'Taupadak berpiztu!, Amurrion atondutako Araba Euskaraz 2026an parte hartu dau Begoña Pedrosak
2026-06-15 08:41 Euskerea berbagaiHezkuntza sailburuak euskerearen indarra nabarmendu dau.
Arabako ikastolen jaia Aresketa Ikastoleak atondu dau aurten Amurrion. Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezek, Amurrioko alkate Txerra Molinuevok, Aresketa Ikastolako presidente Josu Barrenengoak eta Araba Euskarazeko presidente Unai Mendizabalek be parte hartu dabe ekitaldian.
Pedrosak euskal gizartea kohesionetan daben loturak sendotzearen garrantzia defendidu dau, baita komunidade indartsua eregiten jarraitzearen garrantzia be, gero eta handiagoa dan aldaketa sozialaren eta aniztasunaren testuinguruan: “gure erronkea etorkizunera begiratzea eta komunidade indartsu eta kohesionatua izaten jarraitzea da. Gizarteek aurrera egiten dabe persona esperientzia zein munduari begiratzeko bestelako modua bereganatzeko kapaz diranean”, esan dau, gizarte edegia, kohesionatua eta aniztasunetik komunidadea eregiten jarraitzeko gai dana aldarrikatuz.
Euskerea, etorkizuna eregiteko indargunea
Sailburuak adierazo dauenez, euskerea Euskadiren indarguneetako bat da etorkizuna eregiteko. Lur honetako hizkuntzea da, eta euskal gizartearen kultura eta mundu ikuskerearen adierazpenetako bat. Euskerea garena da, baita izan nahi doguna be.
Ikasleak eta egunero ikastetxeetan egiten dan lana be sano erabagiorrak dirala nabarmendu dau Pedrosak: datozen hamarkadetako Euskadi geure ikasgeletan dago hazten; egunero ditugu ikasgela horreetan hazten diran pertsonakan konfidantza izateko arrazoiak.
Era berean, ikastolek euskereari, hezkuntzea eta komunidadea eregiten hamarkadetan egindako ekarpena autortu dau. Esangura horretan, Aresketa Ikastoleak Amurrion eta Aiaraldean izandako zeregina nabarmendu dau hainbat belaunaldik hezkuntzeagaz, euskal kultureagaz eta euskerearen transmisinoagaz daben konpromiso kolektiboaren adibide legez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
