26/27 Ikasturterako aurrematrikulea zabalik AEKn
2026-06-03 10:59 Euskerea berbagaiWebinar bi eskainiko ditue bagilaren 16an.
26/27 ikasturterako matrikula epea edegita dago AEK-ko euskaltegietan eta, izena bagilak 30 baino lehen emon ezkero, hainbat abantaila izango ditu ikasleak: ikasturte honetako prezioan pagauko dau, irailean ezarriko dan igoerea ebitau eta pagetako modu malguagoa eskainiko jako, ordainketea epe gehiagotan egin ahal izateko. Horrezaz gan, lehentasuna izango dau taldeak eratzeko orduan. Apirilaren 20an zabaldu zan aurrematrikula epea eta martxa onean doa eta horrek erakusten dau jenteak datorren ikasturtean euskerea ikasteko gogoa dauela.
Beste alde batetik, AEK-k zuzeneko web bidezko aurkezpen bi eskainiko ditu bagilaren 16an, aitatutako 26/27 ikasturteari begira. Goizeko 10:00etan eta arratsaldeko 15:30ean izango dira, Maialen Otegi Saez de Egilazen (irakaskuntza arduraduna), Maialen R. Bárcenaren (irakaslea) eta Maialen Begiristain Gradoren (Nazino Kontseiluko kidea) eskutik. Helburua izango da euskerearen irakaskuntzarako AEK-k dauen metodologia eta ikastaro muetak azaltzea, baita ikasleentzako dirulaguntzen barri emotea be (aurtengo nobedadeak: Euskera Bonua EAEn, A1 eta A2 mailak doban Nafarroan...). Bertan parte hartzeko, ez dago izena emon beharrik, nahikoa da ordu horreetako batean www.aek.eus atarian sartzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
