Erabaki baikorra
2026-06-01 07:34 Euskerea berbagai2028ko Baxoan ikasleek Berezitasun bat euskeraz egiten ahalko dabe.
Gure eskaerari erantzunik, aste honetan hainbat batzar egin doguz. Ministroak joan dan astegoenean esan zituanak baieztu izan jakuz: 2028ko Baxoan ikasleek Berezitasun bat euskeraz egiten ahal izango dabela eta Ahozko Handiko frogea be parte batean. Erabaki baikorra da.
Bestalde, Matematikako azterketeari jagokonez, bagilaren 12an egingo dabe Etxepare Lizeoko ikasleek euskeraz. Ulertu dogu ikasleen ondoizatea babestua izango dala eta ez dituela kaltetuko euskeraz egingo diran matematikako azterketak zuzenduak izango dirala.
Horregaitik, aurrikusita geunkazan mobilizazioak bertan behera geldituko dira, baita bagilaren 6an Bordelen egitekoa geunkana be.
Eskertzen ditugu azken hilebeteotan mobilizau diran ikasleak, familia guztiak, gure eskaerak Parisera eroan dituen parlamentariak, babesa adierazo deuskuen Euskal Herriko hautetsi guztiak, irakasle eta langileak, eta zehatz Herri Urratsera etorritako milaka herritarrak. Urratsez urrats, gure hizkuntzeari zor jakon ezagupena lortuko dogu.
Egun, bihar, etzi: Azterketak Euskaraz!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
