Etxepare Euskal Institutuak eta AIE-k lankidetza hitzarmena sinatu dabe euskal musikea Estadu mailan ezagutarazoteko asmoz
2012-02-20 17:51 MusikeaHitzarmen honen helburu nagusia euskal musika produkzinoak Estadu mailan ezagutarazotea da; horregaz batera, balio artistiko barriei adierazpide esparru barriak eskaintzea, negu-parteko zirkuitu sendo eta egonkor bat sortzea eta Autonomia Erkidegoen arteko artisten trukea sustatzea be sinatutako itunaren helburuen artean dagoz.
Bermeoko VIII. Bertsopaper Lehiaketea martxan dago
2012-02-20 16:43 BertsolaritzeaBermeoko Udaleko Euskera sailak VIII. Bertsopaper Lehiaketea ipini dau martxan. Parte-hartzaileek 11 eta 18 urte bitartean euki behar ditue. Udaleko iturriek jakinarazo dabenez, lehiaketearen helburua gaztetxuen artean bertsozaletasuna eta sormen lana sustatzea da. Bertsopaperak jasoteko epea martiaren 16ra arte egongo da zabalik.
'Indalecio Prieto eta Euskadi' izeneko jardunaldiak egingo ditue Bilbon zezeilaren 22an eta 23an
2012-02-20 14:42 jardunaldiakIndalecio Prieto XX. mendeko euskal politikari garrantzitsuena izan da, José Antonio Aguirre lehendakariagaz batera, politikari sozialista ezagunari buruzko hausnarketa hori egin dau oraintsu José Luis de la Granja, UPV/EHUko Historia Garaikidean katedradun eta Eusko Ikaskuntzako kideak.
XI. Bilboko Zirkuitua zezeilaren 23tik apirilaren 27ra
2012-02-20 14:01 jardunaldiakProgramazinoa zezeilaren 23an inaugurauko da, Otxarkoagako Udaltegian, Miren De Miguelen So in love musika lanagaz. Antzezle eta sopranoak, eta Kepa de la Fuente jantzariak, zuzenean joko daben musikariakaz batera, musikea eta berbea, bizitza erreala eta amesak buztartuz, antzerkia ulertzeko modua batzen dauen planteamendu eszenikoa proposatzen dabe.
Leitzaundi, Erauntsi, Beteranoak, Bilixkorriko, Bertze Maldikoak eta Rimak Exkaxko Nafarroako taldekako txapelketako bigarren fasera
2012-02-20 11:13 BertsolaritzeaBost saio izan ditu Nafarroako taldekako txapelketako hirugarren astegoienak eta behin horreek jokatuta amaitu da lehenengo fasea. Sei taldek lortu dabe bigarren faserako sailkatzea: aurreko astetik sailkatuta egoan Leitzako Leitzaundi taldeagaz batera, Oronoz-Malerrekako Erauntsi, Barañaingo Beteranoak, Etxarriko Bilixkorriko, Auritz-Iruñeko Bertze Maldikoak eta Lesakako Rimak Exkaxko.
Hamalau izendapenetatik sei irabazita, Urbizuren 'No habrá paz para los malvados' nagusi Goya sarietan
2012-02-20 10:33 BarriakEzustekorik barik joan da Goya sarien XVI. edizinoa. Gorka Urbizu zinemagile bilbotarraren No habrá paz para los malvados filmak sei Goya irabazi ditu, horreetako hiru sari garrantzitsuenetakoak: film onena, zuzendari onena eta gizonezko aktore onena (Jose Coronado). Ganerakoan, jatorrizko gidoi onenarena, muntaia onenarena eta soinu onenarena be jaso ditu.
'Cesare deve morine' Taviani anaien lanak irabazi dau Berlinaleko Urrezko Hartza
2012-02-20 10:07 BarriakPaolo eta Vittorio Taviani anaiek zuzendutako Cesare deve morire filmak irabazi dau 62. Berlinale jaialdiko sari nagusia. Drama gogorra kontau dabe zinemagile italiarrek, Erromako kartzela bateko presoen bizimodua; aktoreak, ganera, benetako presoak dira. iItorio gogor eta gordinak izan dira nagusi, kritika soziala eta politikoa osogai garrantzitsua izan da.
'Yes Future' programea, zientzia eta teknologia hurretik, Bilboko Alondigan
2012-02-17 14:54 jardunaldiakMartiaren 1ean abiatuko da aurtengo Yes Future programea, Bilboko Alondigan. Hilabete osoan zientzia eta teknologia izango dira protagonista, hainbat berbaldiren bitartez. Lehenengo hitzorduan, martiaren 1ean, 19:30ean, Emilio Méndezek Teknologiak klima-aldaketa geldiarazi dezake? berbaldia egingo dau. Expert zikloko lehenengo hitzaldia izango da.
'El último magnate' dokumentalaren estreinaldi komertziala
2012-02-17 13:37 BarriakEl último magnate. Armas y negocios en la Europa de entreguerras filman Extra Vista Film & TVk (Rostock, Alemania) eta Neon Mediak (Rotterdam, Herbehereak) be hartu dabe parte. 80 minutuko dokumentalak ia-ia ezezaguna dan Horacio Echevarrieta bilbotarraren abentura historikoa dakar.
Kultur Campusen programazio barriak kalidadearen aldeko apustuari eutsi deutso
2012-02-17 12:13 jardunaldiakZezeilaren 22an, No Band For Lluvia bandaren rockak hasierea emongo deutso Arabako Campusak musikeagaz, zineagaz eta antzerkiagaz Kultur Campus ekimenaren barruan preparau dituan hitzordu erakargarrien katalogoari.
Eibarreko 35. Antzerki Jardunaldiak zezeilaren 17an abiatuko dira
2012-02-16 16:21 KultureaEibarreko 35. Antzerki Jardunaldiak zezeilaren 17an hasi, eta martiaren 31era bitartean egingo ditue. Urtero lez, giza-irudien erakustaldiak hasiko dau egitaraua Untzaga plazan eta Toribio Etxebarria kalean. Hasierako ekitaldia, ostera, hilaren 22an egingo dabe, Coliseo antzokian, Juan Carlos Rubio antzerkigilearen berbaldiagaz.
Bilboko Alondigeak Nicholas Ray zinemagilea omenduko dau zezeilaren 20an
2012-02-16 13:31 BarriakNicholas Ray zinemagilea omenduko dau Bilboko Alondigeak zezeilaren 20an, haren azkenengo lana izan zan We can´t go home again-en proiekzinoagaz. Susan Ray alargunak aurkeztuko dau pelikulea, izan be berak osotu eta berreskuratu dau filma. Emonaldia 18:00etan izango da, Golem zinema-aretoan.
Jon Gerediaga idazle bilbotarrak 'Zentauro-hankak' poema liburua kaleratu dau
2012-02-16 12:41 KultureaJon Gerediaga idazle bilbotarrak Zentauro-hankak poema liburua argitaratu barri dau Pamiela etxeagaz. Maitasunaz idatzi dau Gerediagak; maitasun zehatza abiapuntu hartuta, amodio orokorrago batera ailegau arte. Emazteari deutson maitasuna mitifikau gura izan dau poeteak. Egilearen hirugarren poesia lana da.
Irene Gomez, Ivan Poyato del Rio eta Ana Maria de Miguel, Sopelako 'Maite-maitea' lehiaketako irabazleak
2012-02-16 10:56 sariak-autortzakIrene Gomez, Ivan Poyato del Rio eta Ana Maria de Miguel dira Maite-maitea maitasun gutunen lehiaketako irabazleak. Sopelako Kurtzio kultur etxean egindako galan jakinarazo zituen saridunen izenak. Aurtengoa lehiaketearen zortzigarren edizinoa izan da.
UPV/EHUk Ateak Zabaltzeko Egunak antolatu ditu
2012-02-16 10:56Martiaren 12tik 15ra Euskal Herriko Unibersidadeak hiru campusetan Ateak Zabaltzeko Egunak egingo ditu. Jardunaldi honetan, EHUk ateak edegiko deutsez EAEko unibersidade aurreko ikasle guztiei, bere irakaskuntza eta azpiegiturak bertatik bertara ikusi eta erakutsi ahal izateko.
Kursaalen amaituko da Bide Ertzean taldearen Don Inorrez birea
2012-02-15 17:54 Musikea2010eko irailean Don Inorrez diskoa plazaratu eta zemendiaren 29an Gasteizen hasitako birea 2012ko martiaren 1ean amaituko dau Bide Ertzean taldeak Donostian, tartean kontzertu gogoangarriak eskaini ondoren.
Patziku Perurena idazleak irabazi dau Larramendi Ikerketa Saria
2012-02-15 16:33 sariak-autortzakPatziku Perurena idazle eta euskaltzain urgazleak Manuel Larramendi Ikerketa Sariaren lehenengo edizinoa irabazi dau, Unaia galdu eta Artzaia ugaldu (1780-1810) izenburuko lanari esker. Manuel Larramendi Kultur Bazkunak antolatu dau sariketea.
Euskerazko lehenengo irratsaioaren 80. urteurrena ospatzeko jardunaldiak, Donostiako Koldo Mitxelenan
2012-02-15 10:50 jardunaldiakEuskerazko lehenengo irratsaioa orain 80 urte egin zan, martiaren 2an hain zuzen be. Urteurrena ospatzeko, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneak Euskara hegaz: euskal irratiak 80 urte jardunaldiak antolatu ditu. Topaketeak martiaren 1ean eta 2an egingo ditue, Koldo Ordozgoiti kazetariaren zuzendaritzapean.
Karlos Martinez bilbotarraren erakusketeak abiatuko dau 'Barriek' programea Rekalde aretoan
2012-02-14 16:58 KultureaKarlos Martinez Bordoyren I don't know what to say, you don't care anyway erakusketeak hasiko dau Barriek programea, Bilboko Rekalde aretoan. Kabinete Abstraktuak lau artistaren lanak hartuko ditu hilero, zezeilaren 14an hasi eta garagarrilaren 1era arte.
Euskal Herriko bost galeria izango dira aurten Arco arte garaikideko azokan
2012-02-14 14:54 KultureaEuskal Herriko bost galeriak hartuko dabe parte Arco arte garaikideko nazinoarteko azokan, Madrilen. Hain zuzen be Bilboko Carreras Mugica eta Vanguardia, Donostiako Altxerri, Iruñeko Moises Perez de Albeniz eta Gasteizeko Trayecto izango dira Arcon. Zezeilaren 15etik 19ra bitartean 29 herrialdetako 215 galeria batuko dira, eta 3.000 artista inguruak erakutsiko ditue euren lanak.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...