Jorge Stoilov Villosladak egin dau 2014ko Fun & Serious Game Festivaleko kartel ofiziala
2014-09-01 10:36 kulturbizJorge Stoilov Villoslada da 2014ko Fun & Serious Game Festival jaialdiaren Gentlepad kartel ofizialaren egilea. Bideo-jokoen jaialdiren laugarren edizinoa zemendiaren 28tik abenduaren 3ra arte izango da Bizkaiko uriburuan, barriro be bideo-jokorik onenak saritzeko, aisialdiaren eta joko serioen arloetan.
Jorge Stoilov Villoslada da 2014ko Fun & Serious Game Festival jaialdiaren Gentlepad kartel ofizialaren egilea. Bideo-jokoen jaialdiren laugarren edizinoa zemendiaren 28tik abenduaren 3ra arte izango da Bizkaiko uriburuan, barriro be bideo-jokorik onenak saritzeko, aisialdiaren eta joko serioen arloetan.
Fun & Serious Game Festivaleko antolatzaileek jakinarazo dabenez, lanbidez, telekomunikazinoetako injinerua da jaialdiak laugarren edizinoaren irudia aukeratzeko antolatutako lehiaketearen irabazlea, eta, afizinoz, diseinatzaile grafikoa.
Irabazleak 1.500 €-ko saria irabazi dau, eta bere diseinua 2014. urteko Fun & Serious Game Festivaleko irudi ofiziala izango da.
Honen moduko diseinu bat sortzeko, hainbat zirriborro egiten doguz aurretik, eta jaialdiaren izaereagaz hoberen bat etor daitekeena ikusten joaten gara. Bideo-jokoei buruzkoa zanez errazagoa izan da, niri asko gustetan jatazalako, azaldu dau Jorge Stoilov, eta pozarren azaldu da sariagaz. Ezustekoa izan da, izan be, jente asko dago arlo honetan lan egiten, eta sinistezina izan da ni aukeratzea. Horrezaz gan, lehiaketan aurkeztutako beste kartelak ikusi dodaz eta oso maila ona egon da finalisten artean.
Dagoeneko F&S jaialdiaren tradizinoa da urte bakotxaren kartela aukeratzeko lehiaketa baterako deialdia egitea. Antolatzaileek adierazo dabenez, aurten 300 kartel baino gehiago aurkeztu dira. Horregaitik lehiaketearen ekimena arrakastatsu bihurtu dala ziurtatu dabe.
Fun & Serious Game Festival jaialdia bideo-jokoen sektoreko gure herrialdeko ekitaldi nagusi moduan finkatu da. Laugarren edizino honetan hainbat nobedade izango dira, eta zinemearen munduko, mobikorren sektoreko, enpresa-ekimenaren eta Youtuber fenomenoaren eragin nabariak be izango doguz.
Fun & Serious Game Festival jaialdiak Eusko Jaurlaritzearen, SPRIren, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoa jasoten dau. Horrezaz gan, Bilbon egoitzea dauen Digipen amerikar unibersidadearen aholkularitza estrategikoa, eta Virtualware konpainiaren eta Espainiako Bideo-jokoen Alkartearen (AEVI) laguntzinoa be jasoten dau
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!