Poeren 'Kontakizunak' eta Defoeren 'Robinson Crusoe' gaurkotuta berrargitaratu ditu Elkar etxeak

Bizkaie! 2012-04-04 11:34   Kulturea

Edgar Allan Poeren Kontakizunak eta Daniel Defoeren Robinson Crusoe liburuak berrargitaratu ditu Elkar etxeak, sasoi barrietara egokituta, bai hizkuntzeari bai itxureari jagokonez. LiburuoK Literatura Unibertsala bilduman kaleratu zituan Ibaizabal argitaletxeak; Defoerena 1998an, eta 2000n, Poerena. Koro Navarrok eta Aintzane Ibarzabal itzultzaileek zuzendu eta moldatu ditue lanak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Sopelako XIX. Esaera Zaharren Txapelketea apirilaren 21ean izango da

Bizkaie! 2012-04-04 11:08   Bertsolaritzea

Sopelako Esaera Zaharren Txapelketeak 19 urte beteko ditu aurten, udalerri bizkaitarreko AEK-k Udalaren lankidetzeagaz antolatuta. Aurten, apirilaren 21ean izango da, Ur isuria.. gaitz biltzen! lelopean. Julio Soto nafarra eta Arrate Illaro algortarra izango dira bertsolari konbidatuak, eta parte-hartzaileek bertso bakotxa jagokon esaera zaharragaz lotu beharko dabe.

Inoizko izen-emote gehien, Amorebieta-Etxanoko kaleko-musiken Haizetara jaialdian

Bizkaie! 2012-04-04 10:30   Musikea

15 herrialdetako 41 bandek emon dabe izena Haizetara jaialdian, Amorebieta-Etxanoko Udalak jakinarazo dauenez. Kale-musikearen nazinoarteko jaialdia da Haizetara, eta aurten zortzigarren edizinoa egingo da, bagilaren 22tik 24ra bitartean.

Joakin Berasategi Sendoa argitaletxeko sortzailea hil da

Bizkaie! 2012-04-03 18:09   Kulturea

Joakin Berasategi Sendoa argitaletxeko sortzailea eta buru izandakoa astegoienean hil zan, 73 urte zituala. 1980an sortu eban Sendoa. Antonio Zabalaren Auspoa bildumako editorea be izan zan.

Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak 2012ko lankidetza hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2012-04-03 17:41   Euskerea berbagai

Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak aurtengo lankidetza hitzarmena sinatu barri dabe. Akademiaren izenean, Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu dau eta, Foru Gobernuaren izenean, Maximino Gómez Euskarabidearen zuzendari kudeatzaileak.

Phenomena Experience ekimenak Kubrick eta Raimiren lanak proiektauko ditu Bilbon

Bizkaie! 2012-04-03 15:54   Barriak

Fant Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren 18. edizinoaren barruan, Phenomena Experience saioa egingo dabe Bilbon, maitzaren 10ean. Madrilen eta Bartzelonan arrakasta handia izan dau ekimenak, eta Bilbon be halan izatea espero dau Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak.

Eraso! 'Ez gara inoiz hilko'

Bizkaie! 2012-04-03 15:14   Musikea

Iluntasunetik argira, zazpi urte luze pasau dira. Halabeharrez hausi eben maiztasuna, bizibarritu eta hausnarketea egiteko. Ez Gara Inoiz Hilko bosgarren diskoa da Eraso! taldearen erabagia. Bizirik sentiduteko apustu sendoa, eta hautsak harrotzeko bildurrik ez dauena.

2012ko Bilboko Aste Nagusiko kartel lehiaketea eta Bertako pop-rock erakustaldia martxan dagoz

Bizkaie! 2012-04-03 15:01

Bilboko Udaleko Jaietako Batzordeak aurtengo Aste Nagusia iragarteko kartela aukeratzeko lehiaketan eta Bertako pop-rock erakustaldian parte hartzeko prozesuan abiatu barri ditu. Kartelak aurkezteko azkenengo eguna bagilaren 15a da, eta maketak bialtzekoa, apirilaren 30a.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

UEUk liburu digitalak kaleratzeari ekin deutso

Bizkaie! 2012-04-03 14:26

Udako Euskal Unibersidadea (UEU) liburu elektronikoa argitaratzen hasi da; momentuz, 2011n argitaratutako lanak PDF formatuan egongo dira, baina laster ePUB lez be izango dirala jakinarazo dabe erakundeko arduradunek. Etorkizunari begirako apostua da, UEUko iturriek adierazo dabenez.

Barrikuntzea eta kooperatibismoaren ganeko hiru lan argitaratu ditue EHUk eta Center for Basque Studies-ek

Bizkaie! 2012-04-03 14:02

AEBetako Nevadako Unibersidadeko Center for Basque Studies-ek barrikuntzea, kooperatibismoa eta lehiakortasunaren ganeko Euskal Herriko Unibersidadearen (EHU) hiru lan argitaratu ditu: Innovation: Economic, Social and Cultural Aspects, Basque Cooperativism" eta "Behavior and Organizational Change.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Danimarkako 'Afvist' lanak irabazi dau Getxoko Zubiak Film Laburren I. Lehiaketea

Bizkaie! 2012-04-03 12:33   Barriak

Arrazakeriaren kontrako tokiko burruka eta kultur artekotasuna, bizikidetza eta errespetua sustatze aldera antolatu dau lehiaketa Getxoko Udalak.

Leioako Umore Azokeak 20 estreinaldi eskainiko ditu maiatzaren 17tik 20ra bitartean

Bizkaie! 2012-04-03 11:43   Kulturea

XII. Umore Azoka-Leioako Kaleko Artisten Azokeak aurtengo edizinoaren egitaraua osotu barri dau. Danetara 45 konpainiak parte hartuko dabe jaialdian: horreetatik, 14 EAEkoak dira; 18 estadu espainiarrekoak; eta, 13 beste herrialde batzuetakoak. Aurtengo Leioako Umore Azokea maiatzearen 17tik 20ra bitartean egingo da.

Errimak Exkaxko taldeak irabazi dau Bardoak 2012 txapelketea

Bizkaie! 2012-04-02 18:44   Bertsolaritzea

Errimak Exkaxko taldeak irabazi eban zapatuan Bardoak 2012 Nafarroako taldekako bertsolari txapelketea, Leitzako frontoian, 500 bat lagunen artean. Eneko Fernandez, Estitxu Fernandez eta Iñigo Olaetxea bertsolarioek osotu dabe Errimak Exkaxko taldea.

Bizkaie!-k 10 urte, eta aurrera egiteko indarrez

Bizkaie! 2012-04-02 15:44

Bizkaie! atari digitalak hamar urte beteko ditu laster, hain zuzen be apirilaren 8an. Bizkaierea zabaldu, indartu eta idatzizko ereduan normalizazino prozesuan laguntzeko asmoz abiatu zan 2002ko udabarrian. Hamar urteotako balorazinoa eta etorkizunerako erronkak azaltzeko prentsaurrrekoa izan da goizean, Bilboko BBK Salan.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Mikel Irizar izentau dabe Topaguneko presidente

Bizkaie! 2012-04-02 11:40   Euskerea berbagai

Topagunea euskera alkarteen federazinoak Mikel Irizar izango dau presidente hurrengo urteetan, izan be hori erabagi dabe alkarteetako ordezkariek, astegoienean Durangon egindako batzar nagusian. Euskaldunon alkarteen mobimentua eraldaketa prozesu sakon batean dagoala nabarmendu dabe Topaguneko kideek, eta eginkizun horretan Irizarrek hartuko dau zuzendaritza batzorde barritua gidatzeko ardurea.

'Sustrai Erreak-2. Guernica 1937' azterlana argitaratu dabe 'Aldaba' aldizkariak eta Gernikazarra taldeak

Bizkaie! 2012-04-02 10:35   kulturbiz

Sustrai Erreak-2. Guernica 1937 liburua aurkeztu barri dabe, Gernikako bonbardaketearen 75.urteurrenaren harira. Aurkezpen-ekitaldia Gernikako Batzar Etxean egin eben. Gernikako bonbardaketearen inguruko azterlan zabala da liburua, Aldaba aldizkariaren zuzendaritzeak eta Gernikazarra historia taldeak egindakoa

Mundumira 2012 Leintz Gatzaga eta Eskoriatzan egingo da, maiatzaren 18tik 29ra

Bizkaie! 2012-03-30 15:39   kulturbiz

Mundumira munduko kulturen jaia Leintz Gatzaga eta Eskoriatzan egingo dabe aurten, maiatzaren 18tik 29ra, antolatzaileek jakinarazo dabenez. Musikea, kirola, turismoa, gastronomia, antzerkia eta beste hainbat jarduera izango dira aukeran Mundumiran.

Soziolinguistika Klusterrak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2012-03-30 11:17   Euskerea berbagai

Soziolinguistika Klusterrak eta Euskaltzaindiak erakunde bien arteko hitzarmena sinatu dabe. Klusterraren izenean Jaime Altuna presidenteak sinatuko dau, eta Euskaltzaindiarenean Andres Urrutia euskaltzainburuak. Hitzarmenaren helburua erakundeen arteko alkarlana sortzea da, euskerearen normalizazinoari buruzko proiektu partekatuak gauzatzeko.

II. Eskutartie, Udabarriko Artisautza Azokea Bilbon, martiaren 30etik apirilaren 9ra

Bizkaie! 2012-03-30 10:56   Kulturea

Eskutartiek lurralde guztietako ordezkariak izango ditu. Bizkaia izango da ordezkari gehien izango dituana, danetara, 14; Gipuzkoak 2; Nafarroak 2, Arabatik 3 etorriko jakuz eta Iparraldetik bat.

Alvaro Gurrea irakasleak 'Kosallu' nobelea kaleratu barri dau

Bizkaie! 2012-03-28 15:11   Kulturea

Alvaro Gurrea irakasleak Kosallu liburua kaleratu dau Ttarttalo argitaletxeagaz. Kosallu izen erreala da, existiduten da, etxe bateko izena. Nobelea irakurten dauenak igarriko dau zein herritako etxea dan, dino egileak. Gizon berezia izan zan Kosallu, José Allu zan bere benetakop izena, eta urrunetik etorri zan, inork ez ekian zergaitik eta zertara.