Euskerearen normalizazinoari buruzko proiektuak gauzatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2026-06-03 07:41   Euskerea berbagai

Bilboko Mediku Zientzian Aademiak eta Euskaltzaindiak.



Bilboko Mediku Zientzien Akademiak eta Euskaltzaindiak estreinako lankidetza-hitzarmena sinatu dabe euskerearen normalizazinoari buruzko proiektuak gauzatzeko eta Euskaltzaindiak euskerearen arloan ezarritako arauak zabaltzeko. Era berean, Euskaltzaindiak erantzuna emongo deutse Bilboko Mediku Zientzien Akademiak egindako konsultei, konsultok euskal lexikoari, gramatikeari, ortografiari eta, oro har, euskerearen araugintzearen bestelako gaiei buruzkoak diranean. Ekitaldian izan dira Miren Agurtzane Ortiz Bilboko Mediku Zientzien Akademiako presidentea, Ricardo Franco ohorezko presidentea eta Andres Urrutia euskaltzainburua.

Argitalpenen arloan, alkarlana bultzatu eta baterako argitalpenak sustatuko dira, euskerazko testuak edo ikerketa nahiz zabalkunde-lanak batera kaleratzeko, holan, erakundeok euskerearen inguruan sortutako testugintzea zabaltzeko. Era berean, erakunde horreek lankidetzan ibiliko dira beka, ikastaro eta programak sortu eta egin daitezan.

Azkenik, Euskaltzaindiak euskerearen bilakaerea aztertzeko eta arautzeko egiten dituan lanak ahalbidetzeko asmoz, ehun eta hamar miloetik gora testu-berba barrubatzen dituan datu-basea aberasteko, Bilboko Mediku Zientzien Akademiak gordetako edota sortutako ahozko zein idatzizko testu-moltsoak erabilteko adostasuna erakutsi dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu