Pedro Maria Unanue Nazinoarteko Kantu Lehiaketeak mundu osoko 88 kantari batuko ditu Bilbon
2014-11-19 14:18 MusikeaZemendiaren 22an hasi eta 29an amaituko da kantu lehiaketearen hamabosgarren edizinoa. Kanporaketa eta finalaurrekoak Juan Crisostomo de Arriaga Konserbatorioan egingo ditue, finala, ostera, Euskalduna Jauregian. Hainbat herrialdetako parte-hartzaileak izango dira, gehienak emakumeak, 54 danetara. Irabazleek 12.000na euro jasoko ditue.
Zemendiaren 22an hasi eta 29an amaituko da kantu lehiaketearen hamabosgarren edizinoa. Kanporaketa eta finalaurrekoak Juan Crisosotomo de Arriaga Konserbatorioan egingo ditue, finala, ostera, Euskalduna Jauregian. Hainbat herrialdetako parte-hartzaileak izango dira, gehienak emakumeak, 54 danetara. Irabazleek 12.000na euro jasoko ditue.
Miren Josune Ariztondo Kultura diputaduak eta Olatz Saitua abeslari, irakasle eta epaimahaiko idazkariak sariketearen zehaztasun guztiak emon ditue prentsaurrekoan. Hogei bat herrialdetatik etorritako 88 kantarik hartuko dabe parte Pedro Maria Unanue Bilbao-Bizkaia Nazinoarteko Kantu Lehiaketan, 54 emakumek eta 34 gizonek.
Euskal Herriko hiru kantari dagoz: Teresa Albero, Leire Gomez eta Elena Barbe sopranoak. Txina, Erresuma Batua, Errumania, Japonia, Kuba, Suitza, Kongo, Armenia, Kolonbia, Espainia eta abarreko kantariak izango dira, baina parte-hartzaile gehien, 37, Hego Koreatik etorriko dira.
Kanporaketak zemendiaren 22, 23, 24 eta 25ean egingo dira, eta finalaurrekoa, 26an. Saio guztiak 16:00etan hasiko dira, Juan Crisostomo de Arriaga Konserbatorioan. Sarrerea debalde da. Finala, barriz, hilaren 29an izango da, 19:30ean Euskaldunan. Azkenengo emonaldi horretan kantariek Bilbao Orkestra Sinfonikoa izango dabe lagun, Cristobal Soler maisuaren zuzendaritzapean.
Olatz Saituak kantu lehiaketetan parte hartzearen garrantzia izan dau berbagai. Persona garrantzitsuen eretxia entzuteko aukerea dauka abeslariak, indar asko emoten dau horrek. Zuzentzeko aukerea be eskaintzen dau. Saririk irabazi ez arren be, garrantzitsua da, azaldu dau. Lehiaketotan sariak irabazteak edo parte hartzeak ospea emoten deutso kantariari, entzunaldiak eskatzeko oso garrantzitsua da, berbarako. Beste herrialde batzuetako jentea ezagutzeko aukera ezin hobea da, ganera, musikearen munduan derrigorrez ibili behar da herriz herri, eta holan gauza asko ikasten dira.
Bai kanporaketak bai finalaurrekoa Juan Crisostomo de Arriaga Konserbatorioan egingo dirala nabarmendu dabe Ariztondok eta Saituak. Konserbatorio ederra daukagu, ondo kokatua dago eta auditorioaren akustikea oso ona da. Eraikina ezagutzen ez dabenak harrituko dituala uste dabe. Aurrera begira, musika ekitaldi gehiago antolatzeko asmoa daukie.
Hainbat sari banatuko dira
Maria Bayo kantari ezaguna izango da epaimahaiburua Olatz Saitua kantari lirikoa eta Bilboko Juan Crisostomo de Arriaga Kontserbatorioko irakaslea, barriz, idazkaria. Kide kide izango ditu Emilio Sagi Arriaga antzokiko zuzendari artistikoa, Pauolo Abrao Sao Pauloko Opera Konpainiako zuzendaria, Helmut Deutsch pianista eta konpositorea, June Andersoson kantaria sopranoa, Cesidio Niño ABAO-OLBEko zuzendari artistikoa, Marjana Lipovsek kantari mezzosopranoa, Ruben Fernandez Agirre piano-jolea, eta Olatz Saitua kantari lirikoa eta Bilboko Konserbatorioko irakaslea.
Lehiaketea emakumezko eta gizonezkoen kategoriatan egingo da, eta hiruna sari izango dira: lehenengo saria, 12.000 euro; bigarrena, 7.000 euro; eta, hirugarrena, 4.500. Horrezaz aparte, beste hiru sari banatuko dira: Publikoaren Aparteko Saria (2.500 euro), Kritikearen Aparteko Saria (2.500) eta Euskal kantaro onenarentzako aparteko saria (3.000). Lehenengoa, finalean erabagiko dabe ikusleek, eta beste biak berenberegi osotutako Kritarien Batzordea dalakoak.
Sari berezi batzuk be banatuko ditu hainbat erakundek. BBK Fundazinoak 3.000 euroko ikasketa-boltsea emongo dau eta ABAO-OLBEk hurrengo denporaldiko opera-kontzertu batean parte hartzeko aukerea. Sao Paulo Opera Konpainiak emakumezko eta gizonezko finalista bana aukeratuko ditu datorren urteko denporaldian eurekaz kontzertu bi abesteko. Amaitzeko, Alfredo Krauss Musika Alkarteak (AMAK) Bizkaiko Udabarri Musikala zikloko emonaldietan parte hartzera konbidauko ditu finalista bi.
UNESCO barruan dagoan Musika Lehiaketan Munduko Federazinoaren barruan dago Pedro Maria de Unanue sariketea.
Lehiaketeagaz bat eginez, Kultura diputaduak Konserbatorioan berta egunotan ikusgai dagoan Pedro Maria de Unanue. Lehen euskal tenore unibersala erakusketearen barri emon dau. Kantari ondarroarraren opera-jarduerea azaltzen dau erakusketeak, Europan zehar egindako bidaien bitartez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!