford & Sons eta The Jon Spencer Blues Explosion bandak, Bilbao BBK Liven

Bizkaie! 2012-03-07 10:30   Musikea

Bilbao BBK Live jaialdia zazpigarren edizinoko kartela osotzen dabil; antolatzaileek jakinarazo dabenez, Garbage, Bloc Party, Mumford & Sons eta The Jon Spencer Blues Explosion taldeak be Kobetamendin izango dira garagarrilean. Horrezaz aparte, Zea Mays talde bilbotarra zuzenean ikusteko aukerea eukio dogu.

90 zinta heldu dira Zubiak, film laburren lehiaketearen lehenengo edizinora munduko toki desbardinetatik

Bizkaie! 2012-03-07 10:06   Barriak

Zubiak film laburren lehiaketearen lehenengo edizinoa Getxoko Udalak datorren martiaren 21ean ospatuko dan Arrazakeriaren kontrako Nazinoarteko eguna dala eta antolatutako egitarauaren barruan kokatzen da.

Bizkaiko Zubiak enbaxadore izentau dau Unai Basurko

Bizkaie! 2012-03-06 17:24

Bizkaiako Zubiak Unai Basurko nabigatzailea enbaxadore izentau dau, Zubiagaz lotutako ibilbideagaitik. Unai Basurkorentzat Bizkaiko Zubia monumentu bat baino gehiago da, eta beti hartu dau mundurako atetzat.

Aiarako eta Elgoibarreko mapa toponimikoak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2012-03-06 16:37   Euskerea berbagai

Aiarako eta Elgoibarreko mapa toponimikoak aurkeztu ditue oraintsu. Zezeilaren 5ean izan zan Aiarako toponimiari buruzko liburuaren aurkezpena, Arespalditzako udaletxean. Lanak 1.700-1.800 toponimo batzen ditu. Elgoibarreko mapa toponimikoa martiaren 1ean aurkeztu eben Alfredo Etxeberria alkateak, Ane Beitia Euskara zinegotziak eta Lorea Dueñas Geograma enpresako teknikariak.

Mendaroko Munlet taldeak 'Bicefalopedia' diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2012-03-06 16:09   Musikea

Munlet gipuzkoarrek argitaratu barri dau Bicefalopedia diskoa, talderaen hirugarren lana. Orain arte boskotea izan dira, baina oraingoan Ina Herr Professor eta Anita LadyFingers bikoteak osotzen dau Munlet. Elektronikea, punka eta esperimentazinoa dira Munleten osogai nagusiak. Taldeak berak produzidu dau beharra, El Cubo estudioan.

EAEko 30 bat enpresek euskal produktuak daroez gaurtik Madrilgo Gourmet aretora

Bizkaie! 2012-03-06 13:15   Jan edanak

Euskal produktuak barriro izango dira Madrilen gaurtik eguenera bitartean egingo dan Gourmet janari eta edarien 26. aretoan. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurraldearen Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak eta Hazi Fundazinoak sustatutako standean, Euskadiko elikagaigintza industriaren 30 bat enpresa izango dira.

hoPlay Bideojokoen Nazinoarteko III. Lehiaketan parte hartzeko epea edegi dabe

Bizkaie! 2012-03-06 11:19   kulturbiz

Bilboko Alondigeak hoPlay Bideojokoen Nazinoarteko III. Lehiaketearen deialdia egin barri dau. Lanak aurkezteko epea bagilaren 16an amaituko da. Sei sari izango dira, danak 6.000 eurokoak, eta Kinect saria bere bai, Microsoft enpresearen lankidetzeagaz. hoPlay garagarrilaren 13tik 22ra egingo da Kulturen Atarian.

Kulturklik atari alkarreragileak 300.000 bat erabiltzaile izan ditu urte bian

Bizkaie! 2012-03-06 10:23

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Kulturklik kulturearen atari alkarreragileak 300.000 erabiltzaile inguru izan ditu 2010eko martian sortu zanetik, eta miloe bat orri baino gehiago bisitau ditue. 500 eragile baino gehiagok euren ekarpenak egin ditue webgunean.

Vaticanoko Agiritegi Sekretuak Erdi Aroko euskal historiari buruzko garrantzi handiko informazinoa dauka

Bizkaie! 2012-03-05 17:53

Agiri horreek UPV/EHUko Europa eta Mundu Atlantikoa: boterea, kultura eta gizartea izeneko Masterreko ikasle dan Agurtzane Pazek egindako ikerketan agertu dira. Pazen lanak Vaticanoko Agiritegi Sekretuan Erdi Aroko Euskal Herriari buruz dagoan dokumentazino bibliografikoa bilduma berean kokatzen eta sailkatzen dau.

Zuberoako Maskaraden bost emonaldi egingo ditue aurten, apirilean eta maiatzean

Bizkaie! 2012-03-05 17:12   Kulturea

Gorabehera askoren ostean, aurten be Maskaradak egingo dituela jakinarazo dabe antolatzaileek. Hitzorduak apirileko lau astegoienetan eta maiatzeko batean izango dira, Hoki, Muskildi-Urdiñarbe, Lexantzü, Barkoxe eta Gamere-Zihigan. Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohien Alkarteak hartu dau Maskaradak egiteko ardurea.