46 ikertzaile euskaldunen tesiak txiokatu ziran atzo txiotesia2 lehiaketan

Bizkaie! 2014-11-19 13:52

#txiotesia2 lehiaketeak 176.133ko audientzia izan dau. Danetara, 147 txiolarik 777 txio idatzi zituen: 332 originalak, 427 aitamen eta 18 bertxio.

Emozino handiko eguna izan zan atzo, #txiotesia2 eguna, hain zuzen be. Lehiaketan parte hartzeko izena emon behar ez izateak egunak zer emongo dauen ez jakitea dakar. Igaz 86 izan baziran be, aurten ikertzaile euskaldun barriak ezagutzeko aukerea izan da, 46 zehatz esateko.


Egunak emandakoak laburrean:

- 46 ikertzailek hartu dabe parte.

- 23 emakume eta 23 gizon.

- Parte-hartzaileen % 30 doktorea izan da, gehiengoa beraz, doktoregaia.

- Ikertzaileak Cantabriako Unibersidadea, Deustuko Unibersidadea, Grenobleko Unibersidadea, Lancasterreko Unibersidadea, Leedseko Unibersidadea, Madrilgo Unibersidade Autonomoa, Mondragon Unibersidadea, Tennesseko Unibersidadea, UNED, UPNA/NUP eta UPV/EHUkoak izan dira.

- Parte hartu daben ikertaldeak izan dira besteak beste: Azti-tecnalia, Biocruces, CicBiogune, CicNanogune, DeustoTech, DIPC (Donostia International Physics Center), Hazitegi Ikerketa Taldea, IK4-Ikerlan, IXATaldea eta Ingeniería Software y Tiempo Real Ikerketa Taldea.

- Tesien jakintza esparrua zabala izan da, besteak beste: Ekonomia, Kimikea, Biologia, Hezkuntzea, Literaturea, Kazetaritzea, Soziologia, Fisikea, Informatikea, Hizkuntzalaritzea, Matematikea, Kirola, Psikologia eta Elektronikea.

- Parte-hartzaileen % 39ak informazino atxikia erabili dau txioetan: gehiengoak argazkiak bialdu ditu baina bideoak eta audioak be erabili dira.

- Parte-hartzaileen % 27k Twitter kontua zabaldu dau txiokatzeko.

- Parte-hartzaileen % 70 barria izan da lehiaketan eta beraz, igazko parte-hartzaileen % 30 animau da aurten be.


#txiotesia2 traolaren jarraipenetik aitatzeko datuak:

- 147 txiolari ibili ziran.

- 777 txio idatzi ziran: 332 originalak, 427 aitamen eta 18 bertxio.

- 176.133ko audientzia izan dau ekimenak.

- 621.870 aldiz zabaldu da traola Twiterren.

- Umapen egun osoan izan zan joera nagusia #txiotesia2 traola.

- Txio gehien 18:00etatik 19:00etara idatzi ziran: 24 txiolarik 90 txio idatzi zituen.


Ebazpena eta sari-banaketea:

Irabazleak nortzuk diran epaimahaiaren botoek erabagiko dabe egunotan eta datorren astean emongo ditue jakitera. Horretarako, sari-banaketa ekitaldia zemendiaren 26an, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean (12:00) izango da. Bertan gainera, Jon Mattin Matxain ikertzaileak berbaldia emongo dau: Ikerketa buruan eta ibili munduan.

Jon Mattin Matxain (@TxoniMatxain) UPV/EHUko Kimika Fakultadeko eta Donostia International Physics Centereko (DIPC) ikertzailea da eta bere lanak euskeraz zabaltzeko hainbat ekimen abiatu ditu. Besteak beste Nola ikasi kimika kuantikoa izutu gabe bloga editetan dau eta 2013an abiatu zan #KulturaZientifikoa sareko ekimen arrakastatsuaren sortzailea be bada.

Zemendiaren 26ean eskainiko dauen Ikerketa Buruan eta Ibili Munduan berbaldian ikerketearen nazinoarteko abenturak eta anekdotak izango ditu berbagai.

Sari-banaketa ekitaldiak lehiaketako parte-hartzaile guztien topagune izan nahi dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu