Adierazpen askatasuna, memoria historikoa eta kultur aniztasuna berbagai Bilbon

Bizkaie! 2014-11-18 14:42   jardunaldiak

EHUko Zuzenbide Fakultadeko Bizkaiko ataleko Administrazino Zuzenbidea Sailak Adierazpen askatasuna, memoria historikoa eta kultur aniztasuna jardunaldiak antolatu ditu datorren eguztenerako eta eguenerako, zemendiaren 19 eta 20rako, Bizkaia Aretoan, Bilbon. Topaketa hori Cartooning for Peace erakusketeagaz batera egingo da eta Paueko Unibersidadeko eta EHUko irakasleek parte hartuko dabe.

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Zuzenbide Fakultadeko Bizkaiko ataleko Administrazino Zuzenbidea Sailak Adierazpen askatasuna, memoria historikoa eta kultur aniztasuna jardunaldiak antolatu ditu datorren eguztenerako eta eguenerako, zemendiaren 19 eta 20rako, Bizkaia Aretoan, Bilbon. Topaketa hori Cartooning for Peace erakusketeagaz batera egingo da eta Paueko Unibersidadeko eta EHUko irakasleek parte hartuko dabe.

EHUko iturriek jakinarazo dabenez, Cartooning for Peace erakusketeak tolerantzia eta adierazpen askatasuna ardatz nagusitzat dituen karikaturak eta nazinoarteko prentsako marrazkilariek egin dabenak batzen ditu.

Jardunaldietan izango diran parte-hartzaileen artean, Jean-Pierre Massias (Paueko Unibersidadea), Iñaki Lasagabaster (EHU), Jon Landa (EHU), Magali Besse (Paueko unibersidadea), Agustín García Ureta (EHU), Iñigo Lazkano (EHU), Unai Aberasturi (EHU) eta Nieves Arrese (EHU), Jose Ignacio Cubero (EHU), Maite Uriarte (EHU), Iñigo Urrutia (EHU) eta Eneritz Zabaleta (Paueko Unibersidadea) dagoz.

Jardunaldiak amaitzeko mahai-inguru bat egingo da eguenean, Euskerazko egunkarien egoerea izenburupean. Martxelo Otamendi (Berria), Bingen Zubiria (Deia) eta Euskalherria Irratiko eta Enbata aldizkariko ordezkari bana izango dira hizlariak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu