Soziolinguistika Klusterrak VIII. Batzar Orokorra egin dau

Bizkaie! 2012-06-15 11:30   Euskerea berbagai

Estatutuek Batzar Orokorrerako arautzen dituen ohiko atal formalak aztertzeaz gan (aurreko urteko balorazinoa, urteko plana eta aurrekontua, zuzendaritzearen osoketea…) Alkartearen estatutu barriak onartu eta Euskaltzaindia ohorezko bazkide izentau da.

Bixente Zaraguetak, Aquariumeko presidenteak ondo etorria emon ondoren, Soziolinguistika Klusterrak, bagilaren 14an, Donostiako Aquariumean egin dau bere VIII. Batzar Orokorra. Batzar horretan parte hartu dabe ondoko erakundeak: Emun Kooperatiba, Eusko Ikaskuntza, Topagunea, Artez Euskara Zerbitzua, Elhuyar Aholkularitza, AEK, Gipuzkoako Urtxintxa, Mondragon Unibersidadeko Humanidade eta Hezkuntza Zientzien Fakultadea, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Alkartea eta Aztiker.

Estatutuek Batzar Orokorrerako arautzen dituen ohiko atal formalak aztertzeaz gan (aurreko urteko balorazinoa, urteko plana eta aurrekontua, zuzendaritzearen osoketea…) Alkartearen estatutu barriak onartu eta Euskaltzaindia ohorezko bazkide izentau da.

Batzar Orokorrean 2012-2015 Plan Estrategikoa aurkeztu da. Plan Estrategiko horren arabera, Soziolinguistika Klusterraren zeregina soziolinguistika-ezagutza sortzea eta kudeatzea da. Eta asmoa, barriz, honako hau: euskal hiztun komunidadearen erronkei, interesei eta beharrei eta euskal soziolinguistika ezagutza teorikoaren garapen beharrei erantzuteko diziplinarteko eta kalidadezko ikerketa, garapen, barrikuntza eta ezagutzeko kudeatzeko proiektuak lankidetzan egitea.

Esangura horretan, aldi barrirako sei arlo estrategiko zehaztu dira:

• Soziolinguistika arloko IGB agente bihurtzea.
• Soziolinguistika ezagutza kudeatzeko agente bihurtzea.
• Nazinoartekotzea.
• Erakunde barritzailea bihurtzea.
• Erakundea maila ekonomikoan sendotzea.
• Erakundea sendotzeko, izaera eta egituratzeari buruz hausnartzea, erabagitea eta gauzatzea.

Azken buruan, 2011ko Euskal Herriko Kaleetako Ahozko Hizkuntza-Erabilerearen Neurketearen emoitzak primizian aurkeztu jakez bazkideei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu