'Loreak' pelikulea izan da film latino onena Palm Spring Jaialdian

Bizkaie! 2015-01-12 09:55   Barriak

Kaliforniako Palm Spring Nazinoarteko Jaialdian, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako Loreak lana izan da onena, film latinoen arloan. Aurreko astean Espainiako Zinema Akademiak jakinarazo ebanez, Goya sarietan film onenarena irabazteko lehian izango da, ganera.

Loreak ganerako 27 finalisten artean aukeratu dabe, tartean lehian egon dira: Magical Girl, 10.000 kilómetros (Espainia), Güeros (Mexika), Matar a un hombre (Txile) edo Relatos Salvajes (Argentina). Palm Springen jasotako sariari esker, Loreak filmearen produktoreek 10.000 dolar (8.442 euro) jasoko ditue.

Hiru emakumeren istorioak kontetan ditu pelikuleak, Ane, Lourdes eta Tererenak. Hirurek lore-txortea jasoten dabe astero-astero, jazoera horrek euren bizimoduak aldatuko ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu