Canal + kateak euskerazko azpidatziakaz estreinauko ditu filmak abendutik aurrera

Bizkaie! 2014-11-18 10:00   Euskerea berbagai

Akordio honi esker, Canal+ kateak jatorrizko bersinoan eta euskerazko azpitituluakaz eskainiko ditu bere estreinaldi gehienak (euskeraz eta gaztelaniaz sortutako lanak izan ezik beste guztiak azpititulauko dira). Holan, ikusleak puntako telesailak eta filmak konsumiduteko aukerea izango dau hemendik aurrera. Eusko Jaurlaritzearen ustez, emondako pausu hau oso garrantzitsua da euskerearen normalizazinoari jagokonez.

Cristina Uriartek, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak, Patxi Baztarrikak, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, eta Alex Martínez Roigek, Canal+ kateko Edukien Zuzendari Orokorrak, Eusko Jaurlaritzeak kate pribatuagaz sinatutako lankidetza hitzarmenaren barri emon dabe Donostian. Akordio honi esker, Canal+ kateak jatorrizko bersinoan eta euskerazko azpitituluakaz eskainiko ditu bere estreinaldi gehienak (euskeraz eta gaztelaniaz sortutako lanak izan ezik beste guztiak azpititulauko dira). Holan, ikusleak puntako telesailak eta filmak konsumiduteko aukerea izango dau hemendik aurrera. Eusko Jaurlaritzearen ustez, emondako pausu hau oso garrantzitsua da euskerearen normalizazinoari jagokonez.

Eusko Jaurlaritzak Canal+ kateagaz sinatutako akordioa 2014ko abenduaren eta 2016ko abenduaren artean garatuko da. Urtero, gutxienez 100 filmi jarriko jakez azpitituluak (gitxienez 100 film 2015ean eta beste horrenbeste 2016ean), eta horreei 2014an azpitituluak jarriko jakezan 47 film gehitu behar jakez.

2014an, 2 telesaili jarriko jakez azpitituluak eta 2015ean eta 2016ean, barriz, gitxienez 11 telesail azpititulauko dira.

Akordio garrantzitsu honi esker, ikusleak Canal+ kateak eskaintzen dituan mundu mailako telebistako estreinaldi garrantzitsuenetako asko (bai filmak eta baita telesailak be) jatorrizko bersinoan eta euskerazko azpitituluakaz ikusi ahal izango ditu. Holan, beste aurrerapausu garrantzitsu bat emoten da euskerearen normalizazinoari jagokonez.


Ondokoak dira azpititulauko diran zenbait film eta telesailen izenak:

2014:

- Zinema estreinaldiak: Gravity, Blue Jasmine, Prisoners, August, American Hustle, La Grande Bellezza, Monsters University eta Turbo.

- Telesailak: The Newsroom (hirugarren denporaldia) eta The Blacklist (bigarren denporaldia).

2015etik aurrera:

- Zinema estreinaldiak: Interstellar, Silence, How to Train Your Dragon2, Dawn of the Planet of the Apes, Lucy, Xmen: Days of the Future Past, Exodus: gods and kings, Noé, 300: Rise of an Empire, Edge of Tomorrow edo Godzilla.

- Telesailak: House of cards (3. denporaldia), Girls (4. denporaldia), Looking (2. denboraldia), Mad Men (7. denporaldia), Game of Thrones (5. denboraldia), Orange Is the New Black (3. denporaldia), The Blacklist (2. denporaldia), Masters of Sex (3. denporaldia), Ray Donovan (3. denporaldia), The Knick (2. denporaldia), Leftlovers (2. denboraldia), True Detective (2. denporaldia) eta Silicon Valley (2. denporaldia).

Akordio honi esker, Estadu mailako euskal hiztunakana be heldu nahi da, izan be, unibersoa Estadu mailako euskal hiztunak izango litzatekez. Euskadin, 54.571 etxek daukie izena emonda Canal+ katean (bagilaren 30eko datuen arabera) eta Nafarroan 20.029ik. Etxe horreetako bakotxeko ia 3 lagunek (2,95) ikusten dabe Canal+. Beraz, esan daiteke, Euskadin bakarrik, 160.000 lagunek baino gehiagok ikusten dabela kate pribatu hau. Ikusle horreei, gainera, EAE-n Canal+1 katea eskaintzen daben beste operadoreen (Telefónica edo Euskaltel) bezeroak gehitu behar jakez. Euskaltelen abonatuen bidez, EAEn 130.000 etxetara heltzen da Canal+.

Kontuak kontu, Eusko Jaurlaritzearen eta Canal+ katearen artean sinatutako akordioaren aurrekontu osoa 369.332,26 eurokoa da. Hizkuntza Politikarako sailburuordetzeak 191.250 euro jarriko ditu. 21.250 euro 2014ean; 85.000 euro 2015ean; 85.000 euro 2016ean. Ganerakoatelebista kateak jarriko dau.

Aitatzekoa da Canal+ ez dauela azpititulu horreen jabetzarik. Kate pribatuak azpitituluak sortzeko beharrezkoak diran medioak jarten ditu eta horreek ustiatzeko urtebeteko eskubidea dauka. Urtebetea pasauta, Eusko Jaurlaritzearenak izango dira azpititulu horreek. Akordio honi esker, entzumen ezgaitasuna daben ikusleek be film eta telesail horreek euskeraz konsumidu ahal izango ditue.
 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu