Basque Culinary Centerrek Derion egingo dauen udalekuko leku guztiak bete dira

Bizkaie! 2014-07-18 11:39

Hamabost-hamazazpi urte bitarteko hogei neska-mutilek hartuko dabe parte Derioko BCulinary Udan gastronomia-udalekuan, garagarrilaren 21etik 30era artean. Bigarren edizino honetako leku guztiak bete dirala jakinarazo dabe antolatzaileek.

Gazteek, ezkaratzeko sekretu guzti-guztiak ezagutzeko aukerea eukiteaz aparte, besteak beste, arrantza ontzi batera igongo dira eta artzain bategaz gaztaia eta ogia zelan egiten dira ikasiko dabe udalekuan. Gaztaia Bizkaiganen egingo dabe, eta han ardi eta behi produkzinoa hurretik ikusiko ditue; Bizkaiko kostaldean, portu eta azoka garrantzitsuenetara joango dira; eta, Basque Culinary Center bisitauko dabe Luis Arrufaten eskutik

Derioko Nekazaritza Eskolan emongo diotue hamar egunak, 14.000 metro koadroko baserri eskola ederrean. Egoitzea, egongelea, tailerrak egiteko guneak, ortuak, fruta arbolak, txakolin mahastia eta aire zabaleko guneak ditu baserriak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu