VI. Arkeologia Topaketak egingo ditue Bilbon asteon

Bizkaie! 2014-11-25 10:45   jardunaldiak

Bilboko Arkeologia Museoak arkeologia topaketen edizino barria hartuko dau egunotan, zemendiaren 25etik abenduaren 3ra bitartean. Arkeologiaren arloan aurkeztu diran edo laster aurkeztekoak diran tesiak aurkeztuko diea. Bost berbaldi  programau ditue. Lehenengo saioan, Jose Angel Lekandak Vasconia: desde el otro lado de la frontera (siglos V-VII) berbaldia eskainiko dau.

Zemendiaren 26an, Sergio Escribanok Estudiando la vajilla de la abuela: razones, modos y conclusiones de una investigación sobre la cerámica de los siglos XII y XIV izango dau berbagai, eta 27an,  Maite Garcia Rojasek Hace 12.000 años en el País Vasco. Recurrencias e innovaciones técnicas ante un cambio climático gaia jorratuko dau.

Hurrengo astean, hitzordu bi izango dira: abenduaren 2an, Arqueología de los animales en la Edad Media. Álava en el contexto de la Península Ibérica, Idoia Grauren eskutik; eta, Los últimos bisontes y renos de la costa vasca, Jone Castaños. Saio guztiak 19:00etan dira.

Berbaldiak adituei eta arkeologia zaleei zuzenduta dagoz, eta eguneroko berbakeran, teknizismo eta formulazino akademikorik erabili barik" egingo dira. Jardunaldien ganeko argibide gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu