Bilbao Mendi Film Festivalak Montxo Armendariz omenduko dau

Bizkaie! 2014-12-18 14:46   Barriak

Bilboko Alondigako auditorioan, Felix Linaresek aurkeztuko dau gaurko ekitaldia, eta Montxo Armendarizegaz batera bertan izango dira Patxi Bisquert (Tasio) eta Paco Sagarzazu (basozaina) aktoreak, eta Koldo Lasa erregidorea. Hitzordua arratsaldeko 19:00retan da baina proiekzinoa ordubete geroago, 20:00retan hasiko da.

Bilbao Mendi Film Festivala euskal zinemearen ikurretako bategaz buztartuko da gaur, hilak 18, Montxo Armendarizen Tasio filmagaz, hain zuzen be. 30 urte bete dira natureagaz estu-estu lotuta bizi zan ikazkinaren filma egin zanetik. Pelikuleak benetazko personaia baten, Anastasio Ochoa Ruizen (Tasio) ibilerak kontetan ditu. Ikazkin librea eta isileko kazerua izan zan, Zuñigan (Nafarroan) jaio zan 1916. urtean eta Valderrotako mendian hil zan 1989an.

Klasiko hori zuzendu eban Montxo Armendarizi Urrezko Eguzkilore saria emongo deutso Mendi Film Festivaleko antolakuntzeak.

Bilboko Alondigako auditorioan, Felix Linaresek aurkeztuko dau ekitaldia, eta Montxo Armendarizegaz batera bertan izango dira Patxi Bisquert (Tasio) eta Paco Sagarzazu (basozaina) aktoreak, eta Koldo Lasa erregidorea. Hitzordua arratsaldeko 19:00retan da baina proiekzinoa ordubete geroago, 20:00retan hasiko da.

Bilbao Mendi Film Festivaleko zuzendariak, Jabier Baraiazarrak adierazo dauenez, Pelikulearen 30. urteurrena ospatu nahi dogu. Pelikula honek Trentoko (Italia) mendi zinema festibalean lehenengo saria jaso eban eta horrek erakusten dau estu-estuan lotuta dagoala mendi munduagaz eta espirituagaz. Guztiz bat egiten dogu protagonistak erakusten dituan balioakaz, izaera gogorra, apurtezina, eta natureagaz estu lotuta bizi dan personaia. Eta zuzendariak espiritu hori pantaila handira eroatekio erakutsi eban ikuspegia eta sensibilidadea omendu nahi doguz.

Beste alde batetik,  Adiskidetasuna, maitasuna, heriotzea eta bakardadea erakusten dituan istorio bat da, eta baita sekula amore emoten ez eban gizaseme baten borondateari buruzko istorioa be, dino Armendarizek Tasio deskribiduten dauenean. 1981ean ezagutu eban benetazko Tasio, Carboneros de Navarra lanaren errodajean. Kezko mendi batean lan eginez eta gaur egun ia desagertu dan teknika bat erabiliz ikatz begetala lortzen eban heroi bakarti harek aldarazo eban Armendarizen patua, elektronikea alboratu eta benetako pasioa eban haretara dediketako, zinemagintzara.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu