The Saurs, The Wizards eta Music Komité taldeak dira Bilbao Hiria 26. Pop Rock Lehiaketako irabazleak
2014-11-11 09:47 MusikeaBilbao Hiria Pop Rock Lehiaketearen 26. edizioa amaitu da honezkero, eta The Saurs (Bartzelona), The Wizards (Bizkaia) eta Music Komité (Cadiz) izan dira Pop Rock, Metal eta Elektronika eta Beste Joera Batzuk modalidadeetako irabazleak, hurranez hurran.
Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Saileko Gazteria Zerbitzuak antolatzen dauen Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketearen 26. edizioa amaitu da honezkero, eta The Saurs (Bartzelona), The Wizards (Bizkaia) eta Music Komité (Cadiz) izan dira Pop Rock, Metal eta Elektronika eta Beste Joera Batzuk modalidadeetako irabazleak, hurranez hurran. Sailkatze fasean lez, Bilborocken izan ziran azken faseko kontzertuak.
Epaimahaia musika arloko 15 adituk osotu dabe (bost modalidade bakotxeko) eta modalidade bakotxean finalera heldu ziran hamar taldeetako irabazleen izenak aukeratzeko ardurea izan dau.
Gauzak holan dirala, Pop Rock modalidadean Frank (Gipuzkoa) eta The Puzzles (Kantabria) taldeak bigarren eta hirugarren postuan sailkatu dira, eta Metal modalidadean, Highlights (Bizkaia) eta The Descent (Bizkaia) taldeek bigarren eta hirugarren saria jaso dabe. Irabazleek 5.000na euro jasoko dabe, bigarren sailkatuek 2.500na euro, eta hirugarrenek 1.200na euro.
Elektronika eta Beste Joera Batzuk kategoria irabazi dauen Music Komité taldeak, barriz, 2.200 euroko saria jasoko dau. Era berean, Eate (Bizkaia) taldea izan da ezustean maila polita emon dauena eta, ondorioz, 1.100 euroko saria eskuratu dau.
Lehiaketearen helburua taldeen lana sustatzea eta zabaltzea da, nazinoarte mailako eta estadu mailako beste hainbat taldegaz eszenatokia konpartiduten daben neurrian.
Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketako 26. edizinoan izen emotea % 10 hazi da hiru modalidadeetan. Igazko emoitzakaz alderatuz, Bilborock aretoak % 25eko igoerea izan dau (2.500 persona inguru) sailkatze faseetara eta finaletara hurreratutako publikoari jagokonez. Era berean, publikoaren botoei jagokenez, erantzuna handiagoa izan da aurtengo edizinoan igaz baino, eta % 12 inguru hazi da parte hartzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!