25.000 ikusletik gora izan dira astegoienean Lekeitioko Antzerki Jaialdian

Bizkaie! 2014-07-14 18:24   Kulturea

Antolatzaileak pozarren dagoz, arrakastea izugarria izan da, dinoe. Garagarrilaren 11n, 12an eta 13an, 25.000 lagunetik gora batu ziran Lekeitioko 25. Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdian. Jaialdiak produzidutako hiru ikuskizunek -Danbor talka, Itsaslaboa eta Aupa Maurizia!- be harrera sano ona euki dabe.

Antolatzaileak pozarren dagoz, arrakastea izugarria izan da, dinoe. Garagarrilaren 11n, 12an eta 13an, 25.000 lagunetik gora batu ziran Lekeitioko 25. Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdian. Jaialdiak produzidutako hiru ikuskizunek -Danbor talka, Itsaslaboa eta Aupa Maurizia!- be harrera sano ona euki dabe.

Asteburu zoragarria izan da. Plazea, kaleak, hondartzea, portua… jentez beterik izan dira. Kaleko arte gose nabaria zan eta eguraldia lagun ikuskizun guztiek erantzun ezin hobea jaso dabe, nabarmendu dabe jaialdiaren arduradunek.

Danbor Talka-Les Choc des Tambours Deabru Beltzak eta Commandos Percu konpainien lanak eta Dantzaz taldeak sortutako Mikel Laboaren kantak oinarri dituan Itsaslaboa. Txoriak: zoroen itsasoa ikuskizunak ikusle partidea batu zituan bariku eta zapatu gauean. Jaialdiaren hirugarren produkzinoak, Gure musikari handiak. Aupa Maurizia! beharrak, harrera oso ona izan dau. Maurizia Aldaiturriaga mitikoa plazetara bueltau zan. Arratiako musikari honen bizitzearen pasarteak eta antxinako errepertorioa berreskuratu ditu Oreka Tx taldeak. Kalejira erraldoia eta emozinoa be erraldoia izan ziran.

Mr. Banana eta LocoBrusca clownak be izan dira Lekeition. Quebeceko Mr. Bananak zera esan eban emonaldiaren amaieran: ez dira sasoi onak kaleko arteentzat, ez daiguzan hilten itxi, kaleko arteek bizia emoten deutso eta uriari.

Libourneko jaialdiagaz batera sortutako Danbor Talka-Les Choc des Tambours lana abuztuan helduko da bertara, eta ostean Europako hainbat uritan erakutsiko dabe perkusinoa eta piroteknia buztartzen dituan ikuskizuna.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu