Worldskills 2011, lanbide heziketako mundu mailako olinpiadetara IMHko lagunak doaz

Bizkaie! 2011-09-29 11:27   Euskaldunak munduan

Juan Munin, IMHko heziketa zikloetako fabrikazino mekanikoko irakaslea eta Larraitz Uranga, IMHko fabrikazino mekanikoko ikasle eta eta Euskoskillseko eta Spainskillseko CNC Fresatzeko probetan urre izandakoa dira Worldskills 2011n parte hartuko dabenak.

Iparraldeko Konpilazinoaren zazpigarren edizinoa martxan dago

Bizkaie! 2011-09-28 18:50   Musikea

Iparraldeko Konpilazinoaren egitasmoak hainbat kontzertu antolatu ditu urrian, zemendian eta abenduan. Urriaren 1ean, esaterako, Blastwave eta Surfin Kaos taldeek Donibane Lohitzuneko gaztetxean joko dabe. Ipar Euskal Herriko musika taldeak sustatzea dau helburu Iparraldeko Konpilazioa proiektuak, eta urtero zortzi talde aukeratzen dira.

UEUk eskaintza zabala preparau dau udagoienerako Baionan, Eibarren eta Iruñean

Bizkaie! 2011-09-28 18:35   jardunaldiak

Udako ikastaroen oihartzuna oraindino desagertu ez danean, Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) bere udagoieneko eskaintzea aurkeztu dau gaur. Urria eta abendua bitartean 25 ikastaro eskainiko ditu UEUk Baionan, Eibarren eta Iruñean.

Uhinbak, euskerazko irratiak eskuko telefonoan entzuteko aplikazinoa eskuragarri dago

Bizkaie! 2011-09-28 18:20

Berria Fundazinoak Uhinbak aurkeztu barri dau, euskerazko irratiak eskuko telefonoan entzuteko aplikazinoa. Antxeta irratiak garatu dau, FitBak enpreseagaz batera. 2010. urtean Berria Fundazinoak euskerazko hedabide proiektuak laguntzeko sortutako Berria bekeari esker gauzatu da egitasmoa.

VIII. Bidaiarien Txokoak egitarau potoloa dakar

Bizkaie! 2011-09-28 15:16   jardunaldiak

Zortzigarren urtez jarraian, Begoñako barrutiak Kultura eta Hezkuntza Sailaren Bidaiarien Txokoa ekimena jasoko dau. Bertan berbaldiak, proiekzinoak, erakusketak, tailerrak eta mundu osoko musika kontzertuak eskainiko dira, ikus-entzuleak beste kultura, ohitura eta jente batzuen errealidadera hurreratzeko.

Bilboko Zirkuituak udagoieneko denporaldiari ekingo deutso

Bizkaie! 2011-09-28 13:03   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu dauen Bilboko Zirkuitua programeak udagoieneko denporaldiari hasierea emongo deutso eguenean, hilaren 29an, bederatzi antzerki ikuskizunakaz, gehienak estreinaldiak.

HABEren lana moldatzeko plan estrategikoa aurkeztu dau Eusko Jaurlaritzeak

Bizkaie! 2011-09-28 11:40   Euskerea berbagai

Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak HABEren lana moldatzeko plan estrategikoaren barri emon dau Eusko Legebiltzarrean. HABEren lan egiteko modu batzuk aldatu beharra dagoela adierazo dau, zaharkituta dagozalako, eta horregaitik, euskalduntze sistemea krisi ekonomikora eta ikasleen gitxitzera egokitu behar da.

e-Mintza aurkeztu dabe, komunikazinoa errazteko dobako aplikazinoa

Bizkaie! 2011-09-28 11:35

e-Mintza mintzamen elektronikoa da euskeraz. Programa hau doban hartzen da Internetetik, eta merkatuko ohiko edozein tabletatarako dago diseinauta. Gainera, erraz-erraz personalizau daiteke: hizkuntzea, ezaugarriak, testuak, irudiak, bideoak edo soinuak, erabiltzailearen preminen edo interesen arabera.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Ur arreak, ur garbiak' Joan Mari Irigoienen lan barria plazan dago

Bizkaie! 2011-09-28 02:00   Kulturea

Joan Mari Irigoien idazle emonkorraren Ur arreak, ur garbiak lana plazaratu barri dau Elkar argitaletxeak. 330 orrialdeko liburua da, Literatura bildumako 303.a. Nafarroako herri balizko bat irudikatu dau Irigoienek eleberri honetan, bere mendi eta ibai, eleiza eta eskola, ohitura eta zelebrekeriakaz; halan dabe, geografiaren gainetik, hazur-haragizko herritarrak dira erretratuaren protagonistak.

Euskal Liburutegi Digitala 300.000 titulugaz abiatu barri da

Bizkaie! 2011-09-27 18:36

Euskal Liburutegi Digitala aurkeztu dau Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, 350.000 irudi baino gehiago eta 300.000 orri dituan plataformea. Guneak euskal bibliografia ondarea jagoteaz gan, ikerlariek eta herritar guztiek ondare horretan sartzeko aukerea izango dabe. Tresna barriak liburuklik dauka izena. Proiektuak aurten daukan aurrekontua 690.000 eurokoa da, 550.000 Eusko Jaurlaritzarenak eta 140.000 Espainiako Kultura Ministerioaren laguntza bereziak.

Urriaren 6an hasiko da 'BLV – ART' kultur programea Bilbon

Bizkaie! 2011-09-27 17:42   kulturbiz

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala kaleak abangoardiako jarduerez eta adierazpenez beteko dira barriro be Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, inguruko zenbait kultur agentegaz alkarlanean, antolatutako BLV-ART programearen edizino barriagaz. Programea, auzo horreen garapenerako eta barriztapenerako kulturaren aldeko apustua egiten dauen Plan Bereziaren barruan dago.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Makinatxu bat ekitaldi Bilbon Miguel de Unamunoren jaiotzearen 147. urteurrenean

Bizkaie! 2011-09-27 14:52   kulturbiz

Irailaren 29an, 147 urte beteko dira Miguel de Unamuno jaio zanetik, eta Bilboko Udalak, ohikoa danez, gure uriko idazle handienetako baten egun instituzionala ospatuko dau, idazlearen bizitza eta lana gogoratzeko zenbait kultur ekitaldigaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Badatoz Bilbon Eskolatik Antzerkira, Eskolako Antzerki Lehiaketea eta Bilbaoeszenaren tailerrak

Bizkaie! 2011-09-27 14:17   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak aurrera jarraitzen dau Bilbon Eskolatik Antzerkira programeagaz. Honezkero ohikoa dan —aurten XVII. edizinoa beteko dau— Eskola Antzerki Lehiaketeagaz batera, Arte Eszenikoetarako ikus-entzule barriak trebatzea dau helburu, txikienen artean antzerkiko sorkuntza lana bultzatzeaz gan.

Iurretako banderearen mendeurrena aurten

Bizkaie! 2011-09-27 12:03

Jon Irazabalek idatzi eta banderearen historia jasoten dauen liburuxkea aurkeztuko da lehenengo. 1911 Herri batzordeak bultzatutako Herri bat, bandera bat izenburua daukan dokumentala be ikusi ahal izango da lehenengoz. Bandera bera zaharbarrituta be ikusi ahal izango da. Denporeagaz kaltetuta egon dan oihala konpondu egin da eta eleizateko ezkutua oihalean berreskuratu.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Mare Fondum alkarteak arrantza arduratsuaz jardungo dau Kantauri Meeting topeketetan

Bizkaie! 2011-09-27 12:02

Mare Fondum alkarteak iraunkortasunari eta itsas inguruneari buruzko Kantauri Meeting'11 topaketak egingo ditu urriaren 14an eta 15ean Bilboko Yohn Jauregian. Ingurumenaren kultura sustatzeko, herritarren artean ingurumenaren ganeko errespetua zabaltzeko eta itsas ekosistemen garrantzia jakinarazotea dira batzarraren helburu nagusiak.

Eusko Ikaskuntzaren Hedatuz liburutegi digitala Europeana bidez konsultagai

Bizkaie! 2011-09-27 11:34

Aurrerantzean, Hedatuz liburutegi digitalera Europeanatik sartu daitekela jakinarazo dau Eusko Ikaskuntzak. Europeana kontinente guztiko 1.500 erakunde ingururen hamabost mila objektu digital baino gehiago –liburuak, eskuizkribuak, bideoak, etab– dituen europar dokumentu base handia da. Hedatuz Europeanak daukan euskal kultur fondo handiena da

Arte Ederren Fakultateak 40. urteurrena ospatuko dau UPV/EHUren Bizkaia Aretoan

Bizkaie! 2011-09-27 11:19

40 urte pasau ondoren, Arte Ederren Fakultadeak 3 gradu eskaintzen ditu, 140 irakasle baino gehiago ditu eta 1.500 ikasle inguru joaten dira Bizkaiko Campusean (Leioa-Erandio eremuan) dagoan fakultadera.

ArteBilbao 2011, antxinako artelanak eta altzariak erosteko aukera parebakoa

Bizkaie! 2011-09-26 18:55

ArteBilbao 2011 Arte eta Antigoalekoen II. Azokea zabalduko dabe urriaren 1ean Bilboko Alondigan. Antxinako altzari eta artelanen saltzaile eta galerista onenak batuko da Bilbon. Danetara, 3.000 pieza ipiniko ditue salgai, gitxienez 50 urteko antxinakotasunak dabenak. Lan bitxiak eta bereziak egongo dira salgai Alondigan; bildumazaleentzako hitzordu aproposa da, XIX. eta XX. mendeko margolaritzaren zaleentzako bere bai.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

III. Zine Ikusezina - Filme Sozialak Nazinoarteko Jaialdia Bilbon

Bizkaie! 2011-09-26 18:54   Barriak

Irailaren 27tik urriaren 6ra bitartean, jaialdiak pantaila konbentzionaletan normalean ikusten ez diran munduaren irudiak erakutsiko ditu, politika, ingurumen eta gizarte mailan oinarrituta. Hirugarren edizino honetan, 270 izenburu baino gehiago aurkeztu dira lehiaketara; horreetatik % 40 emakumeek zuzendutakoak dira, eta 38 herrialdetako errealidadeak islatu dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Elhuyar-ek bost hiztegi ipini ditu eskuragarri iPhone eta Android plataformetan

Bizkaie! 2011-09-26 17:52

Elhuyar Fundazinoak bost hiztegi ipini barri ditu eskuragarri Android eta Iphone plataformetan, eta gaur goizean egin dau aplikazinoon aurkezpena, Europako Hizkuntzen egunagaz bat eginez.