Hiru hilabete eta hamar urte bitarteko umeentzako hezkuntza-egitaraua antolatu dau Guggenheim Bilbao Museoak

Bizkaie! 2012-10-03 11:58   jardunaldiak

Baby Art 3 eta 12 hilebeteko umeentzako jardueren bidez umeek koloreen gustoa, materialen soinua eta espazioaren testurea ezagutuko ditue. Gurasoek lagunduta, soinuaz, argiaz, koloreaz eta eskulanez esperimentauko dabe. Jolasaren bidez zentzumenak eta arteagazko interesa pizteko modu bat da. Baby Art domekatan izango da, urrian, zemendian eta abenduan.

Mina eta umorea Bertol Arrietaren 'Alter ero' ipuin liburuan

Bizkaie! 2012-10-03 11:30   Kulturea

Zortzi ipuinez osotu dau Bertol Arrietak Alter ero liburua. Eguneroko jazoerak izan ditu abiapuntu idazle zarauztarrak bere bigarren liburuan. Susa argitaletxeak kaleratu dau lana.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Nestor Basterretxeak sortu dau aurtengo Durangoko Azokearen kartela

Bizkaie! 2012-10-02 15:45   Kulturea

Aurtengo Durangoko Azokearen kartela aurkeztu dabe Durangoko San Agustin aretoan. Nestor Basterretxea artista ezagunak sortu dau irudia, enkarguz, prentsaurrekoan azaldu dabenez. Artistea bera eta Aiert Goenaga, Durangoko Azokako zuzendaria, izan dira kazetarien aurrean.

Bilboko Zirkuituak eguenean ekingo deutso auzoetan antolatzen dauen antzerki denporaldiari

Bizkaie! 2012-10-02 15:39   jardunaldiak

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu dauen Bilboko Zirkuitua programeak udagoieneko denporaldiari eguenean, hilak 4, emongo deutso hasierea, bederatzi antzerki ikuskizunakaz, horreetako batzuk estreinaldiak.

Jasone Osorok nerabeentzako 'Ezekiel nora ezean' plazaratu dau

Bizkaie! 2012-10-02 14:59   Kulturea

Jasone Osoroidazle elgoibartarrak Ezekiel nora ezean nerabeei zuzendutako nobelea kaleratu barri dau. Elkar argitaletxearen Taupadak bilduman argitaratu dabe. Personaia beraren bigarren lana dau egileak.

Santurtziko Nazinoarteko XXXIII. Antzerki Jaialdia urriaren 19tik zemendiaren 25era izango da

Bizkaie! 2012-10-02 14:09   Kulturea

Santurtziko Nazinoarteko Antzerki Jaialdiak eszena-ikuskizun anitza eskainiko deusku, besteak beste, komedia, thrillerra, antzerki soziala, jantza-antzerkia, musika-antzerkia, operea, jantza garaikidea eta abar, Bizkaiko Antzerki Jaialdirik zaharrena dan honen ezaugarrietako bat publiko mota guztien gogoko lanak eskaintzea da eta.

Euskal musikeak BECeko plaza erraldoia beteko dau zemendiaren 10ean

Bizkaie! 2012-10-02 13:40   Musikea

Zea Mays, Zuloak, Berri Txarrak, Esne Beltza eta Willis Drummond taldeek osotuko dabe Becatu jaialdiaren kartela zemendiaren 10ean. 14.000 lagunentzako lekua izango da BECen. Sarrerak salgai dagoz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Arian A2.1 euskerea ikasteko metodoa plazan

Bizkaie! 2012-10-02 11:15   Euskerea berbagai

Arian euskerea ikasteko metodo lez sortu zan, ikasleak eguneroko hainbat egoeratan komuniketan ikasteko helburuagaz. Horretarako, Arian metodoak komunikazinoan oinarritutako ekintzak proposatzen ditu, euskera-ikasleak ulermena eta erabilerearen bidez hizkuntzea menperatu daian.

Eskaintzea euskeraz daben Getxoko 28 akademien barri zabaldu dau Udalak liburuxka batean

Bizkaie! 2012-10-02 10:58   Euskerea berbagai

Ekimena, GEHI euskerea sustatzeko hitzarmenaren barruan kokatzen da, oso garrantzitsutzat joten dogulako eskolatik edo lanetik kanpo egiten diran jarduerak euskeraz egin ahal izatea, hizkuntzearen erabilerea sustatze aldera, eta horretarako akademien datuak batu doguz getxotarrei helarazoteko, azaldu dau Koldo Iturbe Euskara zinegotziak.

Dana prest Andoainen domekan Kilometroak jaia hartzeko

Bizkaie! 2012-10-01 18:17   Euskerea berbagai

Aita Larramendi ikastoleak hartuko dau aurtengo Kilometroak jaia, urriaren 7an. On egin lemapean, bost guneak eta 6,3 kilometroko ibilbidea prest dagoz domekan milaka euskaltzale hartzeko. Egunotan aurkeztu ditue jaiaren azkenengo zehaztasunak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zea Mays taldearen kontzertua, besteak beste, aurtengo BLV – ART egitarauan protagonista

Bizkaie! 2012-10-01 14:17   jardunaldiak

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala kaleak abangoardiako jarduerez eta adierazpenez beteko dira barriro be Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, inguruko zenbait kultur agentegaz alkarlanean, antolatutako BLV-ART programearen edizino barriagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

UPV/EHUk lehenengo mailetarako eskainitako plazen % 98 bete ditu dagoeneko

Bizkaie! 2012-10-01 11:20

aurreko urteagaz konparauta, lehenengo mailetarako eskaini diran plazen kopuruak behera egin dauen arren (igaz 9.110 eskaini ziran), bai matrikulak zein okupazino mailea hazi egin dira, 2011-2012 ikasturtean 8.477 ikasle barri sartu baitziran UPV/EHUn, okupazinoaren % 93 izan zana.

François Ozonen 'Dans la maison', 60. Zinemaldiko Urrezko Maskor

Bizkaie! 2012-09-30 02:00   Barriak

François Ozonen Dans la maison lanak irabazi dau Donostiako Zinemaldiko sari nagusia. Urrezko Maskorraz aparte, gidoi onenaren saria be jaso dau zinemagile frantsesaren pelikuleak. Pablo Berger bilbotarraren Blancanieves-ek Epaimahaiaren Sari Berezia lortu dau.

Zornotzako Barnetegiak 20 urte

Bizkaie! 2012-09-28 14:45   Euskerea berbagai

Zornotzako Barnetegiaren jarduna, batez be, euskera eskolak emotea izan da zabaldu zanetik, eta 20 urteotan handik pasau diran ikasleak 20.000tik gora dira.

Bilbo, Manhattaneko Film Laburren Jaialdiaren uriburu bihurtuko da

Bizkaie! 2012-09-28 12:55   Barriak

Bilbo 2012ko Manhattan Short Film Festival jaialdiaren uriburu bihurtuko da gaur, hilak 28, eta bilbotarrek bertan parte hartzeko eta botoa emoteko aukerea izango dabe.

Getxoko Udalak frantsesa sartu dau bere webgunean

Bizkaie! 2012-09-28 12:30

Getxoko Udalaren webguneak dauen turismoari buruzko atala lau hizkuntzatan dago, hau da, euskeraz, gazteleraz, ingelesez eta, aste honetatik aurrera, frantsesez be bai.

Irakurketa antzeztua eta lore eskaintzea Miguel de Unamunoren jaiotzearen 148. urteurrenean

Bizkaie! 2012-09-28 12:06   jardunaldiak

Miguel de Unamuno 1864ko irailaren 29an jaio bazan be, gaur, hilak 28, eskainiko deutso omenaldia Bilboko Udalak, Iñaki Azkuna alkateak eguerdiko 12:00etan, bere izena daroan plazan egingo dauen lore eskaintzeagaz. Arratsaldeko 19:30ean, barriz, Bidebarrieta Kulturgunean, Gaitzerdi Teatroren irakurketa antzeztua izango da, egileak idatzitako antzezlan batean, 1918an estreinautako Fedra tragedian, oinarritutakoa.

Ikutzeko artea erakusgai, Bilboko Arte Eder Museoan

Bizkaie! 2012-09-28 10:58   Kulturea

Itsu edo ikusmen arazoak dituenentzako erakusketa berezia edegi dabe Bilboko Arte Eder Museoan, Iberdrola enpresearen babesagaz. Artelanak ezagutzeko teknika aitzindari bati esker, museoko bilduma iraunkorreko bost maisulanez gozetako aukerea eukiko dabe bisitariek.

Pablo Berger bilbotarraren 'Blancanieves' pelikulea, Oscar sarietan

Bizkaie! 2012-09-27 15:49   Barriak

Pablo Berger bilbotarraren Blancanieves pelikulea izango da Espainiaren ordezkari Oscar sarietan. Espainiako Zinema Akademiak jakinarazo barri dau albistea. Mexiko zinemearen Ariel Sarietan be, pelikula bera joango da Espainiaren izenean.

'Euskararen Herri Hizkeren Atlasa'-ren IV. liburukia argitaratu dau Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2012-09-27 15:33   Euskerea berbagai

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa-ren IV. liburukia argitaratu dau Euskaltzaindiak. Aurkezpena bariku eguerdian egin dabe, Iruñeko Kondestablearen jauregian. Kontzeptu ugari bildu eta landu ditue, arlo biren ganean: etxe-abereak eta etxea bera.