Euskal Encounterrek robot artean ospatuko dau 20. urteurrena

Bizkaie! 2012-07-06 15:07

Atzera be, nazinoartean erreferentziazkoa dan topaketa honek parte-hartze arrakasta handia lortu dau, 4.096 jesarleku edo plazak orain dala hile batzuk agortu baitziran, eta antolatzaileek itxaron zerrendea zarratu behar izan dabe partaide gehiegi aurkeztu diralako. Danetara, 6.000 parte-hartzaile inguru alkartuko ditu partyak.

Robotikeak inoiz baino presentzia gehiago izango dau hogeigarren Euskal Encounterren. Estaduko party handi eta zaharrenak garagarrilaren 26 eta 29 artean zabalduko ditu ateak Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre eraikinean. Aurten, gainera, bisitarien egonaldia erosoagoa izan daiten, guneen kokapena berrantolatu da. Atzera be, nazinoartean erreferentziazkoa dan topaketa honek parte-hartze arrakasta handia lortu dau, 4.096 jesarleku edo plazak orain dala hile batzuk agortu baitziran, eta antolatzaileek itxaron zerrendea zarratu behar izan dabe partaide gehiegi aurkeztu diralako. Danetara, 6.000 parte-hartzaile inguru alkartuko ditu partyak.

Horrezaz gan, milaka bisita espero ditue antolatzaileek, kontuan izanda igaz 16.000 persona hurreratu zirala 35.000 metro koadroko aretora. Partaideek 20 Gigabiteko konekzino-abiadurea izango dabe eskura, holako ekitaldietan eskaintzen daben abiadurea baino askoz be handiagoa, eta etxeetan izaten dana baino milaka aldiz azkarragoa.

Euskal Encounterren 20. urtebetetzean robotikea izango da nagusi. Ikusmin handia sortu dabe irratiz kontrolautako VEX roboten lehiaketek. Norgehiagokan ibiliko dira futbolean, voley ballean eta saskibaloian. Robot hezitzaileen erakustaldiak eta tailerrak be izango dira.

Bideojokoek be presentzia garrantzitsua izango dabe egitarauan. Online jokalarien komunidade azpimarragarrienetako batzuk parte hartuko dabe partyan, eta euren jokoak ekarteaz zein lehiaketak antolatzeaz arduratuko dira.


Bisitarientzat erosotasun gehiago

Hirugarren urtez antolatu da aurten Opengune zona, eta oraingoan be sarrerea dobakoa izango da hurreratu nahi dauen guztiarentzat. Aurten, gainera, kokaleku barria eukiko dau guneak, BECera standak ikustera hurreratu nahi dabenak erosoago sar daitezen. Bisitariek punta-puntako produktu teknologikoak erosteko eta proposamen teknologiko aurreratuenak ezagutzeko aukerea izango dabe.

Hari bako gailu bitartez, informazinoa eta zerbitzuak eskuratzeko aukerea emoten daben mobikortasun teknologiak izango dira, bideojokoakaz batera, Openguneko ardatz. Era berean, Euskaltel Fundazinoa, ekitaldi honen antolakuntzearen arduradun nagusia, berbaldien egitarau interesgarria preparetan dabil.


Gameguneren 10. ekitaldia

Gamegune bideojokoen lehiaketa profesionala egingo da hamargarren urtez. Txapelketa hori munduko garrantzitsuenetako bat da eta planetako talde onenak aurrez aurre jarriko ditu BECen. Counter Strike 1.6 ezagunean jokatuko dabe eta milaka lagunek jarraituko ditue partidak. Igaz, esaterako, 130 herrialdetako 100.000 zalek ikusi zituen kanporaketak eta finala.

Jarduera horreez gan, hardware eta software libreko lehiaketak izango dira, eta partaideek euren ordenagailuen errendimendua eta itxura estetikoa hobetzeko lan egin beharko dabe. Programazinoagaz lotutako frogak be izango dira, baita arte digitalagaz eta aisialdiagaz lotutako ekintzak be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu