Euskerearen transmisinoari buruzko lan-jardunaldia egin dabe gaur Bilboko Foru Liburutegian

Bizkaie! 2014-11-18 14:42   Euskerea berbagai

Alkarbide Bizkaiko Lurralde Historikoko udal eta mankomunitadeetako euskera zerbitzuen bilguneak bost orduko mintegia antolatu dau gaur goizean, Foru Liburutegian.  Soziolinguistikan doktore eta Nafarroako Unibersidade Publikoko irakasle Paula Casaresek gidatu dau jardunaldia.

Mintegiaren helburu nagusia izan da, transmisinoaren sustapenean, "gure lurraldeko euskera zerbitzuek orain arte egindako ibilbidea aztertu eta aurrera begirako pausu barriak propondu, ikuspegia aldatuta".

Jardunaldian udalerri, udal-elkarte eta  mankomunidade honeetako ordezkariak izan dira: Abadiño, Abanto Zierbena, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbo, Busturia, Durango, Elorrio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Igorre, Ispaster, Leioa, Lemoa, Mungia, Ortuella, Santurtzi, Trapagaran, Zaldibar, Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Orozko, Ugao-Miraballes eta Zeberio, Arrieta, Fruiz; Laukiz eta Maruri-Jatabe, baita Durango, Enkarterri, Txorierri, UEMA eta Uribe Kostako mankomunidadeak bere bai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu