Euskerearen aurrekontuek, 'egokiak izan daitezan', aurrekontu osoaren %2 gainditu behar dabela dino Kontseiluak
2014-07-18 15:03 Euskerea berbagaiEuskerearen normalizazinoari behar dauen bultzadea emoteko lau alor nagusitan egin behar da aurrera. Alde batetik, euskerearen aldeko herri gogoa indartu behar da; bigarrenez, arkitektura juridikoaren egokitzapena behar da arauak gaurkotzeko eta hutsuneak beteteko; hirugarrenik, plangintza eragingarriak abiatu behar dira; eta azkenik, diru inbersinoak handitu behar dira.
Euskerearen Gizarte Erakundeen Kontseiluak erakundeen aurrekontuen aurrean hausnarketea egin dau eta Paul Bilbao idazkari nagusiak eta Iker Salaberria koordinatzaileak prentsaurrekoa emon eben bart Donostian, aitatu hausnarketearen barri emoteko. Orain arte Kontseiluak aurrekontu proposamenaren ganean egin dau lan; gobernuak parlamentuari aurrekontu zirriborroa aurkeztutakoan horren ganeko ekarpenak egin izan ditu, bai eta horren balorazinoa be. Halan dabe, eraginkorragoa izan daiten, aurrekontuak osotzen dabilzan garaira aurreratu dau bere lana eta espero dau aintzat hartua izango dala. Lankidetzarako deia be egin dau Kontseiluak.
Salaberriak azaldu dau euskerearen normalizazinoari behar dauen bultzadea emoteko lau alor nagusitan egin behar dala aurrera. Alde batetik, euskerearen aldeko herri gogoa indartu behar dala esan dau; bigarrenez, arkitektura juridikoaren egokitzapena behar dala arauak gaurkotzeko eta hutsuneak beteteko; hirugarrenik, plangintza eragingarriak abiatu behar dirala; eta azkenik, diru inbersinoak handitu behar dirala.
Euskal Autonomia Erkidegoari (EAE) jagokonez, proposamena Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Aurrekontu sailburuordeari eta Hizkuntza Politikarako sailburuordeari aurkeztu jake, bai eta Eusko Legebiltzarreko talde gehienei be, EAJ, EH Bildu eta PSE-EEri, hain zuzen be.
Paul Bilbaok azaldu ditu proposamenaren nondik norakoak. Proposamenok, izaera eta maila desbardinekoak dira, orokorrak eta zehatzak. Ordena mailako proposamenak egin doguz, alde batetik, aurrekontu sail barriak sortzea proposatuz, adibidez, edo euskerearen normalizazinoaren zehar-lerrotasuna bermatzeko helburuz sortutako programa barriak, esan dau.
Era berean, Bilbaok nabarmendu dau aurrekontuen inguruko eztabaidea ez dala zenbat gastetan dan bakarrik, zelan gastetan dan, zertan gastetan dan eta gastua bera zelan ordenetan dan be eztabaida interesgarriak baitira. Bestalde, zenbateko orientatiboak eskaintzera be ausartu gara. Jakin badakigu aurrekontuak politika egiteko bidea dirala. Zertan gastetan dan eta zertan ez erabagitea politika egiteko modua da, gaineratu dau.
Hamar proposamen
Kontseiluak hamar proposamen orokor egin ditu euskerearen aurrekontuak hobetzeko eta 2014ko aurrekontuak eredu hartuta, proposamen zehatz ugari jaso ditu. Proposamen orokorrei jagokenez, euskerearen aurrekontuek, egokiak izan daitezan, aurrekontu osoaren %2 gainditu behar dabe, eta, bestetik, euskerearen normalizazinoak dituan berezko ezaugarriakaitik zehar-lerro izaerea dau eta hori autortu behar jako.
Kontseiluaren ustez, gobernu batek bermatu behar dau bere sail guztiek euskerearen aldeko hizkuntza politikea egiten dabela, eta horretarako biderik egokiena Lehendakariordetza berezitua sortzea izango litzateke.
Era berean, sail guztiek, salbuespenik barik, euskalduntzea bermatuko dauen programea euki behar dabe, eta orain arte, Hezkuntza Saila baino ez da izan Hezkuntza sistemearen euskalduntzea izeneko programea euki dauena.
Inbersinoa eta araua dira administrazinoek politikea egiteko dituen bide nagusiak, eta orain arte, Kontseiluaren eretxiz, euskerearen normalizazinoari jagokonez, desorekatua izan da bien arteko erabilerea.
Bilbaok esan dauenez, kontratazino erispideak arauz zehaztu behar dira zorroztasun handiz euskerea ez dakien langilerik ez kontratetako. Horrek diru asko librauko leuke gaur egun euskerearen normalizazinoaren alorrean gastetan dan kopururik altuena funtzionarioak euskalduntzen gastetan baita. Gainera, erraztuko leuke euskeraz funtzionetako datea ezartzea eta hizkuntza eskubideen urraketeagaz amaitzeko salto handia emotea ahalbidetuko leuke, azaldu dau.
Neurri zehatzei jagokenez, adibidez, legebiltzarkideak euskalduntzeko plana eta Legebiltzarraren funtzionamendua euskalduntzeko hainbat neurri proponidu ditu. Bestetik, sail desbardinek egiten dituen erosketa eta zerbitzu kontratazinoetan hizkuntza erispideak arau bidez jartea be proponidu dau, bai eta hizkuntza eskubideen bermerako neurri zehatzak hartzea be.
Justizia eta osasuna
Kontseiluarentzat, justizia eta osasuna baltzune dira hizkuntza eskubideen bermeari jagokonez, eta bi arlo horreetan neurri zehatzak proponidu ditu egoerea bideratzeko, besteak beste, justiziaren euskalduntzea bermatzeko programea sortzea.
Osasun alorrari jagokonez, euskaldunak identifiketako bideak ezartzea, euskaldunon zirkuituak sortzea edo Euskal Herriko Unibersidadeagaz (EHU) akordio markoa egitea langile euskaldunak sortzeko proponidu ditu.
Gure ustez, 2015eko aurrekontuek ziklo barri baten hasierea erakutsi beharko leukie euskerearen normalizazinoari jagokionez. Aurrekontu orokorrek gora egin izan dabenean, 2006tik 2008ra, euskerakoen igoerea apalagoa izan da edo murriztu egin dira (2008-2010), eta aurrekontu orokorrek behera egin dabenean (2010-2012), euskerakoek jatsiera handiagoa izan dabe. Beraz, euskerearen aldeko politikek aurrekontuetan isla izan behar dabela ondorioztatzen dogu, esan dau.
Modu honetan, Kontseiluak dei zuzena egin dau orain arteko zikloei behin betiko amaierea emon eta euskerearen aldeko diruen kurbak beste noranzkoa hartu daian, goranzkoa hain zuzen be.
Amaitzeko, Bilbaok azaldu dau instituzinoen eta Legebiltzarreko taldeen esku itxi dabela proposamena. Uste dogu garaiz gabiltzala 2015eko aurrekontuetan bertan gure proposamenaren isla egon daiten, eta holan izatea espero dogu, esan dau Kontseiluko idazkari nagusiak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!