'Iruñeko Euskaltzaleon Martxea beste pizkunde bat eragiteko bidean urrats garrantzitsua izan da'

Bizkaie! 2026-06-15 07:25   Euskerea berbagai

Bagilaren 13an, milaka herritarrez osotutako hiru zutabek Iruñeko kaleak zeharkatu zituen.

Euskaraz bizitzeko behar dan dana lelopean atondutako Euskaltzaleon Martxaren gaineko balorazio positiboa egin dau Kontseiluakazpimarratuz gizarteko sektore, edade eta ikuspegi askotako milaka euskaltzalez bete zala Iruñea, ordezkaritza politiko eta sindikal zabalagaz.

Era berean, gazteen presentzia eta ekarpena nabarmendu ditu Idurre Eskisabelek. 

Egunerokoan euskaltzale lez ahalduntzen eta atontzen segiduteko dei egin dau Kontseiluak, euskereak behar dauen Pizkundea eragitea helburu. Gogora ekarri ditu 2036. urterako proponidutako erronkea, eta udagoienean egingo diran mobilizazinoak. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu