Gaztelugatxe, zazpi mirarietako bat

Bizkaie! 2014-07-17 11:02

Bilboko Guggenheimen ostean, Bizkaian gehien bisitautako lekuen artean bigarrena, Gaztelugatxe da lekurik miragarriena. Onarpen hori lortu dabe beste sei paraje honeek be: Somiedoko Parke Naturala (Asturias), Gata lurmuturra (Almeria), Las Medulas (Leon), Lagunas de Ruiderako Parke Naturala (Gaztela-Mantxa), Fuente De (Kantabria) eta As Catedrais hondartzea (Lugo).

Allianz Global Assistance aseguru etxeak antolatuta, Espainiako Estaduko Zazpi Mirari Naturalak izentetako botazinoa izan da oraintsu. Hautagai askoren artean Gaztelugatxek jaso eban boto gehien, eta, ondorioz, Bilboko Guggenheimen ostean, Bizkaian gehien bisitautako lekuen artean bigarrena, Gaztelugatxe da lekurik miragarriena. Onarpen hori lortu dabe beste sei paraje honeek be: Somiedoko Parke Naturala (Asturias), Gata lurmuturra (Almeria), Las Medulas (Leon), Lagunas de Ruiderako Parke Naturala (Gaztela-Mantxa), Fuente De (Kantabria) eta As Catedrais hondartzea (Lugo).

Bermeoko alkate Idurre Bidegurenek jaso dau bart plaka bereizgarria, Gaztelugatxeko eskaileretan. Ekimenaren sustatzaileek ibilaldi bat antolatu dabe zazpi paraje miragarri horreek ezagutzeko, eta Gaztelugatxe izan da lehenengoa; horregatik izan da izentapena jasoten lehenengoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu