Bilbok Poesiaren Nazinoarteko Eguna ospatuko dau erdi aroko emakumeen poesiari eskainitako kontzertu-errezitaldiagaz
2012-03-19 11:42 kulturbizBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Poesiaren Nazinoarteko Eguna ospatuko dau datorren eguaztenean, martiaren 21ean, Erdi Aroko emakumeen poesiari eskainitako kontzertu baten bitartez.
Dominika Etxart kantari zuberotarra joan jaku
2012-03-19 10:53 MusikeaDominika Etxart kantari zuberotarra barikuan, hilak 16, hil zan, 79 urte zituala gaixotasun luze baten ostean. Eleizkizunak domekan izan ziran, Altzürükün. Niko Etxarten aitak lan handia egin eban Zuberoako kantak berreskuratzen eta zabaltzen; berak batutako asko eta asko ia galduta egozan.
ari ari ari, TOKERO LEHENDAKARI!! Aparte Esne, gorantziek Txuseri! KAR KAR KAR!!! ezzztz ostia, brometan diñostat!KAR!KAR!KAR! bo tunning-makina, ongozak!
Erantzuna | Txapelketako protagonistak (II)
'Guggenheim+' ekimenak museoko bazterrik ezkutuenak erakutsi ditu
2012-03-16 14:00 KultureaMuseoko leku ezezagunenak erakutsiko ditu Guggenheim+ ibilbide bereziak, izan be bisitariek ikusten ez dituen txokoak agirian geratuko dira. Guggenheim+ bisitaldia martiaren 30etik aurrera egongo da salgai, hiru hizkuntzatan, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Ez dabe euskerazko bisitaldirik aurreikusi.
Gernikako bonbardaketearen nazinoarteko oihartzuna aztergai, 75. urteurrenean
2012-03-16 13:20Gernika Gogoratuz bakearen ikerketa zentroak Gernikako bonbardaketearen 75. urteurrena dala-eta antolatuko dituen ekitaldiak aurkeztu ditu. Berbaldiez gan, jardunaldiak eta topaketak atondu ditue apirilaren 24tik aurrera.
Andres Trapiello eta Agustin Fernandez Mallo aurrez aurre Eztabaidak Literatureagaz programan
2012-03-16 13:04 KultureaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Eztabaidak Literatureagaz ekimenak, narrazino eredu barriei buruzko hitzaldia proposatzen dau datorren martitzenerako, martiaren 20rako, Andrés Trapiello eta Agustín Fernández Mallo idazleen eskutik.
'Elhuyar' aldizkariak webgune barria estreinau dau
2012-03-16 10:05Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak webgune barria estreinau dau, aldizkaria.elhuyar.org helbidean. Elhuyar zientzia eta teknologia gaiak euskeraz eta dibulgazino-mailan argitaratzen dituan agerkari bakarra da. Papeleko bertsinoan jasoten diran edukiak sarean dagoz webgunean, gura dauenaren esku.
UPV/EHUk urrezko dominea emon deutso Bizkaiko Foru Aldundiari
2012-03-16 01:00Iñaki Goirizelaia erretoreak dominea emoteko ekitaldian azaldu dauenez: Bizkaiko Foru Aldundiari emon deutsagun Urrezko Dominak geugaz izan dauen lankidetza sakonaren erakusgarri izan nahi dau; izan be, gure alboan jardun dauelako, UPV/EHUren Bizkaiko Campusaren garapen akademiko hobea eta erakargarriagoa lortzeko.
Dada Company-ren 'Kokorikoko' ipuina heldu da
2012-03-15 16:49 Euskerea berbagaiKokorikokok, animalien izenak ikasteko liburu barritzaile honek, gurasoak umeakaz aisialdi alai eta goxo bat igarotea dau helburu. Ipuin hau animalien eta honeen inguruan dagozan elementuen izenak eta oinarrizko kontzeptuak euskeraz barruratzeko sortua izan da.
'Garunaren eskuineko hemisferiotik' zinema-zikloa, Artium museoan
2012-03-15 14:44 BarriakArtium museoak Garunaren eskuineko hemisferiotik zinema-zikloa antolatu dau martiaren 16tik 28ra bitartean. Sei lan emongo ditue, film laburrak zein luzeak, tartean. Garunaren eskumako hemisferioa bizten laguntzen daben norbanakoaren eta taldearen nortasunaz, konpromisoaz eta jazoera arrunten transzendentzia dabe ardatz pelikulek.
Ibon Sarasola hizkuntzalari eta idazleak Euskadi Ikerketa Saria irabazi dau
2012-03-15 13:43 sariak-autortzak2011ko Euskadi Ikerketa Saria irabazi dau Ibon Sarasola (Donostia, 1946) hizkuntzalari, idazle eta euskaltzainak. Epaimahaiak Sarasolaren zintzotasun zientifikoa azpimarratzeaz gan, bizitza osoan euskerearen alde egindako lanaren garrantzia goraipatu dau
Herensuge hegalduna izango da maiatzaren 4tik 11ra egingo dan Fant, Bilboko Zine Fantastiko Jaialdiaren irudia
2012-03-15 13:27 BarriakFant, Bilboko Zine Fantastiko Jaialdia martxan dago honezkero. Barriro be, aurrerapena, fantasiazko generoagaz dogun urteroko hitzordua iragarteko diseinau dan kartelaren eskutik dator. Joan dan urtean Bilbo txikitero zonbiek inbadidu baeben, eta aurreko urtean Mom aramua bazan bizi bildurgarria hartu ebana, oraingo honetan mehatxua airetik dator, herensuge hegaldun moduan.
Iñaki Irasizabal idazle durangarrak 'Orbe auziaren ingurukoak' nobela baltza kaleratu barri dau
2012-03-15 11:03 KultureaIñaki Irasizabal idazle durangarrak aurkeztu barri dau Orbe auziaren ingurukoak nobela baltza, Elkar argitaletxeagaz. Joseba Orbe idazlearen hilketea da istorioaren abiapuntua; hurrengo eleberriak polemika handia izango dauela iragarri dau, eta handik gitxira mendian hilda topauko dabe. Kasuak zeresan handia emongo dau, bai gizartean bai komunikabideetan.
Gaztelupeko Hotsak eta Capsula Austingo SXSW jaialdian
2012-03-14 17:29 MusikeaGaztelupeko Hotsak diskoetxea egunotan, martiaren 13tik 18ra, Austinen (Texas, AEB) martxan dagoan South By Southwest SXSW jaialdian parte hartzen dago. Texas-eko uriburuan batzen dira urtean zehar musikearen industrian zeresana emongo dabenak.
'Puppyk be 15 urte' argazki lehiaketea abian jarri dau Guggenheim Bilbao Museoak
2012-03-14 16:28Martiaren 15etik apirilaren 15era bitartean, Museoaren Facebook gunean, partaideek 1997tik gaur arteko argazkiak igon behar ditue, Puppyren ondoan bizitako momentu gogoangarri bat jasoten dabenak.
Lea Artibai eta Durangaldeko taldeak izango dira Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketako finalean
2012-03-14 16:18 BertsolaritzeaAmaitu dira Bertsolari Gazteen XX. BBK Sariketako sailkapen-faseko saioak eta finalaurrekoak. Martiaren 13an eta 14an egin ziran finalaurrekoan. Derion eta Markinan. Finalerako Lea Artibai eta Durangaldeko taldeak sailkatu dira.
Creativity Meeting Point, Bilbo sormen industrien topaleku
2012-03-14 13:51 jardunaldiakCreativity Meeting Pointen laugarren edizinoak Bilbo sormen industrien nazinoarteko topalekua bihurtuko dau egunotan, martiaren 15era bitartean. Hainbat enpresek industria arloan daukezan esperientzia barritzaileak izango ditue berbagai Bilboko Itsas Museoan. Besteak beste, robotikea, diseinua, kulturearen ekonomia eta sormena landuko ditue nazinoarteko makina bat adituk.
Martiak 31: 75 urte
2012-03-14 12:00Aurten Durangoko Bonbardaketearen 75. urteurrena beteko da. Hori dala eta Gerediaga Alkarteak ahalegin berezia egin eta hainbat ekitaldi antolatu ditu, besteak beste, Jon Irazabal Agirrek idatzitako liburuaren aurkezpena: Gerra Zibila Durangaldean 1936-1937, martiaren 27an, arratsaldeko 19:00retan Santa Susana eleizan.
Joseba Gotzon kantariak euskal futbol selekzinoaren 75. urteurrena ospatzeko bireari ekingo deutso apirilean
2012-03-14 10:56 MusikeaEuskal futbol selekzinoa Eusko Jaurlaritzeak sortu eban 1937. urtean eta lehenengo partidua Pariseko Printzipeen Parkean jokatu eben 1937ko apirilaren 26an, Gernikako bonbardaketa egunean.
epaimahaikide-crimina! bertso-saioak epaituten etsakiat, baie alkarrizketak eta (batez be!) photoshop(merke)-tunning-guarriorrak iten gero ta hobeto habil e, Esne!!KK-KAR!KAR!KAR!!!
Erantzuna | Txapelketako protagonistak (II)