'Taupadak', Arte Eder Fakultateko ikasleen erakusketea ikusgai dago Bizkaiko Batzar Nagusietan
2012-06-14 18:46 KultureaEgunotan inaugurau dabe Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa-Aretoan (Hurtado de Amezaga 6, Bilbo), Sandra Rilova eta Juanjo Viota UPV/EHUko Arte Eder Fakultadeko ikasleen margolan, grabadu eta marrazkiak batzen dituan Taupadak izeneko erakusketea. Astelehenetik barikura, 008:00etatik 21:00etara egongo da ikusgai garagarrilaren 9ra arte.
Egunotan inaugurau dabe Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa-Aretoan (Hurtado de Amezaga 6, Bilbo), Sandra Rilova eta Juanjo Viota UPV/EHUko Arte Eder Fakultadeko ikasleen margolan, grabadu eta marrazkiak batzen dituan Taupadak izeneko erakusketea. Astelehenetik barikura, 008:00etatik 21:00etara egongo da ikusgai garagarrilaren 9ra arte.
Sandra Rilovaren lanetan irudi figuratiboen bitartez irudikatutako giro zoritxarrekoa eta maltzurra erakusten da. Juanjo Viotaren lanetan, barriz, errealismo magikotik hur dagoan giro surrealistea da nagusi. Artista bi honeen 35 lan dagoz ikusgai aldi baterako erakusketan.
Erakusketa hau, UPV/EHUk eta Bizkaiko Batzar Nagusiek sinatu daben lankidetza hitzarmenaren barruan egiten dan lehenengoa da; danetara, hiru egingo dira. Arte Eder Fakultadeko Marrazketa Sailak ikasleak aukeratuko ditu eta erakusketan batzen diran lanakaz katalogo bat eratuko dau. Bestalde, Bizkaiko Batzar Nagusiek, Arte Ederretako ikasleek egindako lanen zabalkundea bultzatzeko asmoz, Bilboko Hurtado de Amezaga kaleko egoitzan dauen erakusketa-aretoa itxiko dau.
Erakusketearen aurkezpenean, Bizkaiko Batzar Nagusien lehendakari Ana Madariagak erakundeak arte ederrakaz daukan lotura estua nabarmendu dau, eta erakundearen egoitzetan ikusgai dagoan ondare artistiko aberatsaren errepasoa egin dau: Anselmo Guinea, Gustavo de Maeztu, Jorge Oteiza, Agustin Ibarrola, Jesús Mari Lazkano, Dora Salazar, Mari Puri Herrero, Iñaki Lafuente eta beste hainbeste izenek osotzen dabe bildumea, eta benetan harro sentiduten gara horretaz.
Madariagak adierazo dauenez, Batzar Nagusien asmoa ez da artelanen edukiontzi hutsa izatea, XXI. gizaldiko artea bultzatzea da asmoa eta horretarako modurik onena artista gazteei aukerea emotea da adierazo dau. Bilboko erdigunean dagoan galeria txiki eta gazte honek urte bi bete ditu, eta, Arte Eder Fakultadeko Pintura Sailaren lankidetzeagaz, Bizkaiko artista gazteei aukerea emoteko gune estrategiko eta dobakoa da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!